BEGEL

2018/04/29

AUSARTEN KLUBA - Ipuina


AUSARTEN KLUBA bilaketarekin bat datozen irudiakIndarkeriari buruzkoa da ipuin hau. BegoƱa ibarrolarren Sentipuinen bildumakoa eta 1. ziklokoei hamabostaldi honetan kontatzen aritu garena. Etxean ere ikus dezakezue  umeekin
Zer esan eta ausnartzeko ugari baitu!



2018/04/26

Zapran gagoz - Lekeitio

Ekainaren 3an, ospatuko dugu Lekeition, Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Aste honetan aurkeztuko dituzte abestia eta bideoklipa.
Aurreneko hitzordua Bilbon izango da gaur,osteguna (apirilaren 26a). Bertan izango dira Xabier Amuriza, “Txapel” eta Unai Egia, abestiaren egilea
Bestalde, ostiralean (apirilak 27) jaiaren kantua zuzenean joko dute kantuaren protagonistek, Bandako musikariak eta eskolako ikasleak arratsaldeko 7etan Lekeitioko Ikusgarri zineman antolatu dugun ekitaldian. Sarrerak Dra! dendan, Eskolako zuzendaritzan eta Iturriotzeko zuzendaritzan daude salgai 1€-ren truke.
Abestia urtarrilaren bukaeran grabatu zen eta bideoklipa egun hauetan grabatzen ibili gara. 
Aurtengo leloa: Zapran gagozbertako arrantzaleek arrantza ona egindakoan esaten dutena.
 Zubietan jokalari txuri-urdinekin.
  https://twitter.com/EEPJaia                                                                                                       http://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/                                    https://www.facebook.com/search/str/zapran+gagoz/keywords_search

2018/04/25

RAMON OLASAGASTIK IRABAZI DU LIZARDI SARIA BIGARREN ALDIZ

Ramon Olasagasti, (Berrobi, 1972) idazle, kazetari eta itzultzaileak irabazi du  aurtengo Lizardi Saria, "Sasiolako errotaria" lanagatik
2013an ere saritu zuten"Sugaar" lanagatik. 

Bi narratzailerekin jolastuz, bi plano tenporal lotzen ditu ipuinak: batetik, XX. mende erdian Sasiolako errotan desagertu zen Jatsu gaztearen istorio iluna, eta bestetik, gaur egungo gertaera bat, Ander gazteak biziko duena. Ipuinak aurrera egin ahala, bi planoak uztartzen joango dira: Jatsuri gertatutakoak eta Anderrek bizitzen duenak aukera ematen dio idazleari laguntasuna eta bullinga, beldurra eta ausardia, mendekua eta damua jorratzeko. Ipuinak aurrera egin ahala, bi planoak uztartzen joango dira.

 Misterioa, fantasia eta beldurra presente daude obraren zehar.



Yolanda Arrieta, Miren Agur Meabe, Alex Gurrutxaga eta iazko garaile Leire Bilbaok osatu dute epaimahaia, eta Arrietaren hitzetan: «Hiru osagai. Bi alderdi mugalari elkarlanean: errealitatea eta fantasia. Bi denbora: iragana eta orainaldia, elkar josita, puntada lasaian. Bi gazte, bakoitza bere sasoian, bakoitza bere testuinguruan. Parez pareko emozio kontrajarriak jokoan: laguntasuna eta bullyinga, beldurra eta ausardia, mendekua eta damua... Hitzen musika, konpas dotorean eramana. Gatza eta piperra. Eta intriga barra-barra. Emaitza, aurtengo Lizardi Saria».
Hizkera aberatsa ez ezik, eraginkorra eta txispaduna da, hizkuntzaren errekurtsoak naturaltasun eta graziaz aprobetxatzen dituena, narrazioa behartu gabe.
Olasagastik 4.000 euroko saria jasoko du, eta bere lana argitaratu egingo diote. Udalak liburuaren 2.500 ale banatuko ditu doan herriko ikastetxeetan. Sari banaketa ekitaldia apirilaren 23an izan da, Xabier Lizardiren jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez. Garrantzi handiko saria da euskarazko ipuingintzan.
Sariaren helburuetako bat gazteen artean irakurzaletasuna piztea da eta lan honekin helburu hori beteko delakoan gaude. ZORIONAK RAMON!

Xabier Sagasta marrazkilari eta arkitektoak egin ditu liburuaren ilustrazioak, eta bereziki berari eskertu nahi dio saria: «Nik adinako ilusioz hartu zuen egitekoa. Lan ederra egin du, txuri-beltzean iragana irudikatuz, eta koloretan gaur egungoa. Hartu-eman berezia izan dugu, ilustrazioak osatzeko prozesuan. Horregatik diot liburu hau ez dela nirea bakarrik, biona da», azaldu zuen Olasagastik atzoko ekitaldian. Bere irakurle finenari, Manex semeari, eta familiari ere eskaini die saria Berrobin jaio eta Tolosan bizi den kazetari eta itzultzaileak.

2018/04/24

Apaxi, Ipuin kontalaria

  • Liburuaren eguna ospatzeko, Apaxi kontalariaren eskutik.
  • Apirilak 25, Asteazkena 17:30                     

  • Sanz Enea kultur etxean   Ipuin kontalaria

Liburuaren Nazioarteko Eguna

liburuaren eguna 2018 bilaketarekin bat datozen irudiak

Apirilaren 23an,  Liburuaren Nazioarteko  Eguna ospatzen da. THE FANTASTIC FLYING BOOKS of Mr. Morris Lessmore bideotxoak,
irakurketari eta liburuei
egindako omenaldi bat da.
Zinema jaialdi askotan jaso ditu sariak, 2012an Animaziozko Laburmetrai onenari Oscarra tarteko.


Eta Kirmen Uriberen poematxo bat liburuari buruz.
(Domingo Agirre Liburutegitik jasota)

2018/04/23

eta bukatzeko Donostiako Ingeniaritza Eskolan


Young Enterprising Students (YES). Harrera paregabea egin ziguten ostiralean Donostiako Ingenieritza Eskolan. Zenbat ikasi genuen! Eskerrik asko bihotzez!DONOSTIAKO INGENIARITZA ESKOLA bilaketarekin bat datozen irudiak            



Orain arte ez zutela 10-11 urteko haurrei harrera egiteko aukerarik izan. Eta hor dago meritua! Nola jakin zuten egokitzen beraiei eta erakargarri egiten berez zailak gerta daitezkeen gaiak. 


eskola politeknikoa



Eta dagoenekoz beren sorterrian etxekoekin egongo direnez, hurrrengorarte!!
Aste trinkoa benetan!!

BOOKCROSSING - LIBURUAREN EGUNA 2018-Tabakalera

BookcroBssing-a liburuak “askatu” eta eskuz esku zirkulazioan jartzeko mundu osoko ekintza da. Edozein pertsona edo erakundek  liburu bat leku publiko batean utz dezake ondoren interesa duen edonork jaso dezan eta behin irakurri ondoren, berriz beste leku batean askatu liburu horren bidaia erregistratuz.
Museo eta Arte Zentroetako liburutegiekin bat eginez, aurten ere bookcrossing-arekin ospatzen dugu Liburuaren Eguna. Tabakalerako ekosistema osatzen dugun erakundeon argitalpenak bildu eta partekatuko ditugu. Katalogoak, arte-liburuak, saiakerak… zinema, euskal kultura, pentsamendua eta arte garaikidez mintzatuko dira.
Aurkitu Bookcrossingeko postua eta gozatu aukeraketaz!

Euskaraldiaren aurkezpena


  • Atzo eguerdian egin zen Munoako karpan Euskaraldiaren aurkezpena. FacebookTwitter eta Instagram bidez zabaltzen ari dira berriak, eta informazioa jasotzeaz haratago, sustatzaile lanetan aritu nahi dutenek zarautz@euskaraldia.eus helbidera idatzi dezakete arduradunekin harremanetan jartzeko.

11 egun euskaraz azaroaren 23tik abenduaren 3ra.







2018/04/20

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna 
Hainbat literatur ekitaldi egingo dituzte udal liburutegian

izango dela eta, datorren astean zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte Sanz Enean.



irilak 23: 19:00etan, Lizardi Sariaren banaketa ekitaldia.

Apirilak 25: 17:30ean, Apaxiren ipuin kontaketa.                 
Apirilak 26: 18:30ean, Danele Sarriugartek gidatutako literatur solasaldia, Hobe kontatzen ez badidazulanaz.


Horrez gain, Leire Ruiz Arruti zarauztarrak ilustratutako poltsa bereziak banatuko dituzte liburutegira hurbiltzen diren irakurleen artean. 

                                             Iturria: zarauzkohitza.eus


ELEANITZAK- Oraingoan ingelesez blai.

 6. mailakoak Lekarozen batzuk; Urnietan besteak: era guztietako ekintza jardunaldiak  ingelesean murgilduta aste osoan.


  



Marijaia dator, Uger, uger, Bilboko uretan...

Atzo Zamudioko teknologi parkea ezagutu zuten eta nola ez Bilbotik pasa gabe ezin etorri bada! Udaletxe, Diputazio, arenala, DoƱa Kasilda parkea eta buelta barkoan Bilboko itsasadarretik. Marijaia, 4 metroko andrea, Bilboko uretatik  uger egiten ikusteko, abuztuan berriz beste buelta bat.












Bizkaiko Diputazio atarian.
                                                                                                                         Por la rĆ­a de Bilbao


   

2018/04/19

BALENTZIAGA handiaren jarraitzaileak

Atzoko sarreran genion 5. mailakoak Erasmus + eko ikasleekin batera Getarian izan zirela. Moilan ibili ondoren, Balentziaga Museoan diseinatzaile lanetan aritu zirela. Hemen bada gaur eskolako beheko korridorean emaitzak ikusgai.
                            
Politak ezta? 
Ea gaur zer berri dakarten Bizkaitik. Zamudioko teknologi parkera egindako bisitatik eta Bilboko uretan egindako itsasontzi bueltatik. Egun trinkoa baidute!
   





2018/04/18

Atenas, World Book Capital 2018

Urtero,UNESCOren eta munduko hiru  liburu erakunde profesionalek,
munduko liburu hiriburua aukeratzen dute. Aurtengoa Atenas da eta bere agintaldia apirilaren 23an hasiko da.
Bere jardueren kalitateagatik hautatu dute aurten Atenas. Helburua liburuak guztion eskuragarria izatea da, etorkin eta errefuxiatuak barne.
Bide batez, "La Casa de Tomasa"k urtero proposatzen dituen 20 ipuin/liburu onenen zerrenda dakarzuegu, Liburu egunerako opari on bat izan daitekeelakoan.

3. ZIKLOA JO ETA KE.

Eskola gori-gorian. Aurpegi berriak 5. mailakoen artean eta haundienak falta, ingeleseko barnetegian daudelako : Urnietan 6Akoak eta Lekarozen beste hiru gelak, denak ingelesez jo eta ke! Ez dago aspertzeko betarik.
5. mailakoen txangoa Getariara, moila bisitatu, Balentziaga museoan disenatzaile lanetan eta oinez Zarautza.
 




2018/04/16

Zarautzen gure atzerritarrak!

Larunbatean etorri ziren Turkiakoak eta igandean gainontzekoak. Etxetakoek Mollarri eta herriko zenbait bazterretara eraman zituzten gaur eskolan ere egin diegu harrera, Inauteritako prestatu genuen ekitaldia beren sorterriko dantza desberdinekin.
Orokieta Herri Eskola erabiltzailearen argazkia.


 









Orokieta Herri Eskola erabiltzailearen argazkia.
Orokieta Herri Eskola erabiltzailearen argazkia.