BEGEL

2015/06/02

AHATETXO ITSUSIA


AHATETXO ITSUSIA.
Glu-Glu  antzez taldea.
(3-9 urteko haurrei zuzendua)
Ekainak 7, igandea, 17:00 Modelo Aretoan
Sarrera: 4€ (salgai Sanz Enea kultur etxean) 

Ahate ama baten kumeak jaiotzen direnean jaio berrietako bat besteengandik zeharo ezberdina aterako da. Orduan, neba-arreba txikiek ahate anaia baztertuko dute eta itsusi esango diote. Ahatetxo itsusia, besteak ez bezala delako, munduan zehar abiatuko da maite duen norbaiten bila. Hainbat pertsonaia ezberdin ezagutuko ditu horrela. Aniztasunerako bidean lagunduko dion zerbait aurkituko du haietako bakoitzarengandik.

Hans Christian Andersenen ipuinean oinarrituta dago antzezlanaren hari nagusia, baina gaur eguneratutako irudi zein edukiekin. Gainera, jolasak dantzak eta abestiek ahatetxo itsusia lagunduko dute bere barreneko edertasunaren bilaketarako bidaia ahaztezin eta dibertigarri honetan. Izan ere, ezberdin izatea, ederra izatea da!
Urte hasieratik haurrentzako bost emanaldi eskaini dira: “Hiru txerritxoak”, “Aladin”, “Opera abeslaria”, “Barbantxo” eta “Txan fantasma”.  “AHATETXO ITSUSIA” lanarekin amaiera emango diogu haurrentzako antzerki egitaraua udazkena arte. Urrian bueltatuko da egitaraua Vaiven Teatroren “New Orleansgo Cyrano” obrarekin.


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina