Jaku Jata abestia aurkeztu dute, ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko
den 24.Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia. Hona hemen bideoklipa:Abestiaren hitzak ikusi,ikasi edo inprimatzeko:
Prestatzen hasi egun alai horretan Elgoibarra bertaratzeko!
Jaku Jata abestia aurkeztu dute, ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko
den 24.Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia. Hona hemen bideoklipa:

Gaur Apirilak 23, Liburuaren Eguna ospatzen da. Katalunian San Jordi eguna ere bada eta gaurko egunez
milaka liburu eta arrosak oparituko dizkiote elkarri. 
Astelehenean hil ziren Eduardo Galeano eta Günter Grass,
XX. mendeko bi idazle haundi. Bata Uruguaykoa, Amerikako kronista, gizarte zanpatuen ahotsa. Bestea berak bizi izandako II. Gerrate
Mundialeko kronista, (gaur egungo poloniakoa izatez, alemanieraz idazten zuena).
Bata, Grass, Alemaniaren kontzientzia eta,
hedaduraz, Europako lubakiena. Bestea (ezen ez bigarrena), Galeano,
Hegoamerikako zain urratuena. Eta bi-bien kontzientziak, munduarenak.
Sarri egin ohi dira hezkuntzaren munduarekin lotutako pelikulak. Irudian klik eginez gero, adiskidetasuna, elkartasuna, talde lana, errespetuari buruzko hausnarketa ...eta modu honetako baloreak lantzeko 30 filme ikusteko aukera izango duzu. Interesgarriak dira eta merezi du etxean ere ikustea:http://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/cortometrajes-educar-en-valores/16455.html
Lewis Carroll-ek 1865an argitaratu zuen lehenengo aldiz 'Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian'. Haur Literaturaren historian liburu garrantzitsuenetako honen pertsonaia hasieran bezain erakargarria izaten jarraitzen du mende eta erdi geroago ere..
Oscar Domínguez Pazo