BEGEL

2018/10/30

ARIMEN GAUA-Halloween

Euskal Herrian aspalditik ospatu izan da Halloween, baina hemen,Arimen Gaua deitu izan diogu. 
Lehen umeen festa zen, orain mundu mailako negozioa bihurtu da.
Orain dela urte gutxira arte ospatu izan den festa da, baina ohitura alde batera uzten joan gara. Hala ere, asko gogoratzen dira zaharrenak, urri bukaera eta azaro hasierako gau ilunetan, umetan nola ibiltzen ziren baratzetatik kalabazak  edo arbiak ostu, hustu, aurpegiak zulatu, argiztatu eta herriko zenbait txokotan ipintzen zituzten jendea beldurtzeko. Domu Santu egunez hainbat herritan etxez etxe eskean ateratzen ziren umeak, horretarako esaldi bereziak erabiliz:
  • Sosa ala pota
  • Ziria ala saria
  • Txingila mingila kurruskario, sagarrak merke ta udareak kario
  • Xanduli, manduli, kikirriki...eman goxokiak guri!

Eske errondako "truco o trato"- ren hainbat itzulpen txarren ondoan badago aldea ezta?


                                                      Iturria: https://dantzan.eus/bideoak/arimen-gaua
Aurtengo urtarrilean hitzaldi interesgarri bat eman zigun eskolan OIER ARAOLAZAk  Neguko euskal festei buruz: Halloween, Olentzero, joaldunak… Nora doaz neguko festak?  .
Euskal Herriko eta, oro har, Europako kultura tradizionalean bi aro nagusitan bereizten da urtea: negua eta uda. Festa zikloak ere horiei oso lotuta daude. Neguko festak, esaterako, Domu Santu Egunarekin hasten dira, Ihauteriak arte. Herritarrok, ordea,  jai horiek ez ditugu ziklo bereko festak bezala identifikatzen; bakoitza bere horretan bakarra eta gainontzekoenganik desberdina balitz bezala ulertzen dugu. Kuestazioa edo eskea da neguko festen ezaugarri nagusietako bat; nahiz eta mozorroa aldatu, Halloween edo Arimen Gauak, San Martinek, San Tomasek, Olentzeroren eskeak, Santa Agedak eta Ihauteriek, denek eskea dute oinarrian....
Gehiago jakiteko: 

2018/10/28

Mila esker DENOI: 40.000 goratik bisita!!!

Orokieta Herri Eskolako liburutegi-mediatekak pauso handi bat eman zuen 2013-14 ikasturtean. OROKIETAKOMEDIATEKA blogarekin ekin genion gogoz eta kemenez gure leiho digitalari. Liburutegiko hormak zeharkatu eta  mundura zabaltzeko asmoz hasi ginen interesatuta zeundeten guztioi ongi etorria emanez. Bertatik gure jardueren berri eman eta zuen ekarpenak jasoz, topaleku atsegin bat izatea nahi dugu, eskolako erreferentea.
Bost ikasturte pasata, 40.000 bisitako langa gainditu dugu.  Mila Esker denoi!



Jakin badakigu beste eskoletakoak ere sartzen direla gurean eta pozten gaitu. Aurrera jarraituko dugu lanean! 





SAN SIMON ETA SAN JUDA

Urriaren 28an, larunbatean, ospatu dugu San Simon eta San Juda eguna. Gogora dakargu Xabier Letek ezagutu arazi zigun kanta herrikoia.
Joan zen uda, bai, eta elurra azaldu zaigu hotzarekin batera
San Simon eta San Juda
           joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..



Gure aurrekoentzat, egutegi mugarrietako bat izan da hau, Santu Guztien eta Animen eguna bezala, San MartinSan AndresSanta Luzia… Egunari berari bezainbat, alditxo honi begiratzen zioten. San Martin inguruko goxa aldia bezala, ez egun batekoa, baizik, alditxoa.

2018/10/26

Mario Benedetti, handia!

Tarteka gustura ekartzen ditugu horrelako esaldi esanguratsu txoko honetara:


Mobibike Eguna


Iazko Mobibike Eguna. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)Urriaren 28an ospatuko dute hamargarren aldiz Mobibike Eguna. Ohitura den bezala, bertan izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots eguna alaitzen. Hainbat ekintza prestatu dituzte goizerako, eta arratsaldean, 17:00etan hasiko da pailazoen ikuskizuna, Aritzbatalde kiroldegian. 


MOBIBIKE EGUNA 2018: EGITARAUA 

2018/10/24

LIBURUTEGIAREN EGUNA

Urriaren 24an Liburutegiaren Eguna ospatzen dugu. Egun hau gure gizartea irakurketaren garrantziaz kontzientziatzeko asmoz sortu zen, bereziki ume eta gazteen artean. Eta bide batez, liburuzainen lana eskertu eta bultzatzeko ere... 


Asociación Española de Amigos del Libro infantil y Juvenil
 erakundearen ekimenez 1997ean. Aurtengo pregoia  Gonzalo Moure (Premio Cervantes Chico 2017) idazleak egin du eta kartela  berriz, Alfonso Zapico ilustratzaileak (DublinĂ©s izeneko nobela grafikoarekin, Premio Nacional de CĂłmic​ 2012 jaso zuen).


"RamĂłn PĂ©rez de Ayala”  Liburutegian ospatuko da aurten, Oviedon. 

El dĂ­a de la luz

Vengo del desierto del Sáhara, de inaugurar una biblioteca. Está en Dajla, el más alejado, el más olvidado de los cinco campamentos de refugiados saharauis. Es la cuarta biblioteca que construimos, y es preciosa. En el centro hemos plantado árboles, para que los niños y los jĂłvenes del Sáhara puedan experimentar el gozo de sentarse a su sombra a leer un libro. No queremos que esa biblioteca sea ningĂşn “templo de silencio”, sino más bien un espacio para del sonido, para el ruido. Una biblioteca que ya es el lugar más hermoso del campamento. Un espacio para desear ir a buscar lectura, pero tambiĂ©n amistad, sueños compartidos. Incluso amor. Un lugar en el que enamorarse mirando unos ojos por encima de un libro. Porque al fin y al cabo, la biblioteca es el lugar en el que se descubre al otro, de papel o de carne(...)

Ikasturte honetan Pontevedrako herri txiki bateko ikastetxeanCEIP As Covas-Meañon, Eskola Liburutegi eder bat inauguratu dute. 

NATURA ASTEA 2018

Zarauzko Arkamurka Natura Elkarteak XXXIX. Natura Astea antolatu du urriaren 22tik 28ra, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Aurten jorratuko duten gai nagusia belardia izango da. Astelehenetik ostegunera bitartean lau hitzaldi eskainiko dituzte Arkamurkaren egoitzan (Zarautzen, Santa Maria kalea 2-2an). 
Programa
Datorren asteburuan, berriz, perretxikoen sailkatzea eta erakusketak egingo dituzte Merkatu plazan.


  • Urriak 28, Igandea 11:00 & 17:00 - 19:30
Lekua: Merkatu plaza

Eskolan ere urtero egiten dugu  perretxiko erakusketa. Asmo horrekin abiatu ziren goizez, atzo, asteartea, 3. zikloko ikasleak otarrak eta mendiko oinetakoak hartuta: 6.mailakoak Laurgainera eta Urdanetara 5.mailakoak. 
Haur Hezkuntzako eraikuntzan eta Lehen Hezkuntzakoan, erakusketa bana prestatu zituzten bildu eta sailkatutako onddoekin.












2018/10/23

Euskaraldian zer egin?

Urriaren 23an eta 24an ordubeteko azalpen saioak emango ditugu arratsaldeko 19:00etan Gaztelekuan. 
Ahobizi eta Belarriprest figuretan sakondu eta zalantzak argitzeko helburuarekin elkartuko gara, 11 egunetarako prestatuago egoteko.
Ariketa ondo egiteko, garrantzitsua da Euskaraldia zer den eta gure rolarekin hartu dugun konpromisoa zein den argi izatea. Tarte honetan rol bakoitzaren ezaugarriak azaldu eta egunerokoan topatuko ditugun egoerak landuko ditugu.
Izena emateko sakatu behean:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeR83lLhNXVPtRlDjX_Qd4YcqsqehM_TX3yKoCbRx4udQtlVw/viewform?fbclid=IwAR2nH8azdaL-JqS4LNlF3hTUa8wbWjDr1sQIBRnldzlb9rgNGN_90bMLZmk

2018/10/22

Eider Rodriguez idazle saritua

Lehen aldia da idazle berak bi Euskadi sari eskuratzen dituena urte berean.
Eider Rodriguezek irabazi du Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, Santa familia lanarekin eta baita euskarazko literaturaren sailean ere, Bihotz handiegia azken lanarekin.
                                                                                       Komikia
"Santa Familia", nerabetasuna (adoleszentzia) eta gurasotasuna ardatz dituen komikia da saritu diotena  Haur eta Gazte Literaturan.
"Bihotz handiegia", pertsonaia arrunt eta konplexuen izaera eta horien barne-mundua aztertzen duen sei kontakizunekin osatutako narrazioliburu interesgarria
euskarazko literaturan.

 bihotz handiegia liburua bilaketarekin bat datozen irudiak

2018/10/17

ITSASOA ETXE BARRUAN

Lehen ziklokoentzako 2. jardunaldia. Kezkamuxelak ondoren dator Harkaitz Canoren ITSASOA ETXE BARRUAN ipuina, erabat desberdina.

Jorge irudimen handiko umea da, bere etxeko sukalde urdina itsasoa dela uste du.
Sukalde guztia arrainez margotzen du eta ama haserretu egiten da. Pintore bati deitzen dio orduan sukaldea berriro margotzeko, horiz oraingoan.                            

Zer gertatuko da? Zer irudituko zaio orain Jorgeri pareta horia?
Istorio polita ...

2018/10/16

"Gurasoak ere ipuin kontalari".

  • Irakurketa txokoa

  • Ikasturte honetako 2.saioa, 3-6 urteko haurrentzat, guraso edota hezitzaileentzat.
    Miriam Mendozaren eskutik.

  • Urriak 17, Asteazkena 17:30etan

Sanz Enea kultur etxean


2018/10/11

ROMEO ETA JULIETA Balletaren Tertulia Musikala

Azkenengo urteetan, ohikoak ditugun tertulia literarioaz gain, musika eta arteari buruzko tertuliei ere ekin diogu eta oso esperientzi ona jaso dugu gainera.
Sonia Delaunay artista haundia ezagutu genuen iaz, eta baita Vivaldi eta bere Lau urtaroak ere.
Picassoren Gernikari ere eman genion astindu eder bat duela 2 ikasturte.
Aurtengoan, Romeo eta Julietari buruz arituko gara. Aste honetan HHtik hasi eta LH6 arte, SERGUÉI PROKĂ“FIEV MUSIKARIAK konposatutako obra gozatuko dugu.
Eskolako sarrera-irteeretako eta jolasgaraiko txirrina ere aldatuta dago eta Ballet honetako doinu atsegina entzun dezakegu aste hauetan.

WILLIAM SHAKESPEAREK idatzitako antzerkian oinarritu zen eta istorioaren berri jakingo badugu ere, gu Prokofieven BALLETa ezagutuko dugu batik bat. 
Antzerkia eta Balleta generoetara hurbilduko gara bide batez. Ipuina eta zenbait pelikula ere ikus ditzakegu girotzeko: Hirukiak, Gnomeo y Julieta etabar.

Shakespeareren antzerkiaren argumentoa: 
ELKARREN AURKA HASERRE BIZIAN DIHARDUTEN ITALIAKO BI FAMILIA NOBLEEN ARTEKO ISTORIOA DA.
GORROTO, EZIN IKUSI ETA KONPONDU GABEKO ARAZOEK DAKARTEN ONDORIOEZ HITZ EGITEN DU. 
Mundu guztian aitortua,bere omenez ospatzen da LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA, APIRILAREN 23AN. Berak idatzitako beste lanak:
  • HAMLET
  • ROMEO ETA JULIETA
  • AS YOU LIKE IT
  • MACBETH
  • UDA GAU BATEKO AMETSA
PROKĂ“FIEV ukraniarrak berriz, 5 urtetarako koposatu zuen bere lehen kanta:"INDIARRAK TROSTAN" eta 9rekin bere lehenengo opera. Geroztik makina ballet, sinfonia, suite, koroko abesti, zinemarako musika eta opera egin ditu. Berea da PERU ETA OTSOA orkestrarako lan ezaguna.

2018/10/09

Musika sortzaileak


Atzo aipatzen genuen  Urriaren 6tik 21eraEuropa mailan ospatzen ari den Code Week(https://codeweek.eu/egitasmoan parte hartzen ari garela Orokieta Herri Eskolan.
Ekintza horien artean hemen gure musikariak Scratch-en bitartez musika egiten. #CodeWeek18#Steam


2018/10/08

Segregazioarekin amaitu

Zubiak Eraikiz herri ekimen legegilea 17.000 sinadura bilduta iritsi zen Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara lehengo ostegunean, urriaren 4ean. Plataformaren eskaera nagusia, sare publiko eta pribatuaren arteko oreka da eta eskola segregazioa saihesteko neurriak jarri zituen mahai gainean.
 
Sabin Zubiri, ekimeneko bozeramaleak, ordu laurdeneko tartea izan zuen Legebiltzarreko osoko bilkuran ekimena azaltzeko. Aurrenengo aldia da herritar batek parte hartzen duela Legebiltzarrean. Egun historikoa euskal politikan.

Euskal ikasleen erdia ikastetxe publikoetan dago matrikulatuta, eta beste erdia, berriz, pribatuetan. Nolanahi dela, Eskola publikoan nabarmen gehiago dira indize sozioekonomiko baxuko ikasleak, migratzaileen seme-alabak eta behar bereziko haurrak, hauek sare publikora bideratzen direlako.
Talde guztiak bat datoz: hezkuntza sistema kohesionatzera jo behar da, eta eskola segregazioa saihestu behar da. Ordea, hori erdiesteko neurriak epe jakinik gabe atzeratzea erabaki zuten osoko bilkuran. Izan ere, EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek kontrako botoa eman baitzuten, Hezkuntza Legea dela gaia behar bezala lantzeko lekua eta Lege hori jorratzerakoan eztabaidatuko dela gaia. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos, aitzitik, ekimenaren alde agertu dira.
                                                        Iturria: eitb; euskadi irrratia ;  Berria

Code Week

Urriaren 6tik 21era, Europa mailan ospatuko den Code Week (https://codeweek.eu/) egitasmoan parte hartuko dugu Orokieta Herri Eskolan.

STEAM (Sience, Technology, Engineering, Arts, Mathematics) alorrak ikasleen egunerokoan txertatzeko lanean dihardugu.

Programazioa eta robotika, ikasteko tresna gisa ari gara lantzen gure curriculumean. Horren adibide dira Code Week egitasmoaren barruan antolatu ditugun ekintzak. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6.maila bitarteko ikasle guztiek hartuko dute parte bertan.

5. mailakoak eta 6. mailakoak hasi dira dagoeneko Scratchekin musika egiten. Hurrengo asteetan musika instrumentu bat eraiki beharko dute eta kanta bat jo. 

Gogotsu eta bide onean dabiltza!


                       

2018/10/04

AZOKA SOLIDARIOA

Larunbat honetan ospatuko da 
Ekonomia alternatibo eta solidarioaren 5.azoka!!!
URRIAREN 6a,  10:00-14:30etan
Udaletxe aurrean.
Zarauzko Solidaritate Koordinadoraren eskutik,  eskaintza zabala aurkituko dute bertaratzen direnek: ekonomia alternatiboa, inguruko produktuak, berrerabilpena eta birziklapenaren inguruko iniziatibak, aseguruak eta banku etikoak, energia alternatiboa, ehungintza naturala...
Azokan alor desberdinetan aritzen diren ekoizle eta proiektu ugari izango dira, beren standekin.
Erosleen artean Emausek birziklatutako materialarekin egindako bi erosketa orga zozketatuko dituzte. Bestalde, Zarauzko Agenda 21 Emausen laguntzarekin sustatzen ari den 'Zarautz poltsarik gabeko herria' proiektuaren harira, poltsa biodegradagarriak erabiliko dira azokan. 
Azoka honen bidez, eskuragarri dauden proposamenak zarauztarrek ezagutu eta erabiltzeko aukera izatea nahi dugu. Gainera biztanleria kontzientziatu nahi da sortzen dugun plastiko guztiak ingurumenean eta gure osasunean egiten duen kalteaz.

2018/10/03

KEZKAMUXELAK ipuina

1. eta 2. mailako ikasleekin ipuin-kontaketako jarduera egiten dugu ikasturtean zehar, euskarri desberdinak erabiliz (liburuak, ikus-entzunezko materiala, panpinak, kamishibai antzokia, jolasak eta hitz jokoak,...).
Saio bakoitzaren hasieran mahai gainetan zabaldu ditugun liburuen artean hautatzen dituzte maileguan etxera eraman nahi dituztenak. 
Horrela, bermatu eta finkatu ahal izan dugu liburutegiarenganako txikien hurbilketa.  

Saiatuko gara blogera ekartzen kontatutakoak etxean ere umeekin ikusi eta komentatzeko. Ez da zer esanik faltako!  
KEZKAMUXELEKIN hasi gara.Beste kultura baten ateak zabaltzen dizkigun sinboloa dira “Kezkamuxelak” izeneko mamuxela edo panpina bereziak. Aspaldi du Guatemalako haurrek panpinok egiten dituztela txotxez eta hariz; lotarakoan beren kezkak kontatzen dizkiete eta burukoaren azpian uzten dituzte, biharamunean kezkarik gabe jaiki ahal izateko.

Ibai kezkatuta bizi da. Gauetan amets gaiztoak izaten ditu eta ez daki zer egin. Amonak bere kezkak bukatzeko behar duena ematen dio. Oso marrazki adierazgarriak dira. Koloreen erabilera aipagarria da; txuri beltzak erabiliz beldurrezko egoerak islatzen ditu eta kolore pastelak egoera lasaietan.

Anthony Browne autorearen ipuin gehiago ekarriko ditugu aurrerantzean ere.




Duela urte dexente gure Liburutegian ipuin hau irakurri zien bi ikasle txikiagoei. 
Guztiak daude dagoenekoz Institutuan...Ea ezagutzen dituzuen!

 

2018/10/02

Hitzekin jolasten duen gizona.

Hizkera gozoko gizon patxadatsua. Umore handia, absurdoa maite du.
Gizon handikote hau eskolan izan genuen Durango Durango liburua komentatzen 4. mailakoekin. Primeran pasa genuen: Ahokorapilo, olerkitxo, asmakizun,...
Eskolan lantzen ditugun liburu asko dira berak idatziak:

Bere seme Beñat ere ingeleseko irakasle izan genuen gure artean.
ZORIONAK eta gozatu bapo!!!

Berak idatzi zuen bere biografia: polita bezain bitxia!
Atzekoz aurrera kontatua!