BEGEL

2017/04/30

Juanba Berasategi hil da, euskarazko animazio-zinemaren aita

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Euskal Herriko izarren artean...

Juanba Berasategi zinemagilea hil da, 66 urterekin. Duela hiru aste inguru minbizia antzeman zioten, eta, tratamendua jasotzen hasi arren, ezin izan du gainditu.

Fernando amezketarra,Kalabaza tripontzia,Lazkao txiki..

Berasategiren lan askok sari garrantzitsuak jaso dituzte. Besteak beste, Zinemira saria eta Abadia saria. Horrez gain, Euskal Ekoizleen Elkarte Independentearen presidente izan zen hainbat urtetan.


2017/04/28

Liburuen gizona

Zakuaren gizona deitzea adinakoa bada, liburuen gizona deitzea. Ikus bestela...!

Txanogorritxorekin jolasean

Aurtengo Liburu asterako aukeratutako gai monografikoa izan da Txanogorritxo.

Ipuin klasiko gehienak bezela ahozko herri tradiziotik hartutakoa, Txanogorritxo izango da ezagunena eta baita enigmatikoena ere. Etnografo, psikoanalista, semiologo, antropólogo, sikologo…, guztiek astindu dute ipuina lau kantoitatik: otsoa,neska jazartzen duena, ihes egiteko erabilitako sinboloz betetako basoa eta Txanogorritxoren pertsonai anbiguo bera izan dira aztergai.
Eginbeharraren (amonatxoari laguntzera joan) eta plazeraren  (basoan lore biltzen eta ezezagunekin entretenitu) printzipioen arteko konflikto honetan oso ondorio desberdinetara iritsi dira.

Frantzia eta Alemania ingurutan kontatzen zen ipuin honek, neskek ezezagunekin topatzerakoan dituzten arriskutaz ohartarazteko eginiko beldurrezko kondaira omen zen.
Ipuinak idatzian jasotzerakoan  aldaera asko izaten dituzte, baina denborarekin estandarizatu egin dira. Zinemagintzan, Disneyren aldaerak dira ezagunenak.

Charles Perrault(ikus sakatuta berari buruzko sarrera blog honetantxe) XVII. mendean, izan zen  Txanogorritxo idatzira pasa zuen lehena beste 10 herri ipuinekin batera. Ama antzararen ipuinak,liburua, zahartuta ordurako, 69 urtez, argitaratu zuen. 
Herri  ipuinak bortitzagoak ziren arren, ez baitziren haurrentzako pentsatutakoak, berak idazterakoan moldatu, leundu eta estetikoki politagoak egin zituen. Ipuin bakoitzaren amaieran Perraultek ikasgai bat idazten zuen; bertan moralina antzeman dezakegu.
Bertsio haiek ez ziren pelikuletan agertzen diren bezain zoriontsuak: Ahoz ahokoa (Le Petit Chaperon rouge) eta Perraultenak bukaera tragikoa dute. (Ez dago ehiztaririk, otsoak amona jan ondoren, Txanogorritxo ohera sartarazi eta biluztu eta gero jan egiten du. Errauskiñeren ahizpa ordeak usoen eraso latza jasan ondoren itsu geratu ziren...)

Ezagutzen dugun bukaera zoriontsua Grimm anaiekin hasten da, XIX. mendean.(Ehiztaria azaltzen da, irudi maskulinoa, babeslea, otsoaren irudia neutralizatuko duena.  Figura hau 7 antxumetatik hartu zuten eta itsatsi zioten Txanogorritxori.  Irentsitako amona-bilobak  otsoaren tripatik bizitzara ekartzea zen kuestioa.)


Hemendik aurrera lotzen ditugu ipuin tradizionalak eta umeak. 
 
Roald Dahlek, XX. mendean, umore kutsua ematen dio eta bertsotan idazten du. Txanogorritxok hiltzen du otsoa, hizkera modernoan: sandwitxak, pasarelak, bingoa, dieta…(Errima errebeldeak, Cuentos en verso para niños perversos)

Cuentos infantiles políticamente correctosen, ez da hiltzen ez amona, ez txanogorritxo eta ezta otsoa ere. Elkarbizitza indartu, sexismoa ezabatu,…eta horrelako balioak sustatu nahi ditu. Emakume indartsu eta ideologi oso zuzena txertatzen du, matxismo kutsua erabat kendu diote.

Gianni Rodari, Gabriela Mistral, Anthony Braun eta beste hainbat idazlek erabat aldatu dute istorioa.

La niña de rojo, hitzik gabea, egungo narrazio grafiko urbanita da.
El libro rojo ere nahiko berria da.

Pello Añorgak Zapatagorri  idazten du. Alzheimerra lantzen da, Arantxa Iturberen Basoan galdu zenekoanZergatik bizi da basoan txanogorritxoren amona, antzerkia eta beste hainbat ikus ditzakegu liburutegian prestatu dugun liburu basoan.
Geletan, zati desberdinak irakurtzeaz gain, ipuin eta antzerkiak asmatzera jolas gaitezke, pertsonaien rolak aldatuz, leku desberdinetan kokatuz eta abar.


(...Ni que decir tiene que el lobo es la figura de todo hombre, padre incluido. Para el neoyorquino, la caperuza roja y el tarrito de manteca no otra cosa pueden ser que la primera menstruación y la virginidad, respectivamente. Por uno u otro lado rondan los peligros de un sexo prematuro, en el que no
son inocentes ni la madre ni la abuela, quienes al empujar y reclamar a la niña por un camino tan peligroso, en realidad la están induciendo a desviarse. ¿Creeremos por esto que Caperucita es inocente?
En absoluto. También ella está deseando perder de vista a las dos. Con notable gracejo, escribe Bettelheim: "Sólo los adultos, que están convencidos de que los cuentos son absurdos, pueden dejar de ver que el inconsciente de Caperucita está haciendo hora extras para librarse de la abuela".

De las ansiedades edípicas y los sentimientos ambivalentes hemos de enlazar con los antropólogos, en este caso Vladimir Propp. El gran formalista ruso no se conformó con descubrir la relojería interna de los cuentos de hadas, sino que nos aportó valiosas noticias sobre ritos arcaicos, muchas veces explicativos del trasfondo que hay en los cuentos, así como del contacto sorprendente que por el lado oscuro cabe detectar entre inconsciente individual e inconsciente colectivo, sueños recurrentes y cuentos populares.
Verbigracia: muchos neuróticos refieren sueños de canibalismo, que equivalen a incesto.


En nuestro caso, la perla es un rito de iniciación, todavía vigente en Nueva Guinea y en algunos puntos de la América primitiva: al iniciado se le hace entrar en una cabaña, que tiene forma de algún animal salvaje, y volver a salir, como si fuese engullido y regurgitado por la fiera.
...Caperucita, una vez superada la fijación oral (representada por Hänsel y Gretel), encarna el problema de un complejo de Edipo mal resuelto, que retorna en la pubertad, y que la arroja inconscientemente a la posibilidad de ser seducida.((Antonio Rodríguez Almodóvar)- Caperucita, el más enigmático de los cuentos. Osorik irakurtzeko ...)

2017/04/24

'Ama, nora goaz?' filma herriz herri

ZARAUZKO MODELO ARETOAN
Apirilak 27, osteguna, 19:30
sarrera libre eserlekuak bete arte


 Ama, nora goaz? dokumentala (Iban Gonzalez, 2016), Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren egitarauaren barruan. Gerra Zibilean Euskal Herria utzi behar izan zuten emakumeen ahotsa

Eduardo Mendoza- Cervantes saria. Liburu eguna


Eduardo Mendoza nobelagilea izan da aurtengo Cervantes saria.


















Ipuin kontaketa

  • Apirilak 26, Asteazkena 17:30   
 Sanz Enea kultur etxean, "Isilka musilka isiltasunaren zaindaria".  
Maite Francoren eskutik


Bookcrossing

Liburuak “askatu” eta eskuz esku zirkulazioan jartzeko mundu osoko ekintza da. Parte-hartzaileek liburuak askatu ostean, interesa duten pertsonek jaso, irakurri eta ondoren berriz beste leku batean aske uztea da ekimenaren funtsa.
Ubik-ek,(Tabakalerako liburutegiak)aurten ere, ekintza honetan parte hartuko du eta ale bakarrak diren liburu bereziak askatuko ditu; Egizu Pop-Up liburua! lantegian Ubikeko erabiltzaileek sortutako liburuak, hain zuzen.
Bilatu ezazu zure liburua! Hartu, ikusi eta berriz ere askatu!
"Cuando has poseído un libro te has enriquecido personalmente. Pero cuando se lo pasas a alguien te has enriquecido por triplicado. Los libros en mi vida, Henry Miller.


Bookcrossing-en inguruko estekak:
- Zer da bookcrossing-a?: http://www.espaloia.com/archive/2005/09/27/87
- Bookcrossing-eko gune ofiziala: www.bookcrossing.com
- Euskarabideako bookcrossing ekimena (Kartelak, liburuentzako etiketak...): www.euskarabidea.es/euskara/albisteak/bookcrossing

apirilak 23: "LIBURUAREN EGUNA"

Atzoko egunez ospatzen zen Liburuaren Eguna. Igandea eta azken opor eguna izanik, aste honetan ospatuko dugu eskolan.  Jardueren berri emango dugu, bitartean umore pixka bat gure laguna Miguel Lozaren lecturadialogica blogetik hartuta.

                                   

  https://.blogspot.com.es/sear ch/label/Forges

2017/04/07

HAURRENTZAKO ANTZERKIA

"KAPUT Ganso & Cía." (4€).
  • Apirilak 30, Igandea 16:30
Modelo aretoan
Sarrerak aldez aurretik salgai Sanz Enea kultur etxean.

Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu. Bi bidaideak gure aterpean hartuko ditugu, itxaropena eta barealdi-tartea emateko.
Kaput barretik eta optimismotik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da.

Dibertitzeko eta publiko guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia.

2017 FETEN SARIA

2017/04/06

GOODBYE

5. eta 6. mailakoekin speaking-a lantzen aritu ondoren ingelesezko talde elkarreragileetan Usac SanSebastianeko ikasleak bueltan dira EEBBetara.
Mila esker zuen laguntzagatik.

Gure ordezkaritza KORRIKAN

Bart, Basilio Pedrosa eta Juanma Bujanda eskolako irakasleak lekukoarekin, goizaldeko ordu txikitan. Eta goizean klasean! Zuek daukazue meritua!

2017/04/05

BAT ZUK ETA BAT NIK, BAT, DENOK BAT

Girotze ederra izan dugu eskolan Korrika aurretik ere, irratsaio, entsaio eta lekuko txandaketan gelaz gela. Atzo arratsaldean eginiko koreografi alai eta koloretsu erakusle:

2017/04/04

AHOTS GORAKO IRAKURTZEN

Jarraitzen dugu gure ahots gorako irakurketa saioekin.

Oraingoan Laia Ibarguren, Eli eta Nerea Isusi etorri zaizkigu ORIOL arloteren 1. alearekin. (Aberastu naiz azkenean!..)
Irakurri ez ezik, antzeztu ere egin digute.
Lau egoera aukeratu dizkigute eta hortxe ibili dira, jangelan, zorri artean, izozki eta trepeta zaharrak saltzen...Artista hutsak zarete! 
Pertsonaiak ere abilezia osoz aldatu dituzte hiruren artean!
Hamaika urteko mutil bat da, Oriol, zientzietako jolas bat erosteko dirua behar duena. Hori lortzeko erabiltzen dituen estrategiak kontatzen dira, 9 ataletan zehar.
Komiki tankerako ilustrazio zuri-beltzak ditu, eta testuaren tonuari indarra ematen diote. Testuan “otartekoak” txertatzen dira pertsonaiek lehenengo pertsonan zerbait esaten dutenean, honek testuari arintasuna emanez.
Irakurterraza.
Mila esker hiruroi. Ikustera etorritakoak ere pozik eta gehiagotan etortzeko gogotan gelditu ziren.

apirilak 2: HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak sustatu, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna eragiteko. 
Aurten IBBYren Errusiako atalari dagokio mezua 
eta kartela egitea eta zabaltzea:
Idazlea Sergey Makhotin
EuskaratzaileaYanaShvedova / Iñaki Mendiguren
Ilustrazioa Mikhail Fedorov


Mezua: HAZI GAITEZEN  LIBURUAREKIN
Mensaje: ¡CREZCAMOS CON LOS LIBROS!

" Haurtzaroaren hasieran maite nuen etxeak eraikitzea bloke eta mota guztietako jostailuak erabiliz.Teilatuaren ordez, sarri erabiltzen nuen haurrentzako liburu irudiztatu bat. Ametsetan etxeraino igotzen nintzen, pospolo kaxaz egindako ohean etzan eta hodeietara edo zeru izartsura begira egoten nintzen, betiere gogokoen nuen ilustrazioaren arabera egoten zen."
                                        Mezu osoa   
 Iturria: BEGEL 

2017/04/01

LITERATUR TERTULIAK kORRIKAN

Aste pare bat bada Gasteizeko Alde Zaharrean, "Sareak Josten / Tejiendo redes" plataformak  Literatur Tertulia Dialogikoak antolatu zituena Korrika 2017ko kultur ekintzen progaman barruan.
Aurtengo leloa "BATZUK" izanik, kultur eta mundu desberdinen islada izan nahi du.  Horregatik hautatutako testuak ere lurralde eta kultur ezberdinetakoak izan ziren.
AEK-k solasaldi hauek beste lekutara zabaltzeko asmoa azaldu zuen.
Iturria: lecturadialogica.blogspot.com