BEGEL

2014/11/27

San José de Calasanz. Irakasleon jai eguna.

Azaroaren 27an, Irakasleon eguna ospatzen da. Gaur, eskola egun arrunt bat izan bada ere, astelehenean disfrutatu ahal izan genuen jai hau. Dena den, maixu-maistra guztioi ZORIONAK eta txin, txin!

2014/11/25

Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna

Urte osoan zehar emakumeenganako indarkeria-mota ororen kontra egiten den lanaren parte da egun hau oroitzea.

Jarrera hauek ekidin eta aurre egiten jakiteko, eskolan plan orokor bat ari gara lantzen, benetako eraldaketa lortzeko asmotan lagunduko diguna.  
Sentsibilizazio fasea eta hizkuntza trataerari ekin diogu oraingoz.
 EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARI EZ!

 http://eu.wikipedia.org/wiki/Mirabal_ahizpak
Egun honetarako iaz kiriko taldeak eginiko irakur gida eta beste bi bideoren loturak dakartzagu oraindik gaurkotasuna dute eta: 
El maltrato "sutil" eta Mikel Markez eta Aire ahizpak kantatzen duten Konplize ditut eta maite ditut denak abestia.
 

2014/11/23

Kaferik nahi?

Ez dakigu Madrileko Plaza Nagusian nolako kafetara gonbidatzen duen bertako alkateak, baina bitxiak iruditu zaizkigu beste hauek:



2014/11/21

TRIBUAREN BERBAK Orokietan

Ostegunean Kike Amonarriz eta bere kuadrila izan genituen eskolan, euskararen transmisioa etxeetan nola ematen ari den aztertzeko asmoz eta, nola ez, oso pozik hartu genituen gurean. 6.Dkoekin egon ziren, hain zuzen ere, berriketan. Guretzat ohore bat izan da eta beti izango dituzue gure ateak zabalik.
Besteren artean,kolore desberdinetako txartelak hartu behar zituzten ikasleek eta erantzunaren arabera, margo bateko edo besteko papera jaso behar zuten.
Galderak hauek ziren:
- Normalean zeintzuk egiten duzue euskara hutsean etxean?
- Zeintzuk euskaraz eta gazteleraz?
- Gaztelera hutsean?
- Edota gaztelera edo euskara ez den beste hizkuntza batean?
Ondoren zeintzuk zeuden, Kike eta bere taldea,  beren etxean hartzeko prest eskatu zuten eta horrela joan ziren ikasle baten etxera ikerkuntza osatzekotan.
Programa, abenduaren 7an, igandea, gaueko 10:30etan, ikusteko aukera izango dugu, merezi du eta ez utzi!.
Eta egunean ezingo bazenute ikusi, eitb.com/blog/euskara atalean sar zaitezkete.
                                                    TRIBUAREN BERBAK 6Dn

2014/11/20

HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

1959ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak egindako aldarrikapena da, Haurren Eskubideen Aldarrikapena, beraien eskubide unibertsalak finkatuz.
  Jaiotze hutsagatik haur eta nerabeek dituzten eskubide nahitaezkoak, haurtzaro on bat bizi ahal izateko dira.



La Declaración de los Derechos del Niño es un tratado internacional aprobado el 20 de noviembre de 1959 de manera unánime por todos los 78 Estados miembros que componían entonces la Organización de Naciones Unidas.
Esta declaración reconoce al niño y la niña como "ser humano capaz de desarrollarse física, mental, social, moral y espiritualmente con libertad y dignidad".

2014/11/19

Mariasun Landa 2014ko azaroko protagonista Donostiako Haur Liburutegi Nagusian

Mariasun Landa (Errenteria, 1949) idazleak (Haur Literaturari eskainia batik bat), eta Jean-Baptiste Orpustan (Ortzaize, 1934) ikertzaileak (Toxikologia eta euskal literaturan espezialista) , Eusko Ikaskuntza-Lan Kutxa Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2014 Saria  saria jaso dute.



 Azaroaren 20an Haurren Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Mariasun Landak "Los derechos de la infancia" argitalpenean parte hartu du, beste bederatzi idazle ezagunekin batera.  Horretarako aukeratu dugu, bereziki. Beste hizkuntzetara itzulitako lanak eta liburuak ikusi nahi dituenak Donostiako Haur Liburutegiko lehenengo pisuaren erakusketa txokoan izango du aukera. Ibilaldi birtuala nahi izanez gero, hona hemen: Mariasun Landaren bilduma beste hizkuntzetan irakurketa gida.
Euskaraz eta gazteleraz eginiko gida honetan beste hamazazpi hizkuntzetara!!!! itzulitako lanak topatu ditzakegu: arabiera, esloveniera, greziera, koreera, poloniera, esperantoa, araniera, galiziera, katalana...

2014/11/17

LIBURU BERRIAK

Hasi gara liburu berriz hornitzen liburutegia. Oraingoz, txikienentzat  dira batik bat:
Lehen irakurleentzat : Dinosauroak, Hontzak, Zergatik ditu zebrak marra beltzak? eta Lurraren azpian.
MIKO saguaren beste lau liburu.
Sentipuinak: bost ale berri
Pailazoen olinpiadak
Asterix gladiadorea
Arte garaikideari buruzko bi liburu interesgarri haurrentzat
El ratoncito Pérez
Animalien sei liburu eder
eta helduentzat intrigazko bi nobela.
Jarraituko dugu gehiagoren berri ematen!



2014/11/15

GOZA DAITEKE GEHIAGO liburua



Karmelo Ayesta ingeniari euskaldunberriak  euskaraz bizi nahi du eta hori lortzeko zein ibilbide egin duen kontatzen du. 
Atsegina, ondo idatzia eta bitxikeri ugari duen  liburua da.
Iturria: Domingo Agirre liburutegia


Hau da egileak liburua aurkezteko prestatu duen bideoa.



 Hemen Kike Amonarrizek egin duen aipamena Airean telesaioan.



2014/11/12

"HORRELA EGIN DA BETI" / "SIEMPRE SE HA HECHO ASÍ"

Hondarribiako Talaia Bordari Mediatekak blog bikaina du eta bertatik jaso dugu ipuin gatzdun hau, zuei ere gustatuko zaizuelakoan:

 Bizitzan askotan, egoera batzuen aurrean, jaso ditugun ohiturak eta ereduak errepikatzen ditugu pentsatu gabe, horrela ikasi dugulako. Honekin ez dut esan nahi gaizki egiten dugunik, esperientziak asko balio baitu. Baina batzuetan, badago aztertzerik eta egiteko era bestelakoa izan. "Horrela egin da beti"-k ez du betiko balio behar. Agian, bere momentuan, bazuen arrazoi sendo bat, guretzat orain, garrantzirik gabekoa dena. Eguneroko bizimoduan eta hainbat egoeratan, Jorge Bucay-en ipuinak datozkit burura. Asko gustatzen zaidan bat ezagutarazi nahi dizuet. Thomas Jarris-ena da eta "Cartas para Claudia" liburuan jaso du Bucay-ek. Ea zuen gustukoa den!
 EL JAMÓN ASADO  
ACTO PRIMERO
(En la casa de la pareja la esposa ha 
cocinado por primera vez un hermoso jamón

al horno para su marido
)


ÉL - (lo prueba) Está exquisito. ¿Para qué le cortaste la punta?
ELLA - El jamón al horno se hace así.
ÉL- Eso no es cierto, yo he comido otros jamones asados enteros.
ELLA - Puede ser, pero con la punta cortada se cocina mejor.
ÉL - ¡Es ridículo! ¿Por qué?
ELLA - (duda) ... Mi mamá me lo enseñó así.
ÉL- ¡Vamos a la casa de tu mamá!

ACTO SEGUNDO
(En la casa de la madre de Ella)

ELLA - Mamá, ¿cómo se hace el jamón al horno?
MADRE - Se lo adoba, se le corta la punta y se lo mete al horno.
ELLA - (a Él) ¡¿Viste?!
ÉL - Señora, ¿y para qué le corta la punta?
MADRE - (duda) Bueno... el adobo... la cocción... ¡Mi madre me lo enseñó así!
ÉL - ¡Vamos a la casa de la abuela!

ACTO TERCERO

(En la casa de la abuela de ella)

ELLA - Abuela, ¿cómo se hace el jamón al horno?
ABUELA - Lo adobo bien, lo dejo reposar tres horas, le corto la punta y lo cocino a horno lento.
MADRE - (a Él) ¡¿Viste?!
ELLA - (a Él) ¡¿Viste?!
ÉL - (porfiado) Abuela, ¿para qué le corta la punta?
ABUELA - Hombre, ¡le corto la punta para me pueda entrar en la asadera! Mi horno es tan chico que...
(Cae el telón)

Muchas veces ante determinadas situaciones de la vida, repetimos los modelos y costumbres que hemos ido adquiriendo sin pararnos a pensar si es lo adecuado.
Con esto no quiero decir que esté mal, ya que la experiencia enseña mucho. Pero muchas veces, si nos paramos a pensar, igual lo podemos hacer de otra manera.
El "Siempre se ha hecho así"  no tiene por qué valer siempre. Puede ser que en su momento tuviera una razón de peso que, ahora, para nosotros no es válida o carece de importancia.
En nuestra vida diaria, me vienen a la cabeza muchas veces los cuentos que Bucay cuenta en sus libros. Y hoy, quiero daros a conocer uno de los que más me gustan. Es de Thomas Jarris (EL SILENCIO DE LOS CORDEROS) y  Bucay lo recoge en su libro "Cartas para Claudia".


Bitxikeriak: PRIMERAKO IRAKURLEA / LECTOR PRECOZ

Arretaz entzun haur txiki honek nola irakurtzen duen! Antza denez,gurasoek ipuin asko irakurri diote.

2014/11/06

4. mailakoak BASONDON

Urriaren 22an,   4. mailakoak  Ingurune arloan “ANIMALIAK” gaia lantzen ari direnez Basondora (Kortezubi) joan ziren, hainbat animalia ikusi eta haien ohiturak aztertzeko. 
Basondo ez da ohiko zoologiko bat, animalien babesleku bat baizik. Gernika-Lekeitio arteko errepidean dago, Urdaibai bailara paregabean, Santimamiñeko kobak eta Omako basoaren ondoan.
Etxean horren berri jakiteko, nahikoa duzue Basondo hitzaren gainean klik egitea, bere web orrian sartu eta informazio polita jasotzeko.
Bertako begiraleen azalpenen laguntzaz, gure ikasleek galanki gozatu zuten eta animalia batzuk ukitzeko aukera ere izan zuten.
Gautegiz Arteagako frontoian bazkaldu eta jolastu ondoren pozik itzuli ziren bueltan herri aldera.
...

2014/11/05

EUSKADI SARIAK 2014

Aurreko astean eman genituen aditzera lehen Euskadi sariak . Orain eman dituztenekin, horrela banatu dira 2014koak:

- Euskarazko literatura. Bernardo Atxaga
- Gaztelaniazko literatura. Idoia Estornes
- Euskarazko haur eta gazte literatura. Harkaitz Cano
- Euskarazko literatura itzulpena. Iñigo Roque
- Literatura lanaren ilustrazioa. Maite Gurrutxaga
- Euskarazko saiakera. Joseba Gabilondo
- Gaztelaniazko saiakera. Jon Juaristi

Haur eta Gazte Literatura atalean Euskadi Saria:  Harkaitz Canoren 'Orkertra lurtarra' (Elkar).
Hirugarren aldiz irabazten du Harkaitzek Euskadi Saria. Aurrekoak Beluna Jazz eta Twist lanekin.
'Orkestra lurtarra' lanean Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da.Bremengo musikariak tradiziozko ipuinaren zantzuak ditu liburuaren abiapuntuak
- Ilustrazio arloko Euskadi Saria:
 Maite Gurrutxagaren 'Habiak' (Txalaparta). Dejabu Panpin Laborategiaren eskaera baten emaitza da liburua, eta epaimahaiak nabarmendu duenez, «ilustratzailearen gaitasun narratibo eta adierazkor izugarriari esker, xehetasun eta sentimendu handiz deskribatzen da oroitzapenez eta emozioz gainezka dagoen istorioa» AHTko trenbidea eraikitzeko etxea kendu dioten Simon baserritarraren eta Bosniako gerratik ihesi Euskal Herrira iritsitako Selma errefuxiatuaren arteko harremana kontatzen du


- Saiakera alorreko saria:
 Joseba Gabilondoren 'New York-Martutene'-k jaso du ,Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberriaren azterketarekin. 
Gaztelaniazko saiakeraren alorrean:
 Jon Juaristiren "Espaciosa y triste" lanak irabazi du saria.Azkeneko 25 urteetan idatzitako saiakera sorta batek osatzen du liburua.

Joxean Muñoz, Maite Gurrutxaga eta Jon Juaristi, Donostian eginiko agerraldian. (Harkaitz Cano Italian eta Joseba Gabilondo AEB n zeuden.)