MAIATZAREN
30EAN ZARAUTZEN EMAN ZAIO BUKAERA EUSKARAZ BURUTUTAKO LEHENENGO
ETWINNING PROIEKTUARI
Europar Batasunak estatu ezberdinetako ikasle eta irakasleen arteko
elkarlana bultzatzeko plataforma digital seguru bat jarri zuen
martxan duela urte batzuk, eta 2013-2014 ikasturtean Hego eta Ipar
Euskal Herriko 5 eskola publiko izan dira lehenengo aldiz plataforma
honen bitartez euskara hutsean burutu den lehenengo proiektuaren
bultzatzaile.
Hegoaldeko Orokieta (Zarautz), Aiete (Donostia) eta Zaldupe (Ondarru)
eta Iparraldeko Uhanderea (Getaria) eta Jean Verdun (Hazparne) Herri
Eskoletako ikasle eta irakasleak elkarlanean aritu dira 5 hilabetez
teknologia berriek ematen duten aukera erabiliz eta “Gure Herria
Ezagutzen” izenburuko proiektuan.
Proiektu honen helburuak norberaren herria eta kultura ondarea
ezagutu eta balioesteaz gain, Euskal Herriko herrialde ezberdinetako
umeen arteko harremanak sustatzea eta teknologia berrien bitarteko
komunikazio ekintzetan euskara erabiltzeari bidea irekitzea izan
dira.
Denen artean sortutako Done
Jakue Bideak Euskal Herrian mapa digitala publikatzeko eta ikaskide
digital izan direnak aurrez aurre ezagutzeko, 200 bat ikasle
elkartu dira Zarautzen maiatzaren 30ean.
Eguraldiak ez zien gehiegi lagundu, euri pixka bat tarteko. Ginkana batez herriko txokoak eta gure biztanle ospetsuak ezagutuz, froga batzuk gainditu behar izan zituzten. Kanpotarrei harrera egin eta gero, Zelai Ondotik hasi tokan abilezia frogatuz, eta ArgiƱano aurreko kirolgunerainoko egin zuten ibilaldia .
Akrobazia batzuk egiten erakutsi omen zien gureei Iparraldekoek, Ondarruko hizkera gatxagoa eta Lapurdi aldekoa xamurragoa egin omen zitzaien... Gerora bazen kontua eta kantua!
Akrobazia batzuk egiten erakutsi omen zien gureei Iparraldekoek, Ondarruko hizkera gatxagoa eta Lapurdi aldekoa xamurragoa egin omen zitzaien... Gerora bazen kontua eta kantua!
Egindako lana ikusteko egin klik hemen
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina