BEGEL

2015/12/22

EZ NAU IZUTZEN NEGU HURBILAK

Epeletan etorri zitzaizkigun Olentzero eta Mari Domingi eskolara, aurten erabat berrituta.
Gaur kantari ibiliko gara; asteleheneko partez, gaur jango dugu txorizoa eta eguerdian merezitako oporrak hartuko ditugu .
Kantazaleak ere bagara eta gozatu kanta eder honekin. Gaurkoan Mikel Laboaren bertsioan.
 ONDO PASA!


IRAKURKETA GIDA


Urteroko legez, Gipuzkoako Eskola Liburutegiak Irakurketa Gida prestatu digu. Euskaraz gaztelaniaz eta ingelesez argitaratutako libruak dituzue. Adinaka sailkatuta daude eta denak dira oso interesgarriak.

                Irakurketa gida. BEGEL.PDF

2015/12/21

Liburuak beste hizkuntzatan

Donostiako Haur Liburutegitik bidali diguten oharra:
Oporrak direla eta, jakin arazi nahi dizuegu liburu berriak iritsi direla liburutegira
ingelesez irakurtzeko

USBORNE reading programme (6 urtetik gora). Hona hemen aurkezpena:

ABENDUKO EFEMERIDEAK

Azaroan esan genuen bezala, Irungo ELATZETA Ikastetxeko Rikar,gure lankideak,bere mediatekan egiten dituzten astearen urteurrenak gurekin partekatuko ditu. Opor bezperetakoa ekarri dugu gaur.

2015/12/17

XAHUKETA-EXPURGO

LIBURUTEGIA ARINTZEKO ASMOZ,  EGUN HAUETAN ERREPIKATUTA EDO ZAHARKITUTA DAUDEN LIBURUEN XAHUKETA EGITEN ARI GARA.
Hau dela eta, gaur, osteguna eta bihar arratsaldez,  MAHAI GAINEAN JARRIKO DITUGU ERRETIRATZERA GOAZENAK.
ZATOZ ETA ETXERA ERAMAN DITZAKEZU (BAKOITZAK 3 GEHIENEZ) PROBETXOZKOAK GERTATUKO ZAIZKIZUNAK.

ESTAMOS RENOVANDO LA BIBLIOTECA Y HAY MUCHOS  LIBROS REPETIDOS O QUE SE ESTAN DESFASANDO.
MAÑANA Y PASADO POR LA TARDE ESTARAN EXPUESTOS TODOS LOS LIBROS EXPURGADOS QUE VAMOS A RETIRAR.
Podéis venir y llevaros a casa- (máximo 3 por persona)- los libros que os puedan interesar.

2015/12/10

Bideojokoei buruzko gomendioak

Donostiako Haur Liburuaren Dokumentazio gunetik jasotako gomendioak. 
Abenduan oporraldia gertu dagoenez hilabete honetako gomendioa bideojokoarekin lotu nahi dugu 
  

1. Gure liburutegitan artikulu hau eskuragarri: 
“Videojuegos:¿la narrativa del siglo XXI? ” / Aitor Cerdán Mañé y David Soriano Márquez 
CLIJ.  Cuadernos de Literatura Infantil y Juvenil. N. 268 (noviembre-diciembre 2015) p. 26-30. 


2. Interneten beste artikulua: 
- Videojuegos una herramienta en el proceso educativo “homo digitalis” 

3. Honekin lotuta beste proposamena: 
Booktrailerraren erabilpena liburuen aurkezpen berriak egiteko aukera. 
Artilulua : Booktrailers en el aula : una mirada diferente a la lectura. 
  (testu osoari sarbidea) 
Booktrailerra zer den eta nola sortu 
Adibide batzuk:  

Galdakaoko I. Booktube Lehiaketaren  sari banaketaren berri:  

4. Bukatzeko beste baliabide lagungarriak jostailuak aukeratzeko momentuan: 
- Gida  AIJU  / (Guía del Instituto Tecnológico de Producto Infantil y Ocio. IBI) 
Guía del Juguete 2015-2016 3.0 :  
APP “Encuentra el Juguete Perfecto”

LITERATURA KLASIKOA eskolan

Klasikoen garrantzia


Irakurzaletasuna sustatu beharraz hainbeste hitz egiten den garaiotan, ziur gaude irakurketarekin gozatzeko, literaturara zaletzeko ezinbestekoa dela liburu onak, hainbat irakurle-belaunaldiren galbahetik pasatakoak (klasikoak, alegia) irakurle berrienei eskura jartzeaItalo Calvinok esana da klasikoak eragin berezia duten liburuak direla, memoria indibidual edo kolektiboaren tolesduretan lekua egiten dutenak
Asmo horrekin hasi ginen iaz 6. mailan literatur klasiko tertuliak egiten, eta zabaldu dugu aurten ikasturte hasieratik 5. mailara. Beste mailetara zabaltzekotan ere erosi ditugu merkatuan dauden hainbat liburu eta jarri ditugu liburutegian eta beheko hormirudian ere erakusgai, eta tutoreen artean zabaldu ditugu aukeraketa egin ahal izateko. 
 

 

2015/12/07

PAN pelikula

“Peter Pan” haurrentzako filma euskaraz Abenduak 5 Larunbata, 6 Igandea eta 8 Asteartea. 
TOKIA: Modelo Aretoa ORDUTEGIA: 16:30. IRAUPENA: 111min. SINOPSIS Peter (Levi Miller)  

2015/12/04

Euskararen egunaren kronika

Abenduaren 3a
9:00etarako sintoniarekin ohiko sarrera baino alaiagoa. Eguraldi epela eta eskolari jai kutsua dario. Eskailera eta korridoreetako hormak itsaso bihurtu zaizkigu. Izan ere, surf taulak, aletak, buzeatzeko tuboa eta betaurrekoak edonon ikus ditzakegu: UR AZPIAN NAHIZ UR GAINEAN EUSKARA MINGAINEAN! 

Irratia bazter eta txoko guztitatik hasi da: OROTARIKOA, ORO OROKIETA, ESKOLA EUSKALDUNA ESKURA DUGUNA...Hemendik aurrera ikasleak gora eta behera, irratsaioa osatzera, txandaren arabera, lehiaketaren erantzunak ematera (elkarrizketetan sartutako ziriak aurkitzea), irrintziak botatzera. 
Nerea Amilibia ere atarian, 2. ziklokoen galdera zaparradari erantzuteko prest. Aurreko egunetan grabatu zaizkie bertako ikasleen guraso diren Haimar Zubeldia eta Mikel Elortzari, txikienek eta helduenek egindako elkarrizketak.
Eskerrik asko zuen borondate eta prestutasunagatik.

Ondoren frontoian kanta eta dantza. Bukatzeko Euskal haurrak datoz-en koreografia eta disko festa.
Piszinatik datoz 2. zikloko ikasleak ere, zalapartan igeri saiotik, momentua galdu nahi ezik.
Eguna borobilduz herri kirolak eta pelikula projekzioak arratsaldez.

Guk ere egun egin den gogoeta  (Patxi Saez Beloki. Hitza) geurea egiten dugu: ETA HEMENDIK AURRERA ZER?
..."Euskaltzandia, aurki 2018an, mendeurrena betetzear da. Bere 50. urteurrenenan, Arantzazuko Biltzar Nagusian, 1968an euskara batu eta estandarizatzeko bidea urratu zen. Oraintxe dugu une historiko egokia euskararentzat dinamika berri bat sortarazteko. Euskara 2. hizkuntza izatetik hizkuntza nagusi bihurtzeko. Izan ere, Albert Einsteinen ziotsan moduan: "Emaitza aldatzea ezinezkoa da beti berdina eginda" eta "Inoiz  hutsik egin ez duenak, ez du sekula ezer berririk egiteko ahaleginik egin".
Euskararen Eguna 2015 on PhotoPeach

2015/12/03

EUSKARAREN EGUNA – 2015/12/3

Eskolan antolatutako
EGITARAUA
 9:05 - 10:30    IRRATSAIOA: 93.1 Orokietako sintoniarekin hasi eta aurkezleek agurrarekin batera sumarioari ekin diote. 
Elkarrizketak: Aimar Zubeldiari 1. zikloak
                    Nerea Amilibiari  2. zikloak eta
                    Mikel Elortzari    3. zikloak
Lehiaketak: Iaz bezala partaidetza handiko irrintzi lehiaketa.
Irratsaioan zehar mailaka asmatutako leloak, pasadizoak eta musika tartekatu dugu.
Saio anitza eta entretenigarria izango dela pentsatzen 
 10:45              FRONTOIAN ABESTU
                        LH: GUK EUSKERAZ, OIHU BAT ENTZUN DA,  ABERRIAREN MUGAK, BEHIN BETIKO,                                     EUSKAL HAURRAK BAGOAZ
                     HH: EUSKAL HAURRAK BAGOAZ, BEHIN BETIKO, OIHU BAT ENTZUN DA                                       
EUSKAL HAURRAK BAGOAZ kantatzearekin batera dantzatu ere egingo dugu, horretarako musikako irakasleek prestatu diguten koreografiari esker.



HH
10:45 -ABESTERA JEITSI. GERO DANTZA TA KALEJIRA PATIOAN.

ANTZERKIA:  HH5 – 10:30(2talde) 11:30(2talde) MUSIKA GELAN-   .

LH1.ZIKLOA
11 – 11:30-  MUSIKA FRONTOIAN

ARRATSALDEZ PELIKULA IKUSI -LIBURUTEGI ETA MUSIKA GELAN.


LH2.ZIKLOA
11 – 11:30 - MUSIKA FRONTOIAN.

ARRATSALDEAN HERRI KIROLAK.


LH3.ZIKLOA
12:00 – 12:30 DISKO FESTA FRONTOIAN.

ARRATSALDEAN PELIKULA IKUSI GELAN( 2 naka) 

EUSKAREN EGUNA OROKIETAN

Hiru elkarrizketak entzun ezin izan zenutenok bertan duzue aukera. 

Nerea Amilibia  eskolako irratian.
Haimar Zubeldia
Mikel Elortza

2015/12/02

Mila esker- Euskaldun berriak!

El 3 de diciembre se celebra el Día internacional del Euskera.
Este año está dedicado a los y las euskaldunberris porque ha llegado el momento de agradecerles y reconocerles el esfuerzo que han realizado al aprender euskera y con ello han posibilitado la apertura del euskera a nuevos y más espacios. Uno de esos espacios es la calle, la calle en sentido amplio. La calle es donde el euskera se muestra más vivo, más visible. Por ello les ofrecemos la calle como agradecimiento al esfuerzo realizado.

"Euskaldun Berria Kalea" euskaldun berriei eskerrak emateko ekimena da. Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta euskaldun berriei zuzendutako aitorpena izatea nahi dugu.

Pertsona asko dira euskara ikastea erabaki dutenak eta balio hori ikusgai egitea beharrezkoa da. Horregatik udalerri bakoitzak espazio bat eskainiko die: kale, parke, plaza edo kiroldegia, Euskaldun Berria deituko dena. Egin duten ahalegina aitortzeko iniziatiba bat. Euskara ikasi izanari esker, euskara erabiltzeko aukera berriak sortu dituzte hamaika tokitan: etxean, lanean, lagunartean, kalean... Nola ez, kaleak hartzen duela garrantzi berezia. Izan ere, euskara bizirik dagoen lekua, gunea, kalea bera baita.
Euskaldun berriak gure hizkuntza berritzen duten euskaldunak dira, euskararen taupada dira, eta kalea beraiena da. Horregartik kalea eskaini nahi diegu.
http://www.poziktibity.eus/
Euskaldun berria eta euskaldun zaharra. Hasiberriak eta adituak. Hizkuntza bat eta bi etiketa. Mintzaira bat eta bi pentsamolde. Euskara bat eta bi zentzu ezberdin. Esterotipoak, beldurrak, lotsak... Bat egiteko 
unea da, adjektiboak alde batera utzi eta euskara ikasteak duen benetako balioari buruzko gogoeta egiteko unea. Euskaldun berriari eman digun guztia itzultzeko unea da.
Berria oraintxe egindako hori da. Lehenengo aldiz ikusi edo entzuten dena. Ikasita genuenarekiko desberdina, bestelakoa. Aurretik zegoen zerbaiti gehitzen zaiona. Berria freskoa da, positiboa, sendoa, aberasgarria. Gauza berriak onak dira. Oso onak.
Haatik, euskaldun kontzeptuari gehitzen diogunean, positiboak positibo izateari uzten dio. Mailak definitzeko erreminta bihurtzen da. Bigarren mailakoa dena definitzekoa batez ere. Euskaldun berria da ez dakiena, hasiberria, ezagutzarik ez duena. Kotxearen atzeko partean L-a daramana. Martxan jartzen zaren bakoitzean mundu guztiak aztertzen zaitu.
Noiz uzten diozu euskaldun berria izateari? Noiz eskuratzen dituzu euskaldun batek dituen eskubide berberak, eskubide guztiak? Lehen "kaixo" hori zure ezpainetatik ateratzen denean! Besarkadak eta musuak b, k, x eta z-ak bihotzean edukita ematen dituzunean. Zu zeu zarenean, tú, toi edo you-ren aurretik.
Erabakiak. Ikasteko erabakia. Motibatzeko erabakia. Ausartzeko erabakia. Hobetu, ezagutu, deskubritu... hitz egiteko erabakia. Eta hitz egitea, akatsak egiteko beldurrak ahaztuz.
Utz ditzagun alde batera aldarrikapenak, etiketak, aurreiritziak. Esfortzuaren, kemenaren balioaz hitz egin dezagun. Merituez. Musutruk egiten diren gauzez. Euskaldun berriei euren erabaki eta esfortzua eskertzeaz hitzak berriz kalera ekartzeagatik. Aitorpenez hitz egin dezagun. Eskerrak emateari buruz hitz egin dezagun.
Besterik gabe, hitz egin dezagun.

ESKERRIK ASko

        

EUSKARAREN TAUPADA IZATEAGATIK