BEGEL

2015/01/27

Proiektore digitala martxan Modelo Aretoan


mortadelo-y-filemon-contra-jimmy-el-cachondo-cartel-2Garaiak aldatu dira, teknologiak aurrera egin du, eta kultura eskaintzan zinemarekin egin den apustuari eutsiz, proiektore digitala jarri du Zarauzko Udalak Modelo Aretoan. Zinema programazioari eutsi ahal izateko derrigorrezkoa zen aro digitalera pasatzea, eta asteburu honetan eman zaio hasiera aro berriari. Haurrentzako FRIENDS eta helduentzako RELATOS SALVAJES pelikulak eskaini dira formatu digitalean. Orain jarri den proiektorea behin-behinekoa da ekipamendu berria iritsi arte (proiektorea, pantaila, soinua…)
http://zuzarautz.info/wp-content/uploads/2015/01/the-imitation-game-cartel-3.jpgProgramazio aberats eta zabala egin daiteke formatu honetan. Adibidez, proiektore digitalak aukera emango digu estreinaldiak herrian ahalik eta azkarren ikusteko eta malgutasun gehiagorekin jokatzeko, formatu guztietako proiektuak ikusiko daitezkelako.
Bestalde, asteburu honetan DESCIFRANDO ENIGMA(Urtarrilak 30 – otsailak 2 ; ostirala: 22:00 / larunbata: 19:30 eta 22:00 / igandea: 19:30 / astelehena -ikuslearen eguna-: 17:00 eta 19:30. sarrera arrunta 5€ eta ikuslearen egunean 4€) 
eta MORTADELO Y FILEMON CONTRA JIMMY EL CACHONDO (Urtarrilak 31, larunbata eta otsailak 1, igandea, 17:00etan;Sarrera:3€) pelikulak ikusteko aukera izango da Modelo Aretoan.
Iturria:

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina