BEGEL

2017/12/26

NEGUKO GIDA

Deba Goienako  liburutegi publikoek (Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta OƱati) negurako irakurketa gida atera dute. Adin ezberdinetarako liburu, musika eta filmak euskaraz zein gazteleraz. 
Aurten ere Eskola Liburutegien egoera kezkagarria dela eta, beren laguntza adierazten duen logotipoa sartu dute azalean. Eskerrik asko!                    Neguko gida. 2018                                SALVEMOS LAS BIBLIOTECAS ESCOLARES

Ballet errusiarra ikuskizuna

     Sarrerak salgai Turismo Bulegoan. (3€)


Urtarrilak 02, asteartea, 18:30etan 
               Aritzbatalde kiroldegian  

Ipuin kontalaria Musika Eskolan

Ipuin kontalaria, Gabonetan, Imanol Urbieta Musika Eskolan:


- Urtarrilak 02, Asteartea, 11:30etan:

"Emozioen zurrunbiloa" 

Oihana Etxegibelen eskutik. 3-6 urte bitarteko haurrentzat.


- Urtarrilak 03, Asteazkena, 11:30 etan:
   "Nire etxea zurea da"
kulturartekotasunerako ipuinak, Maite Francoren eskutik. 5-8 urte bitarteko haurrentzat.


- Urtarrilak 04, Osteguna, 11:30etan:

Hezkidetzarako ipuinak.

Itziar Saenz de Ojeren eskutik. 8-10 urte bitarteko   haurrentzat.

2017/12/23

Gurekin nahi badezu kantari etorri....

Atera beharko dezu gona zahar hori!!!

Horrela ibili gara euriari eta hotzari aurre egiten, herria girotzen! Aritzbatalde, Zelai Ondo, Mitxelena, Eguneko Zentroa, Zaharren Egoitza, Foruen Plaza, Musika Plaza, parkea,...
URTE BERRI ON
LAGUNAK!!

 





 




 






  



2017/12/21

OLENTZERO ESKOLAN

Olentzero etorriko da gaur, osteguna, Haur Hezkuntzako umeengana psikomotrizitate gelara.

22an, ostirala, urtero bezala, 
gabonetako kantak abesteko elkartuko gara ume guztiok HHko eraikuntzan eta ondoren, ikasle, irakasle eta animatzen zareten gurasook kalez kale ibiliko gara giroa alaitzen.
Lehenbizi, 9:45ean, LHkoak Haur Hezkuntzako jolastokira joango gara.
Zikloka banaturik ibilbide desberdinak egingo ditugu herrian zehar:
- HH4 eta HH5:Andatza eta Itxas Lurreo parkea.
- LH1 eta 2: Zelai Ondo, Mitxelena, mondra    eta Eroski.
- LH3 eta 4: Alde Zaharra  .
- LH5: Eguneko zentroa eta alde zaharra.
- LH6: Zaharren Egoitza eta alde zaharra..
     
Txandaka,  txistorra jango dugu bi jangelatan-

KANTAK: Alaken-Horra Mari Domingi-Kax-kax atarian-Olentzero,Gabonak,gabonak-Hator,hator-Ole, Olentzero

Eguraldi txarra egingo balu HHko ordutegia eta tokia mantendu egingo dira eta LHkoek frontoian abestuko dute 10:15etan.



BESARKADA BAT BIHOTZEZ, URTE BERRI ON LAGUNAK!!!

Oharkabean badatoz abenduko azken egunak eta beraiekin NEGUA!!
Kirmen Uriberen bertso xamurrarekin ongi etorria neguari eta besoak zabaldu oporrei!
   

Jolas eta jostailuak aukeratzeko irizpide eta gomendioak

Hil honen 7ako sarreran, Jostailu egoki bilaaipatzen genuen jostailu egokia aurkitzeko garrantzia. Jolasaren bitartez besteekin erlazionatzen ikasten dute umeek. Horregatik oso garrantzitsua da erabiliko dituzten jolas eta jostailuen aukeraketa”.

Gabonetan,  opari erosketa garaia izaten da eta horrelako galderak sortzen zaizkigu:“Egokiak al dira oparitzen ari naizen jostailuak? Egokiak al dira estereotipo eta aurreiritziak baztertzeko? Egokiak al dira haurren garapenerako? Harreman aberasgarriak sustatzeko balio al dute?”.
Hori kontuan izanda, Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak eta Prebentzio Zerbitzuak elkar lanean, jostailuen aukeraketa zuzena egiteko gomendio gida sortu du beste urte batez.
Gida hau Zarauzko eskoletan banatu dute:
“Gidan, hezigarriak, dibertigarriak eta gustukoak izango dituzten jostailu eta jolasak aukeratzeko pausoak zehazten dira, ondoko irizpideak kontuan izanik: talde lana bultzatzen dutela, denbora luzez interesgarriak izango direla, genero banaketarik egiten ez dutela, eta irudimena bultzatuko dutela”.
Saretik ere deskargatzeko aukera izango da: www.berdintasunazarautz.wordpress.com edotawww.prebenzioa.wordpress.com webguneetan.

2017/12/20

Gabonetarako girotzen

Oporrak badatoz! Eskolan ere ari gara opor giroa somatzen: entseguak, apainketak, lana biltzea, mahai txukunketak.. Animo!!


 





 

2017/12/18

Olentzero maitea

Donostiako Koldo Mitxelena eskola publikoko Guraso Elkarteak eginiko gutuna dakargu oraingoan:

Olentzero maitea,

Aurten oso zintzoak izan gara, beno, bihurrikeriren bat edo beste ere egin dugu... .
Eskutitz berezi hau idazten dizugu gure hezkuntzari begira guztiz garrantzitsuak diren gauzatxo batzuk eskatzen (ez dugu opari hitza
erabiltzen hezkuntza gure eskubidea delako):

1.- Gure irakaslea gaixotzen bada ordezkoa nahiko genuke lehenengo
egunetik, horrela gure ikasketen martxa ez da hainbeste etengo.

2.- Ikastetxeetako irakasleak egonkortzea nahiko genuke,horrela, ez
genuke urtero irakasle berrietara ohitu beharko.


3.- Gogoan dugu ze ondo geunden gure ikastetxeko liburutegian liburuzaina genuenean: liburu maileguak izaten genituen, liburuak irakurtzen zizkigun, eguerditan liburutegian goxo-goxo egoten ginen....Berriro liburuzaina edukitzea gustatuko litzaiguke, irakurketa oso garrantzitsua dela esaten dute denek!... 
                                                                                                            (Osorik irakurtzeko +)

XAKEA BILBON

Joan zen larunbatean xake txapelketa bat egon zen Bilbon. Zarauztik joandako partaide guztiak eskolako ikasle edo ikasle ohiak izan ziren. 
Poz handia hartu genuen, benjaminetako irabazle, eskolako 4. mailako Jokin Artetxe izan zelako. Jarrai aurrera Jokin!
                    











Gabonak datozela eta

  • "Imanol Urbieta Musika Eskola"ko ikasleen Gabonetako kontzertua.
  • Abenduak 21, 17:00etan
  • Santa Maria La Real parrokian.

Jaiotza eramangarrien XXIX lehiaketa eta Olentzero eramangarrien V. lehiaketa


2017/12/16

Gabonetarako Gida

Urtero  legez, BEGEL , Gipuzkoako Eskola Liburutegiko blogetik, Gabonetarako irakur gida proposatzen digute. Euskaraz gaztelaniaz eta ingelesez argitaratutako libruak dituzue. Adinaka sailkatuta daude eta denak dira interesgarriak.


2017/12/15

Mobilizazioak

Berririk jasotzen ez dugun bitartean, geure ALDARRIKAPENEI eutsi beharko diogu.
Ostiral honetako elkarretaratzea:

2017/12/14

YOUNG ENTERPRISING STUDENTS- YES

IKASLE EKINTZAILE GAZTEAK da proiektuaren izena, ekintzaile, enpresa-sortzaile eta lehiakorrak.  YES (JOVENES ESTUDIANTES EMPRENDEDORES)

5 herrialde desberdinetako irakasleen artean ekingo dioten elkarretaratze honi hasiera emateko, ospe handiko inaugurazio saioa antolatu zuten. Bertako TB publikoak ere eman zuen Erasmus + proiektu honen berri.
Lotura honi sakatuz gero, ikusi ahal izango ditugu gure enbaxadoreak serio-serio (17. segunduan) harrera saioan, xehetasun osoz guztia jaso nahirik! Bejondeizuela!       http://www.tvorion.pl/?action=show_news&idNews=24184

Horrelako harrera bikaina eginda, kezkatzen hasiak dira bueltan, apirilean honuntz datozenean zer nolako erantzuna eman ahal izango diegun... 

Iruditan bertako eskolakoek muntatu duten esku lan merkatua ikus dezakegu:






KULTURA BONUAK SALGAI

Abenduaren 4tik urtarrilaren 15 arte, 8.854 Kultura Bonu jarri dira salgai Gipuzkoako 20 herritako 51 dendatan. 
  • Bonuak, diskoak eta DVDak erosteko, horietatik 2.542 euskarazko produktuak erosteko, eta 5.312 beste hizkuntzetakoak erosteko. 
  • Euskarazko produktuek 12 euroko hobaria izango dute eta gainerakoek 8 eurokoa.
  • Kanpainarekin bat egiten duten dendek bereizgarri bat izango dute.
  • Bonua erositako denda berean erabili beharko da.

2017/12/12

Murrizketen aurkako eta negoziazioaren aldeko mezuak.

Sektoreka egindako mobilizazio eta greba ezberdinen ostean, batera ari dira gaur denak: Haurreskoletakoak, garbitzaileak eta sukaldeetako langileak, Hezkuntza Berezikoak eta irakasleak.



2017/12/11

Czestokowara (Polonia)

Aurreko sarrera batean aritu gara eskolak lortutako Erasmus + sari ederretaz.
Proiektu honek, elkarlanean ari diren irakasle eta ikasleen bidaiak finantzatzen ditu. Honi esker, irten dira aste honetan, proiektuaren inguruko nazioarteko plangintza bileran parte hartzeko asmoz, Orokietako bi irakasle,
Josebe Aizpiri zuzendaria eta Arrate Ugalde idazkaria, Czestokowara 
(Polonian) .Bueltarako ikasiko ote dugu izena ahoskatzen.
Apirilean, Polonia, Turkia, Italia eta Portugaleko ikasle eta irakasleak
Zarautza etorriko dira,  Orokieta eta Euskal Herriko industria eta zerbitzu enpresak ezagutzera.
Hurrengo bi ikasturteetan zarauztarren txanda izango da euren atzerriko ikaskide eta lankideak bisitatzeko. Elkartze bidai horiez gain, teknologia berriak erabiliz, partekatuko duten lan proiektuak irauten duen hiru urteetan zehar ekimenaren xedea gauzatu ahal izango dute.

2017/12/09

Mila esker DENOI: 30.000 goratik bisita!!!

Orokieta Herri Eskolako liburutegi-mediatekak pauso handi bat eman zuen 2013-14 ikasturtean. OROKIETAKOMEDIATEKA blogarekin hasi genuen gogoz eta kemenez, gure leiho digitala. Liburutegiko hormak zeharkatu eta  mundura zabaltzeko asmoz hasi ginen interesatuta zeundeten guztioi ongi etorria emanez. Bertatik gure jardueren berri eman eta zuen ekarpenak jasoz, topaleku atsegin bat izatea nahi dugu, eskolako erreferentea.

Lau ikasturte pasata
30.000 bisitako langa gaindituta, Mila Esker denoi!

Jakin badakigu beste eskoletakoak ere sartzen direla gurean eta pozten gaitu. Aurrera jarraituko dugu lanean!