Lewis Carroll-ek 1865an argitaratu zuen lehenengo aldiz 'Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian'. Haur Literaturaren historian liburu garrantzitsuenetako honen pertsonaia hasieran bezain erakargarria izaten jarraitzen du mende eta erdi geroago ere..Urtemuga ospatzeko egin da '150 Alice project' ekimena. Bertan munduko 150 marrazkilari bikain bildu dituzte, eta bakoitzak ipuinaren orrialde bat ilustratu du. Hemen duzue ilustrazio bilduma. Oso gertuko bi ilustratzailerenak tarteko: Bilboko Oscar Domínguez Pazo eta Beñat Olaberria donostiarra. Sartu eta irudiez gozatu!
Oscar Domínguez Pazo bilbotarrarena.
Beñat Olaberria donostiarrak egina
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina