BEGEL

BALIABIDEAK




2016/02/10

Orokietakoak ikertzaile lanetan, mundu osoko ikasleekin batera

Erresuma Batuko Royal Society of Chemistry (RSC) erakundeak proposatuta, hidrogelen inguruan lanean ari dira 3. mailakoakek.

Erakunde honek gai bat proposatzen du mundu guztiko ikasleei kimika gerturatzeko eta benetako ikertzaile bihurtzeko aukera eskaintzeko asmotan. Aurtengo gaiahidrogelak eta hauek uraren zikloan duten eragina da.

3. mailan Uraren gaia lantzen dugunez, beraiekin dugu, munduko beste hainbat eskoletako umeekin  batera ikerketa burutzeko asmoa. 2014ean murgildu ziren 3. ziklokoak eTwinning Europear plataforma digitalean eta honen bitartez, Europako eskolekin komunikatzen dira, lan egitearekin batera lagun berriak eginez (230.000 kidetik gora dituen plataforma da hauxe, eta 5.000 proiektu baino gehiago lantzen dira bere baitan).


Gogoratu 2014ko irailean, eskolako Arrate Ugalde irakasleak hartu zuela parte Ikasgela Interaktiboei buruzko ikastaroan, Bruselan, eta horren ondorioa dugula ekintza hau ere.
Zalantzarik gabe, aukera polita da beraientzat errealitate eta baldintza ezberdinetako ikasleekin batera esperientziak trukatzeko.

2015/12/27

XAHUKETA-EXPURGO
LIBURUTEGIA ARINTZEKO ASMOZ,  EGUN HAUETAN ERREPIKATUTA EDO ZAHARKITUTA DAUDEN LIBURUEN XAHUKETA EGITEN ARI GARA.


Hau dela eta, gaur, osteguna eta bihar arratsaldez,  MAHAI GAINEAN JARRIKO DITUGU ERRETIRATZERA GOAZENAK.
ZATOZ ETA ETXERA ERAMAN DITZAKEZU (BAKOITZAK 3 GEHIENEZ) PROBETXOZKOAK GERTATUKO ZAIZKIZUNAK.

ESTAMOS RENOVANDO LA BIBLIOTECA Y HAY MUCHOS  LIBROS REPETIDOS O QUE SE ESTAN DESFASANDO.
MAÑANA Y PASADO POR LA TARDE ESTARAN EXPUESTOS TODOS LOS LIBROS EXPURGADOS QUE VAMOS A RETIRAR.
Podéis venir y llevaros a casa- (máximo 3 por persona)- los libros que os puedan interesar.


2015/11/26

"PERU ETA OTSOA" MODELO aretoan


GOAZEN ANTZERKIRA egitasmoaren barne, asteartetik ostirala bitartean,Didau Antzerki taldeak 'Peru eta otsoa' antzezlana aurkeztuko du Modelo aretoan herriko ikastetxeetako haur ikasleen artean. guztira 800 bat ikaslek. Orokietako 1. zikloko ikasleak hasi ziren asteartean eta eguraldia izan zuten lagun eskolatik  Modelorako bidean.
Aste honetan herriko ikastetxeetako ikasleen artean aurkeztu ondoren, abenduaren 13an egingo dute emanaldiaren aurkezpen antzerkia, Modelo bertan.
Ipuin musikatua da 'Peru eta otsoa'. Patxi Santamariaren ahotsak eta Mikel Unzurrunzaga 'Makala'-ren musikak gidatzen duen ipuinean, Ainhoak eta Juanmak pertsonaia desberdinak irudikatzen dituzte haur eta famili giroan ikusteko lan honetan.

 2015/11/10

TERTULIA literarioak txikiekin ere


Badira urte batzuk non, tertulia bitartez, irakurketa sustatzen gabiltzan 3. mailako ikasleengandik hasita 6. mailakoenganainoko artekoekin.
Iaz Literatura klasikoko liburutan murgildu ginen 6. mailakoekin eta aurten 5. mailan ere zabaltzen ari gara. 
Urrian, tertulia hauen sustatzailea den Miguel Loza izan da gure artean, etxekoa ere egin zaigula esan dezakegu, irakasle zein ikaslerekin. Blog honetan bertan aipatu izan ohi dugu bere jarduna lehendik ere.
Zenbait ipuin hartu ditugu berarekin solasean aritzeko: Enperadorearen jantzi berria (H.C. Andersen), Printze zoriontsua eta El Ruiseñor y la rosa (O. Wilde), Bernardino (A.M. Matute)...
Etxean irakurri ondoren, norberak irakurritakoaren inguruan egindako hausnarketak, eguneroko bizitzarekin zerikusia dituzten esperientziak, argudioak eta interesak ekartzen ditu tertuliara partekatu eta eztabaidatzeko. Aurten txikienekin ere egiteko asmoa dago eta orain balorazio garaian sartuta gaude.
Gai honen inguruan interesaturik egonez gero, Loza berak badu blog interesgarri bat. Ezagutzeko klik egin hementxe.

2015/09/22

BIZENTAREN LUMAK karta jokoa


Genero berdintasunean oinarritutako gazteentzako karta jokoa  garatu du Elhuyar Fundazioak,  Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Berdintasunaren Sailaren babesarekin.
Europako Batzordeak  sortutako Play & Erabaki metodologian oinarritu dute lana. Ez da karta joko soil bat, harago doa: Bizentaren Lumak gazteek berdintasunaren inguruan hitz egiteko mahai-inguruko solas-jolasa da. Berdintasunaren gaineko hausnarketa, arrazoiketa eta eztabaida sortzeko helburua du eta baita gazteen ahalmentzea lantzeko ere.
Materiala helbide honetan dago guztion eskura:'http://bizentarenlumak.elhuyar.eus'

2015/09/17

ASTERIX : Jainkoen egoitza


Bihar hasten da Donostiako Zinemaldira eta Belodromoan Asterix, Jainkoen egoitza pelikula projektatuko da  haurrentzat. Beste hainbeste ikastetxe artean, gu ere han izango gara. 1. mailatik 4. maila birtarteko 16 geletako ikasleak bertaratuko direlarik.
Ikasturtea hasteko modu polita! Ondo pasa!!                                         











Kristo Aurreko 50. urtera egingo dugu jauzi. Julio Cesarrek menderatu ezin duen herri galiarra bere gain hartzeko plan bat onduko du: haien inguruan Jainkoen egoitza izeneko hiria sortuko du, luxuz eta erosotasunez josia. Honenbestez, Asterix, Obelix eta haien herrikideek ezingo dute haien aurka indarkeriaz egin, eta beste moduren bat bilatu beharko dute Cesarren tranpan ez erortzeko.
Alexandre Astier eta Louis Clichyk zuzendu dute film hau.-

2015/06/16

GURE IRRATIKO EUSKAL KANTA BERRIEN wix-a


Aurtengo Euskal Kanta Berrien wix gunea  ekarri dugu berriz ere hona,  kantekin goza ahal izateko.
Sakatu 2015ean (edota 2014ean iazkoak gogoratu nahi badituzu) eta SARTU! 


http://aranentxokoa.wix.com/euskalkantaberriak

2015/06/16

LEHIAKETAREN EMAITZAK


Hauxe gertatu da kanta irabazlea gure lehiaketan:

"Lemak, aingurak" BERRI TXARRAK taldearena, 6 C gelak proposatutakoa.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta zuen botoa emateagatik.
Gure abestiak ezagutzea genuen helburu eta bete dela esan dezakegu.
Denok entzun, bideoklipak ikusi eta dantzan ere egin dugu 16 kanta hauekin. 

Aurten bigarren urtea da lehiaketa egiten duguna eta partaidetza asko handitu da iaztik konparatuz.

Uda dator eta gozatu eta dantzatu gure musikarekin ere! 

2015/06/01

LIBURUTEGIKO KATALOGOA ESKURAGAI


Hezkuntza Sailak web berri bat prestatu du fondoak kudeatzeko Abies 2 programa erabiltzen duten  eskola liburutegietarako.
Honi esker eta lankide batzuen lanari esker, gaurtik aurrera Liburutegiko  katalogoa  gure blog honetan kontsulta dezakezue eskubiko zutabean edo hemen.


http://opacabies.eus/catalogos/gipuzkoa/orokietahlhi/

2015/05/14

OROKIETA IRRATIA


Gogora arazten dizuegu gure irratia entzun ahal izateko frekuentzia aldatu egin dela. Berria: FM 100,80 da.
Dena den, euskal kanta berrien lehiaketarako ez duzue irratia sintonizatu beharrik.

2015/05/12

GURE IRRATIKO EUSKAL KANTA BERRIEN wix-a


aranentxokoa.wix.com/euskalkantaberriak
Iazko arrakasta ikusirik aurten ere Orokieta Irratiak lehiaketa bizi honi ekin dio. Sar zaitezte Euskal Kanta Berrien wix gunean eta hauta ezazue gustukoena duzuena.
3. mailatik gora, gelaz gela kanta bat aukeratu dute eta hementxe daukazue berari dagokion bideoklipa. Entzun, kantatu, dantzatu eta eman botoa!

2015/05/11

Ongi idaztearen dotorezia


Maiatzaren 9ko Berrian, Ilargi Agirrek ondo idazteari buruzko artikulu interesgarria idatzi digu.Hona zati batzuk baino ez ditugu ekarri. Osorik irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen.

Ortografia da hizkuntza baten idazkuntzaren oinarrietako bat. Teknologiaren eta sare sozialen eraginez, inoiz baino gehiago idazten du orain jendeak, eta adituek diote idazketa modu berri bat sortu dela. Gakoa da lagunartekoa etamaila jasoa bereiztea eta bakoitza noiz erabili behar den zehaztea.

Etortzn bazra + poztuko naiz :). Mx. Edonork ulertuko luke mezu hori, gaur egun. Bi erregistro bereizi behar direla esan du Kike Amonarrizek .«Orain arte, maila formalean bakarrik idazten genuen; baina, gaur egun, idazteko modu informal bat sortu da. Hitz egiten dugun bezala idazten dugu. Ez dugu asaldatu behar horregatik»... XXI. mendean agertutako fenomenoa dela dio, eta sakelako telefonoak agertzearekin lotu du....Harreman pertsonaletan eta sare sozialetan erabiltzen da idazteko modu informal hori. Ez dira errespetatzen ortografia arauak, hitzak laburtu egiten dira, hizkuntzak nahasten eta emotikonoak erabiltzen.... Garai batean ahoz egiten ziren zenbait harreman idatziz egiten dira. Egoera berriaz jabeturik, baikor ageri da Amonarriz, eta hizkera informala eta lagunartekoa garatzeko aukera gisa ikusten du fenomenoa.Erregistroak ongi bereiztea da gakoa. Norberak jakin behar du noiz, norekin eta zein unetan erabili behar duen idazteko modu bat edo bestea. ...

....Amonarrizen ustetan. «Ortografia akatsek hizkuntzarekiko utzikeria adierazten duteeta ortografia errespetatzeak, hizkuntzarekiko jarrera bat. Hizkuntza maite duen pertsonak beti zainduko du hizkuntza hori, bai ortografian, hiztegian eta sintaxian, alderdi guztietan»...
...Leire Narbaizak 25 urtez euskaltegietan euskara irakasle, azken urteetan ortografiaren gainbehera sumatu du.«Kaskartu egin da jendearen ortografia maila»... 
Ortografia heziketa kontu bat dela uste du Narbaizak. «Norbaiti irakurri nion mahaian ongi jatea bezala dela, irakurtzearen eta idaztearen manera onak dira ortografia, eta egia da. Hartzen duzu akats ortografikoz betetako testu bat eta atzeraka ematen dizu. Testu kaskarragoa izan arren, akatsik ez duena, aldiz, errazago irakurtzen da».

Irakurtzeko ohituraren inguruan ere mintzatu da irakaslea. Orokorrean ikasleek lehen baino gutxiago irakurtzen dute.Horrek eragin zuzena du jendearen ortografiaren mailan. «Asko irakurriz gero, hitzak barneratu egiten dira. Gaur egun, mezu laburrak eta informalak irakurtzen dira gehien; Twitterreko txioak eta whatsapp-ak»... 

 
                                        IturriaBerria,2015-05-09,Bizigiro, Ongi idaztearen dotorezia

2015/04/13

Recursos interesantes en Ayuda en Acción.


Sarri egin ohi dira hezkuntzarenmunduarekin lotutako pelikulak. Irudian klik eginez geroadiskidetasuna, elkartasuna,talde lana, errespetuari buruzko hausnarketa ...eta modu honetakobaloreak lantzeko 30 filme ikusteko aukera izango duzu. Interesgarriak dira eta merezi du etxean ere ikustea:http://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/cortometrajes-educar-en-valores/16455.html

  
                        30 cortometrajes para educar en valores

2015/03/31

Ornitho.eus, europako zientzia herritarra



Ornitho fauna behaketak biltzen dituen atari europarra da. Gaur egun Alemania, Austria, Frantzia, Italia edo Suitza bezalako herrialdeetan martxan dago, Europa mailan herritarrek bultzatutako zientziaren erreferenteadelarik. 
Aranzadiren eskutik Ornitho.eus-en nondik norakoak azaldu dira, EAEko natura informazioa bildu eta hedatzeko tresna dena.
                                                                                             Iturria: Arantzadi Zientzia Elkartea

2015/03/17

Euskarazko irakurketa ohitura indartzea

'AIRakurri' proiektua



http://airakurri.com/
  Euskal Editoreen Elkarteak AIRakurri  proiektuajarri du abian euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko  nerabeen artean. 
Proiektua  zehazki, DBHko 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. http://airakurri.com/ orrian sartu eta azaltzen diren liburuei buruzko iritzia eman behar da. Honela gazteek Interneten truka ditzakete beraien iritziak. Irakurle gaztearentzat iritzirik hurbilena, betiere, beste irakurle gazte batena delako. 
Motibatzeko, sariak  eskainiko zaizkie. Lehen bi asteetan bidalitako iruzkinen artean  zozketa bat egingo da, eta epearen amaieran iruzkin landuenari ere saria emango zaio. Ikastetxearentzat ere izango da saririk. 
www.airakurri.com  Atarian informazio osoa duzue, eta baita atxikitako pdf-an ere.  
                                                                                                Iturria:  BEGEL



2015/01/21

'La página escrita', 10. alea sarean

LA PAGINA ESCRITA   Jordi Sierra i Fabra Fundazioak argitaratzen duen eta online irakur daitekeen aldizkaria da. 10. ale hau 2015eko neguari dagokio eta bertan idazleei elkarrizketak, ohiko umore saila, dekalogoak, liburuen komentarioiak, idazle izan nahi duenarentzat aholkuak,...ikus ditzakegu.
Aipatuko ditugu Mercè Arànega ilustratzaile katalanari eta Ricardo Alcántara idazleari egiten dizkieten elkarrizketak. Biak gure liburutegiko ipuin askotako egile direlako. R. Alcántara Uruguaykoa da eta bere zenbait liburu gaztelaniazko 2. zikloko ikasle tertulietan erabiltzen ditugu: Gustavo y los miedos¡Huy, qué miedo!, Un regalo fantástico,...
Txikiagoen Tentoren sortzailea ere bada.
Ikus aldizkaria
"Quien cree que todas las historias están ya contadas, creo que no conoce ni quiere conocer, ni siquiera su propia historia."
Andreu Masrtin, komikilari, gidoigile eta heldu-gazteentzako nobelagile.

2015/01/19

ZERTAN DABILTZA LIBURUAK GAUEZ?

Geldi-geldi egongo direlakoan? Bideo bitxi honetakoak bapo pasatzen dute eguna argitu bitartean... 
 

2014/12/16

ESKOLAKO ALDIZKARI DIGITALA

Bigarren ziklokoek Informatika Tailerrean ASMATU ! aldizkari digitala lantzen jarraitu dute. Oraingoan 31. alea aurkezten digute. Eskolako web orrian irakur daiteke edo beheko irudiaren gainean klikatuz.

http://www.orokieta.net/orokieta.php?seccion=3&subseccion=3&lang=eu

2014/12/12


Ostiralero, 2. zikloko ikasleen artean. tailerrak egiten dituzte, 3. eta 4. mailakoak nahastuz, ikasturte guztian zehar langintza desberdinak ezagutuz: josketa, baratza, dantza, aldizkari digitala, pintura, papiroflexia eta... beste hainbaten artean: Antzerkia ingelesez! Bi kolpe harri batez!
Gaurkoan horren erakusgarri,The enormous turnip (Arbi erraldoia) dakarkigu, Beñat irakaslearen laguntzaz eta honekin batera iaz, Arantxaren laguntzaz egin zutena ere sartu dugu.
2014/12/05

OROKIETA IRRATIA-FM 93.0


EUSKARAETENIK EZ DUEN HARIA izan da aurtengo Euskararen Nazioarteko
Eguna.Hau dela eta, irratsaio bikaina sortu dugu: normalean, gela bakar bat arduratzen bada saio bakoitzeko, gaurkoan eskola guztiak hartu du parte eta bizitasuna zerion eskolako edozein zirrikitutatik. Eskailera gora eta behera, ikasleak bere txanda erreperatzen noiz zegokien hitz egiteko edo irrintzia botatzeko  garaia. Urduritasun puntua ere nabaritzen zitzaien eta nola ez, ilusio handia. Guk hemen denak aipatu ezineta lan hau gorpuzten eragin zuzena izan dutenak adieraziko ditugu:
Koordinatzaile: Gari eta Xabier irakasleak.
Teknikari: Sara Omaro eta Aitor Zulaika.
Aurkezle: Antton Larrea eta Maialen Oliveri.
Goiz xelebrearen testuaren irakurleak: Andoni,Arantxa, Iñaki, Jexux Mari,Mari Asun eta Olatz (azpeitiarra, zarauztarra, aldaztarra, ondarrutarra, aretxabaldarra eta ataundarra)



Irrintzi irabazleak: LH1: Alaine Uranga; LH2: Uxue Sorreluz; LH3: June Uranga; LH4: Izar Uria; LH5: Beñat Arrillaga eta LH6: Pablo Salvador.
Zorionak parte hartzaile guztioi eta ez ahaztu irrintzia borta aurretik eztarria berotzea komeni dela.
Saio honen ondoren frontoiko kantaldia, disko festa eta herri kirolak etorri dira.
Atarramentu hau aldian behin egiteko baino ez bada ere, ziur egon eskolan egunero biziko garela euskaraz.




2014/11/21


TRIBUAREN BERBAK Orokietan

Ostegunean Kike Amonarriz eta bere kuadrila izan genituen eskolan, euskararen transmisioa etxeetan nola ematen ari den aztertzeko asmoz eta, nola ez, oso pozik hartu genituen gurean. 6.Dkoekin egon ziren, hain zuzen ere, berriketan. Guretzat ohore bat izan da eta beti izango dituzue gure ateak zabalik.
Besteren artean,kolore desberdinetako txartelak hartu behar zituzten ikasleek eta erantzunaren arabera, margo bateko edo besteko papera jaso behar zuten.
Galderak hauek ziren:
- Normalean zeintzuk egiten duzue euskara hutsean etxean?
- Zeintzuk euskaraz eta gazteleraz?
- Gaztelera hutsean?
- Edota gaztelera edo euskara ez den beste hizkuntza batean?
Ondoren zeintzuk zeuden, Kike eta bere taldea,  beren etxean hartzeko prest eskatu zuten eta horrela joan ziren ikasle baten etxera ikerkuntza osatzekotan.
Programa, abenduaren 7an, igandea, gaueko 10:30etan, ikusteko aukera izango dugu, merezi du eta ez utzi!.
Eta egunean ezingo bazenute ikusi, eitb.com/blog/euskara atalean sar zaitezkete.
                                                    TRIBUAREN BERBAK 6Dn 


GURE IRRATIKO EUSKAL KANTA BERRIEN wix-a 

13-14 ikasturtea bukatzeko modu ederra !
Orokieta Irratiak lehiaketa ikusgarri eta entzungarria sortu du. Horretarako Euskal Kanta Berrien wix gunean sartu behar duzue. 3. mailatik 6. mailara, gelaz gela kanta  eta berari dagokion bideoklipa aukeratu dute.

Zuk hautatu beharko duzu gustukuena zein duzun, beheko irudian klik egin eta gero.
http://aranentxokoa.wix.com/euskalkantaberriak

 DIDACTALIA : Hezkuntzarako baliabideak


http://didactalia.net/comunidad/materialeducativo gunea oso baliabide egokia izango da sarean bizkor batean ariketa mota desberdinak aurkitu ahal izateko, denbora alferrik galdu gabe: mapa elkarreragileak, kaligrafia koadernoak, etxean egiteko esperimentuak, eskulanak, matematika ariketak eta problemak, inprimatzeko mapak...Bilaketa arlo, adin edo maila arabera egin daitezke.
Ikasle, irakasle edo guraso moduan eman dezakezue izena doan. Euskaraz eta ingeleraz ere badago materiala.

2014/06/17


ESKOLAKO ALDIZKARI DIGITALA

Informatikako Tailerreko ASMATU ! aldiazkari digitalaren azkenengo alea argitaratu dute LH3. eta LH4. mailakoek.
Irakurri nahi baduzue, eskolako Intraneten eta web orrian dago. Dena den hemen ere irakur dezakezue irudiaren gainean klik eginez.

http://www.orokieta.net/orokieta.php?seccion=3&subseccion=3&lang=eu

 IKUSEZINA 


Marijn Brouckaert-ek ipuin hau bidali digu jende artean zabaltzeko.
Album-liburu hau online argitaratu du."Ikusezina" izena du eta 26 hizkuntzatan dago itzulita (euskaraz ere irakur daiteke). 
Gaia: Jaiotza, haurdunaldia, eta, gainera, ikustezina den zerbait  ... Helbide honetan sartu eta nahi duzun hizkuntza aukeratzea besterik ez duzu: 
ikusezina

TANGRAM


TANGRAM

Hasteko klik egin irudi gainean.

HAURREN ESKUBIDEEN JOLASAK


HAURREN ESKUBIDEEN JOLASAK

Egin klik irudiaren gainean.

2014/05/14

ESKOLAKO ALDIZKARI DIGITALA

Bigarren zikloko ikasleek euren Informatikako Tailerrean ASMATU ! izeneko aldizkari digitala egiten jarraitzen dute. Oraingoan argitaratu duten azkenengoa 29. alea izan da, beraz, irakurtzeko gogoak sortzen baldin bazaizkizue, eskolako web orrian eskura duzue; edo beheko irudian klikatu.

http://www.orokieta.net/orokieta.php?seccion=3&subseccion=3&lang=eu
ELAREN MUNDUAK: ikusi, entzun eta irakurtzeko ipuinak 

Elaren munduak haurrentzako espazio interaktiboa da, modu dibertigarrian irakurketa sustatu eta euskara trebatzeko aukera ematen duena eskolatik kanpo.
Umeek ipuin interaktiboak ikusteko eta PDF formatoan deskargatzeko ahal izango dituzte. Gainera beraiek idatzitako ipuinak partekatu eta iritzia ematea ere izango dute.
SARTU ELAREN MUNDUETAN ETA ONDO PASA!!! 
                                                 


 

Cuentos para ver, escuchar y leer Elaren munduak es un espacio interactivo dirigido a los más pequeños para poder fomentar la lectura de una forma divertida y familiarizarse con la lengua vasca fuera del ámbito escolar. Los niños pueden visualizar cuentos interactivos y descargárselos en formato PDF. También publicar su propio cuento y compartir comentarios con los demás. ADÉNTRATE EN EL MUNDO DE ELA Y DIVIÉRTETE!

2014/04/14


IPUIN EROA

A zer laukotea etorri zitzaigun 2. mailako ikasleei antzerkia egitera! Nolako antzezlari taldea! Polita izan zen hasierako umeen harridura aurpegia beraien amak antzaldatuta ikustean...sorpresa ederra! Eta zer esanik ez ipuina antzezten hasi zirenean. Hango printze, Txano Gorritxo, sorgin, ume eta ama! Pozik eta interes handiz jarraitu zuten antzezlana eta ondorengo kontu-kontaldia. Eutsi umoreari eta segi horrela! Guztiok eskertzen dizuegu, Nekane, Kristina, Naike eta Cristina. Bejondeizuela!

                                   



2013/12/19

ESKOLAKO ALDIZKARI DIGITALA

Dakizuenez, bigarren zikloko ikasleek euren Informatikako Tailerrean ASMATU! izeneko aldizkari digitala egiten dute.
Blog honetatik jarraituko diegu argitaratzen duten aleen berri emateko. Oraingoan 28. alea prestatu dute, beraz, irakurtzeko gogoak sortzen baldin bazaizkizue, eskolako web orrian eskura duzue; edo beheko irudian klikatu.

 ASMATU

 ASTINDU MINGAINA ETA GOGOTIK KANTATU

http://coralea.com/saca-la-lengua-y-canta-por-gotzone-oiarzabal/

 Ejercicios prácticos para cantar y liberar la voz

Gotzone Oiarzabal logopedak idatzitako liburu interesgarria dakarkizuegu gaurkoan, hizkuntza arazoak dituztenen laguntzarako izango delakoan eta ahotsa nola bota behar den ikasteko egokia.

Informatikako Tailerreko ASMATU ! aldiazkari digitalaren azkenengo alea argitaratu dute LH3. eta LH4. mailakoek.
Irakurri nahi baduzue, eskolako Intraneten eta web orrian dago. Dena den hemen ere irakur dezakezue irudiaren gainean klik eginez.
IRAKURKETA LANTZEKO ORIENTABIDEAK 

Dokumentu honetan, EAEko ikasleei irakurtzeko gaitasuna modu eraginkorrean garatzen laguntzeko hainbat proposamen eta orientabide bildu dira, ikastetxeek jakin dezaten nola txerta ditzaketen irakurtzen ikasteko eta irakasteko prozesuak eguneroko jardunean.
Horrez gain, ikasle, irakasle eta familien egitekoak bideratu eta dinamizatu nahi da, heziketa prozesuaren protagonista guztiek batera lan egin dezaten helburu berak lortze aldera.

(Dokumentu hau atalka irakur daiteke, beraz, irakasleek, banaka nahiz zikloka, euren beharrizanen edo interesen arabera aukera dezakete irakurri eta jorratuko duten atala. Dokumentua osorik irakurtzen bada, berriz, ideia batzuk errepikatzen direla antzemango da; izan ere, Irakurketa Plana egiteko funtsezko alderdiak dira, eta argi eta garbi ezarri nahi izan ditugu. Hortik datoz errepikapenak.)



  Ikusteko egin klik hemen    

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina