Ramon Olasagasti kazetari eta itzultzaileak (Berrobi,
1972) irabazi du Zarauzko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen Lizardi Sariaren XXXII edizioa, 'Sugaar' lanarekin.
Sari gisara 3.700 euro jasoko ditu Olasagastik eta bere
lana argitaratu egingo da. Ohi bezala, Zarauzko ikastetxeetan doan
banatuko ditu liburuaren 2.500 ale Zarauzko Kultura Sailak. Argitalpena
sari banaketa egunean kaleratu da, apirilaren 23an, Xabier
Lizardiren jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez.
Aho batez
Epaimahaikideen iritziz, “istorio klasikoa da, baina oso ondo egituratuta dagoena. Misterio puntua ere badu, eta amaiera biribileraino erraz bideratzen du irakurlea, oso euskara sanoan idatzitako orrialdeetan barrena. Pertsonaia asko agertu arren, orekaz antolatuta dago narrazioa, eta haurrek gustura irakurtzeko moduko lan ederra da, uste okerrei eta sineskeriei buruzko istorio hau”.
"Oso gustura eta erraz irakurtzen den liburua da. Lehen orrietatik kateatzen du irakurlea", adierazi zuen zinegotziak.

iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina