BEGEL

2013/09/26

MARTXAN JARTZEN

Liburutegian geletarako liburuak ari gara prestatzen.

Ez da lan xamurra 27 liburutik gora gela bakoitzari banatzea. Ez eta orri aurkitzaileak eta txartelak denei prestatzea ere.

Baina...eta hemen dago meritua, 6. mailako langile fin hauek borondate handiz aritu dira laguntzen  beraien jolas garaian.

 Bejondeizuela,Andoni, Enara, Eneko,Ibai, Idoia,Janire,Jone, Jone Zhu,Lukas,Marcos, Nadine,Olaia,Olatz,, , , , eta tarteka batzuk gehiago ere. Jarrai horrela!

Hileroko taldeak antolatu ditugu, eta urrian Andoni, Eneko, Ibai eta Marcos arduratuko dira.


   1, 2, 3...

EKIN!!!



2013/09/24

UDAZKENA?

Nork esango luke!  Eguraldi freskoa eta euritsuarekin hasi genuen uda.
Igande gau honetan sartu ginen udazkenean eta abuztuan gaudela dirudi!

Gozatu dezagun udazkenaren etorrera irudi ikusgarri hauekin eta Benito Lertxundiren "Udazkena koloretan" kanta entzunez.


2013/09/16

IRAKURZALETASUNA SORTZEKO


DANIEL  PENNAC-ek  "Como una novela"  liburu interesgarrian idatzi zituen irakurlearen 10 eskubideak ekarri nahi ditugu irakurzaletasuna motibatzeko gogoeta egin dezagun.


Irudi gainean klik egin
iradokizunak jasotzeko.
  • 1.-EZ IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
  • 2.-ORRIAK PASATZEKO ESKUBIDEA
  • 3.-LIBURU BAT EZ AMAITZEKO ESKUBIDEA
  • 4.-BERRIRAKURTZEKO ESKUBIDEA
  • 5.-EDOZER GAUZA IRAKURTZEKO   ESKUBIDEA
  • 6.- EDONON IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
  • 7.- EDONOLA IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
  • 8.- LIBURUAK GAINBEGIRATZEKO ESKUBIDEA
  • 9.- OZEN IRAKURTZEKO ESKUBIDEA
  • 10.- IXILTZEKO ESKUBIDEA 

                                                                                      

GONBIDAPENA

               Mariasun Landak liburutegiari eskaini zion olerkia dakarkizuegu gonbidapen gisa. Animo eta zatozte !  Eskola garaiko ordutegia atean jarriko dugu eta bestela edonor etor daiteke 16:30 etatik 17:00 etara. Irudi gainean klik eginez, tamaina handian irakurtzeko aukera izango duzue.

2013/09/11

ONGI ETORRIA

Orokieta Herri Eskolako Babelia liburutegiak pauso handi bat ematera doa 2013-14 ikasturte berri honetan.

Liburutegiko hormak zeharkatuko ditugu eta  mundura zabalduz ongi etorria ematen dizuegu interesatuta zaudeten guztioi. Blog hau izango da gure leiho digitala eta zabalik dugu jada haize berriak hartu nahirik.

Gogoz eta kemenez ekin diogu asmo berri honi eta bertatik gure jardueren berri eman eta zuen ekarpenak jasoz, topaleku atsegin bat sortuko dugu.

Nahi duzuen arte!