BEGEL

2014/02/26

MEREZI DUTE

Hemen datoz gure irakurle sutsuak beste gomendio pare batekin.
June, eta zu, noiztik egin zara horren irakur zale?
- 3.mailatik aurrera edo, eskolan tertuliekin hasitakoan. Etxean ere, sarritan oparitzen dizkidate liburuak eta amak asko irakurtzen du.

Maider, Ana Frank-en biografia topatu duzu hainbesteren artean...
- Amsterdam-en (Holanda) egon nintzen familiakoekin eta bere etxea ikusi genuen. Orain gehiago jakiteko irrikaz nengoen.

                                                                   June  eta   Maider
Me llamo...Ana Frank  (Mi diario cuenta el horror del genocidio)

Ana Frank judutarra zen eta Alemanian bizi zen; baina Adolf Hitlerrek boterea hartu zuenean Amsterdamera ihes egin behar izan zuen bere familiarekin. Han gordeleku bat egiten ari zirela, 2. mundu gerran, soldadu batzuk atxilotu eta konzentrazio esparru batera eraman zuten.
Anari zer gertatu zitzaion jakin nahi baduzue ... bere biografia ikusi!

Trio Beta.

Hiru dira Bat Paten arrebak. Horietako batek, Biankak, kontatzen du istorioa eta hori da niri gehien gustatzen zaidana.
Lagun baten urtebetetzea ospatzeko joan dira Orient Expressera. Misterio asko dago eta gehiago irakurtzeko gogoa sortarazten dizu. 
Liburuaren toki batzutan igurtziz gero, txokolatearen, jaboiaren eta lore baten usaia har dezakezu.
Niri asko gustatu zait erta espero dut zuen gustukoa izatea ere .

2014/02/24

SIERRA LEONArako LIBURUAK


Trintxerpeko Karmengo Ama eskolatik egin ziguten deialdia: Sierra Leonan ludoteka-mediateka antolatu ahal izateko materiala behar dute (jostailu, liburu, eskola-materiala,...).
Sierra Leona Afrikako mendebaldean dago eta gaur egun munduko herrialde behartsuenetarikoa da, urte luzetan gudu krudela jasan ondoren. Gustu handiz pilatu genituen ehun liburutik gora eta ostiralean etorri zitzaizkigun bila. Argazkian, momentu hartan liburutegian lanean ari zen Houssam ikus dezakegu  Princess Kumbari kajak ematen.


2014/02/20

TERTULIA DIALOGIKOAK

Aurreko berrian aipatu bezala, LH 6. mailako lau geletako ikasleek Oscar Wilde-ren "El Príncipe Feliz" ipuina irakurri dute.
Eta ohi dugunez, denon artean gure eritziak ematen ditugu denon artean komentatuz iruditu zaiguna. Oraingoan, 6. mailako hiru geletan goizez eta bestean arratsaldez Miguel Loza bera egon zen tertulia dialogikoa moderatzen. Honen adierazle, 6. Bkoen tertulia ekarri dizuegu:
TERTULIA LITERARIOAK

ESKOLA HAUSNARKETAN

Egunerokotasunetik irtenda, gure gaiei astindu bat eman eta hausnarketa egitea osasungarria dela ezin ukatu.
Eskola Komunitate guztia murgildu gara otsailaren erdialde honetan lan honetan.

Aste bukaeran, Ramon Flecha Bartzelonako Unibertsitatetik etorri zitzaigun :
- Otsailaren 14ean, ostiral arratsaldean irakasleok!! , 17:00 etatik 19:30 etara, bizikidetza eta genero indarkeriari buruz aritzeko.
- Otsailaren 15 ean, gurasoei, 11 etatik 12:30 etara Ikas komunitateen projektua eta berak dakartzan onurak ikasketetan azaldu zien.

Otsailaren 17an berriz, astelehena, Gasteizetik etorritako Miguel Loza-rekin egon ginen egun guztian:
- LH 6. mailako lau gelekin egunean zehar, aurretik landuta zuten Oscar Wilde-ren "El Príncipe Feliz" ipuinaren tertulia dialogikoa bideratu zuen oso giro atseginean eta 17:00 etatik 18:30 etara irakasleokin Irakaskuntza Dialogikoaren inguruan jardun zen.

MAITE FRANKO ipuin kontalaria

Gure arteko bat bihurtu zaigu Maite: 3. maila arteko12 geletako ikasleek ondo ezagutzen dute eta irakasle gelan ere, zer esanik ez. 
Izan ere, BERDINOLA  (1. eta 2. mailetan) eta BABESOLA (3. mailarako) programak sustatuz, ipuinen bidez parekidetasuna eta kulturartekotasuna 1. zikloan eta jarrera osasungarriak lantzeko 3. mailan,  modu polit eta alaian egiten digu bixita urtean bitan gela guzti hauetan ikasturtean zehar, eta ia-ia bertakoa egin zaigu.
Eta hau gutxi ez balitz 1. zikloko irakasleokin ere aritzen da ipuin kontaketa nola egin landuz.
Muestra moduan, 3. Dn eginiko 2. saioa aurkezten dizuegu. Mila esker Maite, bihotzez eta nahi duzun arte.

EGUNEKO ZENTROAN

Asteazkenero, otsaila eta martxo bitartean, 2. zikloko ikasleak Eguneko Zentrora ari dira joaten herriko aiton-amonekin goiza pasatzeko asmotan. Pozik hartzen gaituzte eta pozik joaten gara gu ere, beraiekin egotera. 
Zentroa erakusten digute, jangela, masai eta apaindegiak, egongela, sarrera...Hauek guztiak bere ormirudi eta eskulan dotorez ornituak
Laguntzaileek gidatuta guk ere paperezko loreak egiten ditugu beraiekin, hamaiketakoa eta bingo partidak ere bai. Bere garaiko eta gure jolasak konparatuz hasita, nahiko kontu izaten ditugu elkarren artean.
Benetan ekintza positiboa gertatu zaigula aurten hasi garen hau.

2014/02/14

IRAKURZALEEN KLUBA

Hemen datorkigu  bixitan gure irakurzaleetako neska pare bat.
 
- Adizue, eta zuek noiz elkartzen zarete?
- Eguerdiko partean elkartzen gara geure liburuekin ostegunetan patioan edo frontoian, eta libre gaudenok baita asteartetan ere.

- Beti izan zarete irakurzaleak?
M.: Ni bai, beti gustatu izan zait irakurtzea.
N.: Ni txikitan ez nintzen oso zale, irakurtzen nuen, bai, baina ez gustoz, orain bezala.  

- Eta etxean zein garaitan irakurtzen duzue?
M.: Nik beti izan dut oheratzerakoan liburu batekin joateko ohitura.
N.: Nik asteburutan, goizez irakurtzen dut.  

- Izango dituzue bada, beste zaletasun batzuk ere?
N.: Niri bizikletan ibiltzea asko gustatzen zait.
M.: Nik berriz, piszinara joatea dut gogoko.

Hauek dira gaur proposatu dizkiguten liburuak:


BAT PAT: Regreso al jurásico
Bat Pat eta Silver familia oporretan daudela, dinosauro-erakusketa bat ikustera joan dira. Bat Pat ikertzailea, Rebecca, Leo eta Martin anai-arrebok arrautz handi-handia aurkitu dute eta etxera eraman dute. Irekitzerakoan...DINOSAURO bat agertzen da bertan!! Hasi dira informatzen eta dinosauroen koba bat dagoela jakin dute. Kobara joan eta gizon bat topatzen dute bertan. Hiru anai-arrebok harrapatzen dute gizona... Bukaera jakin nahi?  "Regreso al Jurásico" irakurri ba.
Liburu barruan usaindesberdinaktopatuko tuzu.                                       Maider.
 
 
TEA STILTON:  Misterio en el Orient Express 
Dantzari ospetsua, umore txarreko pintorea, diru guztia galdu duen oinordeko bat eta momentuko kantari pop ospetsua...Haien artean lapur misteriotsua ezkutatzen da eta...
Argiaren Beloa, andregai-jantzi baliotsua,arriskuan dago!
Baina hor daude Tea eta bere lagunak misterioa konpontzeko. Nola liteke jantzia falta izatea, kristala apurtu gabe?
Gure klubeko neskak argiak dira eta lapurra, Dimitri, ikusi eta harrapatu egingo dute.
Zatoz abenturaz gozatzera! 
                                                                                               Naiara.


2014/02/11

GOMENDIO BERRIAK

Gizajo baten egunkaria: (Greg Heffley-ren egunerokoa). Jeff  Kinney
Pertsonaiaren izen osoa Gregory da eta Rodrick, bere anaia, harroa da baina barregarria. Rock talde batean jotzen du eta bere furgonetan " Pardel Husain" jartzen du!
Gure Greg gizajoak ezingo ditu ezkutatu udan gertatu zaizkion amets gaiztoak...ez behintzat egunkari batean idazten baditu!
Liburu bat aukeratzekotan hau aukeratu!  Gustatuko zaizue!                                 Peru Aginaga Bengoetxea

El país de los dragones. Jordi Sierra i Fabra.

Aspaldian herensugeak pakean bizi ziren urrutiko lurralde batean...gizakiek inbaditu zuten arte!
Gerra bortitz bat hastera doa. Eskerrak Hinky herensuge umea, Fasarihar gizakien ume baten lagun egiten den, pakeak egin eta elkarrekin bizitzen ikasten duten. 
Oso liburu polita da.
        Maider Ortiz Pérez.

2014/02/05

IRAKURKETA OZENAREN GARRANTZIA

Gure ikasleengan irakurzaletasuna sustatzeko  jarduera asko eta ezberdinak egin daitezke, horietako bat, irakurketa ozena da. Jarduera hau aurrera eramatea,  haurra txiki-txikia denetik,  ezinbestekotzat jotzen dugu bai eskolan eta baita etxean ere.  Ondoko bideoan Txileko Eskola Liburutegien erakundeak (CRA) irakurketa ozenaren garrantzia eta onurak azaltzen ditu.