BEGEL

2016/10/28

Natur Astea eskolan ere

Urriaren 24tik 30era bitartean XXXVII. Natur Astea ospatzen ari da Zarautzen, Arkamurka Natur-Elkarteak antolatuta.
Asteko programa jakiteko sakatu hemen
Aurten, itsasoa gaitzat hartuta, hiru hitzaldi eskainiko dituzte.
Eskolan ere urtero egiten dugu  perretxiko inguruko erakusketa. Asmo horrekin abiatu ziren goizez, asteazkenean, urriaren 26an, 3. zikloko ikasleak otarrak eta mendiko oinetakoak hartuta: 6. mailakoak Laurgainera eta Urdanetara  5. mailakoak. Hauek lokatz puskatekin egin zuten topo, Urdaneta eta Elkano arteko basotan . Eskolako eskaileretan ezagun zuen arratsaldean ere non ibiliak ziren. Iaz bezala Haur Hezkuntzako eraikuntzan eta Lehen Hezkuntzakoan, bi erakusketa prestatu zituzten bildu eta sailkatutako onddoekin.


Merkatu Plazan, hilaren 29an, Arkamurkako zein Aranzadiko kideak ariko dira perretxikoak sailkatzen egun osoan. Igandean erakutsiko dituzte bertan perretxiko bereziak.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina