BEGEL

2016/06/29

LASTER ARTE?

  Auskalo zer gertatuko den 16-17 ikasturtean gure liburutegiarekin...                              

                            UDA behintzat, ZORAGARRIA IZAN DEZAZUELA!
                                           GOZATU LIBURUEKIN!
Hau da Gipuzkoako Eskola Liburutegien Koordinatzaileak bidali digun gutun tristea:

Nunca como hoy me está costando encontrar las palabras adecuadas para despedirme de todos vosotros como en  años anteriores.
Estoy tan triste por todas las salas de lectura que se cierran para siempre que no puedo encontrar ni un sólo rayo de magia salvadora para los que nos quedamos. La vuelta será tan triste que ya he comenzado a llorarla.
 Pensar en todos/as aquellos/as que cuando acudan  a buscar historias sólo hallarán una fría puerta que, aunque estuviera abierta, no les conducirá hacia un mago bueno o un hada buena que le transmitirán los más bellos relatos, me llena de rabia e impotencia.
Rabia e impotencia que me convierten en incapaz de alegrarme por la llegada del verano y el descanso para desearos unas felices vacaciones.
Pero no quiero dejar de atosigar al teclado sin agradecer a los que vinieron en nuestra ayuda para seguir trabajando en las bibliotecas y que, hoy, sin consideración alguna, se les manda,de un injusto y desagradecido plumazo, resolución en mano, a sus "quehaceres". Que el trabajo realizado os llene de orgullo.
Desde el cierre de nuestras bibliotecas, el mundo se ha convertido en un lugar peor.

Jaso ezazue nire agurrik beroena.

Carmen

LA PAGINA ESCRITA

Sarean dago "La página escrita" gazte literatura aldizkariaren ekaineko ale berezia. Aldizkari hau 'Jordi Sierra i Fabra' fundazioak argitaratzen du.
Sakatu aldizkaria irakurri ahal izateko




2016/06/28

Udako gau bateko ametsa

William Shakespeare hil zela 400 urte betetzen dira aurten. Urtemuga aprobetxatuz, idazlearen "Udako gau bateko ametsa" estreinatu dute Tanttaka antzerki taldeak,Cristina Enea Fundazioak, Musika Kontserbatoriak, Kukai dantza konpainiak,Easo abesbatzak eta TAEk. Emanaldiak Cristina Enean izango dira uztailaren 24a arte. Ikuskizunak 3 ordu irauten du, parkean zehar ibilaldia eta afaria barne daude. Egitasmoa Donostia2016 kultura hiriburutzaren barne dago.

2016/06/26

FESTETAN GURE PARTAIDETZA

San Pelaio bezperan, haurren danborrada izaten da gunea eta eskola benetan inplikatzen da bertan, 1. mailatik ikasle kopuru handiak parte hartuz.
Zuzendari orokorra 6. mailako Eider Gurrutxaga izan dugu, eta berarekin batera Uxue Ostolaza, Laura Royo, Jon Agirre eta Aide Elustondo ere, bertan aritu dira.
Aupa gu ta gutarrak! Gozatu jaiak!

EUTSI eta umorea ez galdu

6. mailakook Agur!!!!

6. mailakook badoazkigu pozik baina triste. Izan ere, eskailera behera gurutzatzen ginenenean begiak malkoz beteta agurtzen genituen. Institutua gertu dugu eta elkar ikusiko dugu! Ondo eta jator segi zuen ibilbidean!
Frontoiko agurra ere hunkigarria, beste guztiok beraiei bertsoak abestuz.


PATXI ZUBIZARRETA ESKOLA LIBURUTEGIEKIN

Eta jarraitzen dugu liburutegitako gai ulergaitz honekin:
Ekainaren  16an, Patxi Zubizarreta idazleak BERRIA aldizkarian idatzitako artikulua:
"EUSKAL KULTURAREN SETIOAREN ISTORIOAK".(Osorik irakurtzeko sakatu).

Patxi iaz izan genuen azkenengoz eskolan 4. mailakoekin
Artikuluaren a
zkeneko paragrafo hau azpimarratu nahi dugu, eskola liburutegien inguruan dagokioenan:

... 
"Ez dakit: kontu korapilatsua eta labaina dugu honakoa, baina zintzo-gaizto, uso-otso auzian sartu gabe —edo bete-betean makur sartuta— ez nuke amaitu nahi isilean hazten ari den baso horri buruz bi auzi salatu gabe: alde batera, benetan penagarria da Eusko Jaurlaritzak eskola liburutegiak ixteko hartu duen erabakia, benetako setioa ixilka sortzen ari den eta ezinbestekoa zaigun irakurlegoaren kontra (hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren beraren eta Euskal Idazle Elkartearen bitartez eskolaz eskola gabiltzanok, ondotxo dakigu liburutegia dela eskolaren bihotza, irakurleen mintegi eta haztegia, baldin eta basoa sortuko bada...); eta, beste aldera, oso kezkagarriak dira Bizkaiko Foru Aldunditik etorri diren murrizketak, izan ere 18 eskola Galtzagorri elkartearen bitartez garatzen den Book Trailer Lehiaketarik gabe geratu baitira, eta gazteei dagokienean dena inondik ere gutxi da. Ez dakit idazle gaiztoak edo gaiztoegiak behar diren, mozorro festa honetan manerak eta formak estereotipatuegiak ez ote dauden, espantu gehiegi ez ote dagoen, baina kulturaren egoera setiatzea eta gaiztotzea geure buru berez ahulari harrika egitea da."


IKUSTEKO GAUDENAK!!! Xake kluba

Nork pentsa lezake  Istanbuleko (Turkia) TAYFUR SÖKMEN ESKOLA, Xalbadorren heriotza kantatzen?
Gehiagotan hitz egin izan dugu blog honetan eskolak daraman e-twinning proiektutaz, atzerrriko beste eskoletakoekin eramaten dituzten lan amankomunetaz.
Proiektuaren izena  CHESS CLUB DA (Xake Kluba). Izan ere, talde elkar-eragileetan xakean aritzen dira 5. eta 6. mailako ikasleak eta Orokietakoekin batera honako eskola hauetako ikasleak ari dira lanean:
Ozel Ismail Kaymak Ortaukulu, Çanakkale (Turkia)
Szkola Podstawowa, Zabrze (Polonia)
SE OS Dante Alighieri, Isola Izosa (Eslobenia)
École privée de Limerol, Feillers (Frantzia)

Istambuleko gure ikaskideek bideo hau bidali digute. Primeran ikasi dute Xalbadorren Heriotzean abestia. ZORIONAK!

Lehendik eskolakoek bidali zioten:

Eta Orokietakook haiek irakatsitako dantza ikastera!

"Hutsartea" / Tiempo muerto

"Hutsartea" Aritz Mutiozabal zarauztarra eta eskolako aita dugunaren bigarren liburua da. Denbora batez poesiarik ez idaztea erabakita bazuen ere, ezin izan dio ezinegonari eutsi.
Partidetan maiz eskatzen den geldialdi hori, jokoaren etena, gaztelaniazko tiempo muerto delakoa. Une hori geratu egin da, izoztu nolabait esateko, baina denbora errealak aurrera jarraitzen du. "Literarioki, bitarte huts batean" zegoela ekin zion poemategi honekin. jarraitzen dio". 
Liburuak 100 olerki inguru ditu bost ataletan banatuta. 'Geografia zartatuak' da lehenengo atala, eta urteak ihesean, erbestean, atxilotua eta errefuxiatuta egon direnen barne sentipenak aztertzen ditu. 'Ametsen itsasaldia'k lo edo esna egiten diren ametsez beterik dago. Nostalgia, damua eta oroitzapenak dira 'Amnesia izeneko erlojua' ataleko gaiak. Isiltasunaz ari da 'Mihia huelgan', eta atalik pertsonalena 'Eklipse bat nire ordenagailuan' da, idazle ibilbidean izan dituen gorabeherak azalduz.

Iturria: Berria eta Zarauzkohitza

2016/06/23

LAGUNTZAILE EKIPOA

Ikasturte bukaera iritsi da eta neri dagokidanez, ezin joan gure liburutegiko laguntzaile izan direnen lan bikaina aitortu gabe.
Mila esker zuen laguntzagatik
Eskerrik asko zuen partaidetzagatik 
Esker mila zuen iniziatiba eta borondateagatik.
Zuei zor dizuegu Liburutegiaren arrakasta. 
Mota askotako lanak egin dituzue: mailegu eta itzulpenak, beste irakurlei emandako orientabideak, aurten ekarri ditugun hainbat eta hainbat libururen forraketa, erakusketa muntaien kolaborazioa eta txukun mantentzeko ardura hartu izan duzue. Giro onean eta alai etorri izan zarete.Ziur naiz zerbaitetarako balio  izango dizuela eta esperientzi hau gogoan izango duzuela. 
ZORTE ON opa dizuet 6. mailakoei ibilbide berrian eta 4.-5. mailakoei animatu datorren urterako lan talde berriaren parte izateko.
Ba al dakigu nola izango garen datorren ikasturtean? Edonola ere, ez zaigu kemenik faltako proiektu honekin aurrera egiteko, posible baldin bada behintzat.
 Argazkia egiteko garaian Peru falta zitzaigun baina ez dugu zure ezinbesteko lana ahazten, lan ixila eta benetan eraginkorra izan baita.

2016/06/15

Biblioporrak 2016//Uda.

 
Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko Udal Liburutegiek, Biblioporrak 2016” udarako irakur gida plazaratu dute.
Hemen adin guztietarako gomendatutako musika diskak, liburuak eta pelikulak ikusi ahal izango dituzu.
Uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.
Oraingoan, ESKOLA LIBURUTEGIAK BAI! leloa txertatu dute, eskola liburutegitako arduradum diren irakasleon alde.

IrakurLee 2016 . Donostia KulturaK proposaturiko irakurgida udarako

Aurten ere Donostiako Udal Liburutegi Sarea irakurketa gida argitaratzen du,  non gure irakurleek irakurketa gomendioak aurki ditzakete. Irakurlee 2016 gidan  azken hamabi hilabetetan argitaratutako liburuak  agertzen dira.                                                 
                                                                                                    Sakatu ikusteko
Haur saileari dagokionez 80 liburuen gomendio agertzen dira, 40 euskaraz eta 40 gazteleraz, adinka sailkatuak
 –0 urtetik gora, haurtxotekan eskuragarriak.
– 6 urtetik gora, irakurketa gelan irakurketa txokoan.
– 7-8 urte bitartekoak, gometxa gorria dutenak.
– 9-10 urte bitartekoak, gometxa berdearekin.
– 12 urtetik aurrera, gometxa gorriarekin.
Helduei dagokienez, 40 gomendio eskaintzen dira genero narratiboan, 20 euskaraz eta 20 gazteleraz.
Uda honetan goza ezazue beraz irakurketaz!
                                                                                
                                                                                                                                                                                                            

2016/06/14

Donostialdeako eskola publikotako zuzendarien prentsaurrekoa, murrizketak direla eta.

Atzo goizean, Koldo Mitxelena Kulturunean Donostialdeko Ikastetxe  publiko ez unibertsitariotako zuzendariek prentsaurrekoa eman zuten  : Aiete Ikastetxea, Aitor Ikastola, Altza Ikastetxea herri, Amara Berri, Amassorrain Ikastola, Arantzazuko Ama Ikastola, Astigarragako Herri Eskola, Katalin Erauso, Ikastetxea Herrera, Ibai Ikastola Herri Eskola Igeldo, Ikasbide Ikastola, Inchaurrondo Hegoa, Inchaurrondo Ikastola Ikastola Jakintza, lauaizeta Ikastola, Mendiola, Orixe Ikastola, Zuhaizti, eta Zubieta.
Euskal Eskola Publikoak dituen erronkei aurre egiteko gabezi frankorekin egiten du topo eta horien artean  ACEX Programaren indargabetzea dela jakinarazi zuten. Informazio gehiago: Prentsa oharra .

2016/06/09

Sinadura bilketa ACEX programaren alde

 El Casal Eskolako Gurasoen Elkartea expresa su “no rotundo a la supresión del programa de actividades complementarias y extraescolares (ACEX) de los Centros de Educación Públicos del País Vasco”. Para recabar apoyos inició una recogida de firmas en change.org que, en 7 días, suman más de 3.500. Como colectivo afectado por el cierre del Programa en el que desempeñamos nuestra tarea docente, agradecemos este apoyo y secundamos esta iniciativa

         Familia agurgarriak:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak datorren urterako ACEXeko jardunaldi erdiko proiektu guztiak kentzea erabaki duela jakinarazten dizuegu. Bizkaiko 65 ikastetxe publikoetan izango du eragina, hurrengo urteeetan gainontzeko ikastetxeetara helduz. ACEXeko irakasleek gure seme- alabak eskolaz kanpoko ordutegian hartzen dituzte zenbait aukera eskainiz: liburutegira joan, ipuinak irakurri, lanak egin, jolasak antolatu, kirol- lehiaketak egin, ekintza plastiko eta sortzaileak sortu, teknologia berriekin lotutako ekintzak burutu eta baita ingurua ezagutu. Ekintzek dohainik izateak giza- desberdintasunak orekatzen laguntzen dute.

Arrazoi ekonomikoek ez dute ume bat ere baztertzen. ACEXeko programak bertan behera botatzea erabakiak gure seme- alabengan daukan eragin zuzena dela eta informatu nahi zaituztegu eta programa hauek aurrera jarraitzeko zuen sinadura eskatzen dizuegu ( gure kasuan , liburutegia). 


2016/06/08

1. ZIKLOKOEN IPUIN HAUTAKETA

1 1. eta 2. mailako 8 geletako ikasleekin ipuin-kontaketako jarduera egiten dugu ikasturtean zehar, euskarri desberdinak erabiliz (liburuak, ikus-entzunezko materiala, panpinak, kamishibai antzokia, jolasak eta hitz jokoak,...).
Saio bakoitzaren hasieran mahai gainetan zabaldu ditugun liburuen artean hautatzen dituzte maileguan etxera eraman nahi dituztenak. 
Horrela, bermatu eta finkatu ahal izan dugu liburutegiarenganako txikien hurbilketa.    
Kurtso bukaeran, kontatutako ipuin guztien azalen erakusketa egin dugu eta gustukoena izan dutena aukeratu dute bozketa bitartez. Bide batez,  urtean zehar ezagutu dituztenak gogoratuz.
Hau izan da aurtengo hautaketa:
1. HAN GANen ZALDI MAGIKOA. 74 boto.
2. TOMAXITAREN ETXE KOXKORRA. 17 boto.
3. KROKO ETA BERE ETXEA. 14 boto.
Aurreneko ipuina kontaketa hutsa izan arren, pantaila eta inolako euskarririk gabe, istorioak harrapatzen ditu eta erabat kateatu geratzen dira. 
Beste biekin jolastu ere, gogotik egin daitekela egiaztatu dugu, istorioak asmatu eta pertsonaiekin antzezpenak eginez.
Boto diferentzi handiak, kontatutako beste 14 ipuinen artean eritzi bana-
keta handia egon dela argi adierazten du.(Jonas eta hozkailu beldurtia, Hiru bidelapurrak, Igeritz-Nadarín, Sorgin Gaiztoa, Nola dastatu ilargia?, Ausarten kluba, Hamaika andere ausart, Jostuntxo ausarta, Munstro iletsua, Itsasoa etxe barruan. Zazpi antxumeak, Edurne Zuri..) 
Zein ekintza erraza eta emankorra den kontaketarena! Etxean egiteko aproposa. Ez utzi ohitura hori hazten doazen neurrian. Kontua ez da beraiei irakurri araztea, beraiekin goxatzea baizik.

ESKOLA LIBURUTEGIAK KINKA LARRIAN

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu hainbat eskola-liburutegi


El Departamento de Educación da el cerrojazo a un buen número de bibliotecas escolares.(Clicar sobre el título para leer todo el artículo)



Aurreko sarreran aipatzen genuen albiste txarra, guri ere erro-errotik eragin diguna. Orain arte jardunaldi erdira murriztuta bagenuen liburutegirako dedikazioa, erabat kendu digute eta urteotako lana hankaz gora geratuko ote zaigu? 
Murrizketa ekonomikoa beste helbururik ez duten ildo hauen ezarpena, ez dator inongo justifikazio pedagogikok bermatuta. Are gehiago, ez dute aintzat hartzen sasi-legelarien hitz onez betetako paperek zein erreferentetzat ditugun herrialdeek, eskola-liburutegiei ematen dieten garrantzia.
Programa hauek, lanaldi osoko lehen hezkuntzako irakasleek kudeatu behar dituzte.

WEB DEL PROGRAMA ACEXEskola bakoitzak proiektu bat aurkezten zuen urteroko deialdira eta hauek sakonean aztertu ondoren, proiektuak ontzat eman edo ukatu egiten ziren. Eusko Jaurlaritzak, 2010ean utzi zion deialdi hauek iragartzeari. Ordutik hona, zerbitzu-eginkizunetan izendatutako ardura hauek aurrera eramateko beren-beregiko prestakuntza jaso duten irakasleak arduratu dira, lanaldi osoan, eginkizun hauez.

Gipuzkoan, 65 eskolatik gora dira programaren onuradunak. Ez baina, baldintza beretan.
Orain dela 6 urtetatik, lekuz aldatu diren irakasleak, erretiroa hartu dutenak edo zendutakoak, kasu gehienetan eskola bereko irakasleek ordezkatu dituzte. Lanordu erdia liberatuta, eskola-liburutegien ardura hartu dute. Horrek, esfortzu handia eskatzeaz gain, formakuntza beharrak asetzea zein liburutegien kudeaketa digitala eta irakurketa sustatzeko ekintzen garapena gainontzeko taldekideekin koordinatzea zaildu ditu. Hau da gure kasua.
Hezkuntza sailak hurrengo 2016-2017 ikasturtean gauzatuko duen ildo nagusia, lanaldi erdian liburutegiak kudeatzeaz arduratzen diren irakasleak dituzten eskoletako liburutegiak kolpe batez ezabatzean datza. Honek, Gipuzkoan bakarrik, 30 eskola-liburutegiren itxiera dakar berarekin. Hauetarako beren-beregi eskuratutako eta katalogatutako milaka liburu eta hauek kudeatzen emaniko orduek ez dute ezertarako balioko.
Hau gutxi balitz, gure lurraldean erretiroa hartu duten 10 liburutegitako arduradunetik gora, eskola bereko irakasle banak ordezkatuko dituzte lanaldi erdian. Neurri hau baina, hurrengo ikasturterako baino ez da. Denborarekin, argi dago eskola-liburutegiak ez direla Euskadiko memoria historikoaren atal bat izango.
Laburbilduz: hainbat eta hainbat irakasleren kontutan hartu gabeko esfortzua; funts bibliografikoetan zein ikus-entzunezko materialetan inbertitutako hainbeste diru publiko erabilerarik gabe geratuko dira; irakaskuntzaren beraren kalitatea kaltetuko da; gero eta egoera larriagoan dauden familia askok ez dute liburutegien mailegu zerbitzurik izango; hainbat lanpostu gutxituko dira, bereziki bitarteko irakasleen taldean,...
Programa eta proiektu berriak jaioko dira, deuseztatu nahi den programa sakonean aztertu gabe. Gaizki jantzitako saindua biluztu, beste bat txarto janzteko. Eskolaz kanpoko ekintza gehigarrietan eta bereziki eskola-liburutegien eremuan beste hainbat tokitarako erreferentea zena galduko da.
Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatzeko ideia ezin hobea!

Gozamena, aizu!
Otsailean, gure susmo txarrak aurrikusiaz sinadura bilketa egin genuen. Honako sarreran ikus dezakegunez:

Salba ditzagun eskola liburutegiak / Salvemos las Bibliotecas Escolares


2016/06/01

En este mundo traidor / nada es verdad ni mentira / todo es según el color / del cristal con que se mira.

Hezkuntza sailak hainbat eskola-liburutegi itxiko ditu, hauek kudeatzen dituen ACEX programaren hogeigarren urteurrenean. Kultura propioaren eta europarraren alde egiten duen DSS2016 ekimenaren aldarrikapenei gehitu beharreko beste ekarpen bat da hau.
Zurrumurruak baieztatu egin dira.
Euskadiko hainbat eskolak jaso dituzte, 90 ACEX programen etenaldia dakarten jakinarazpenak. Gehienak, eskola-liburutegiak dira.


A la vez que aparece en La Vanguardia que “un total de 150 profesionales que trabajan en bibliotecas escolares han participado hoy (por ayer) en el Encuentro de bibliotecas escolares de Cataluña donde han debatido las nuevas líneas de actuación y han repasado las acciones llevadas a cabo en el programa Puntedu durante los últimos 10 años, eneldiarionorte.es de hoy aparece el titularEducación enseña la tijera y apunta al programa de bibliotecasescolares.

En el espejo en el que muchos miran/miramos, el departamento de Enseñanza, en un comunicado, dice que el programa de bibliotecas escolares Puntedu, puesto en marcha desde hace una década por la Generalitat, ha permitido "potenciar el modelo de biblioteca escolar como centro de recursos para el aprendizaje y la enseñanza", así como "apoyar el Plan de lectura de centro en el desarrollo de los ámbitos de la competencia lectora”.

Aquí, sin debate previo, sin consultar a la comunidad educativa y sin preguntar a los que trabajan en bibliotecas escolares, se cargan directamente el programa que tenía ese mismo objetivo y con el doble de antigüedad, en lugar de mejorarlo y de generalizarlo a todos los centros que no disfrutan de Programa ACEX.
Del Plan de Lectura, presentado durante un acto celebrado el18 de abril de 2012 en la sede del Parlamento Vasco, no queda ni rastro en la web oficial del departamento y, que se sepa, no ha sido sustituido por otro. [Plan de lectura]  [Irakurketa Euskal Plana]

A leer se aprende leyendo y, leyendo bien, se entiende mejor lo que se pretende enseñar. La lectura es una buena herramienta para aprender mejor. (Epi y Blas)

En este mundo traidor
nada es verdad ni mentira
todo es según el color
del cristal con que se mira.
(Ley Campoamor)

Colectivo de docentes responsables de Bibliotecas Escolares Programa ACEX. Gipuzkoa