Joel 1.mailan dabilen 6 urteko mutiko alai eta muxu gorri bat dugu. Liburutegiko estatistiketan, irakurle oparoena gertatu da, orain artekoan 13-14 ikasturtean. Izan ere, bere amarekin liburutegira etortzen da arratsaldetan astean hainbat aldiz liburu bat aukeratzera...eta zein politak dakien hartzen!!
- Noiz irakurtzen duzu,ba, Joel?
- Askotan eguerditan, bazkaldu ondoren eta iluntze aldera ere bai, beste batzutan.
- Oheratzerakoan ez?
- Ez, orduan amak kontatzen dizkit ipuinak.
Hori da arrazoia! Ipuin politenak, lotarakoan amak kontatzen dizkigunak izaten dira. Orduan ez da ezer irakurri behar, asmatutako edo gertatutako gauzak goxo-goxo kontatzea da modurik onena loak hartzeko.
Zorionak Joeli, eta nola ez, zorionak Beleni ere!
Joel Baltasar Etxabe
BEGEL
2014/03/20
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina