BEGEL

2017/12/08

Orokieta Europan: ZORIONAK!!!

Erasmus+ proiektu bat onartzea zaila izaten den arren, Orokietako zenbait irakasle kementsuk aurkeztea erabaki zuten eta proiektu hau izan da Gipuzkoa osoan, Lehen Hezkuntzan, aukeratu izan den bakarra.  Hezkuntza Saileko orientatzaileek ere ez zuten ezer lortuko zenik espero. Beraz,ZORIONAK ETA AURRERA!!!

Dagoeneko abian da YES (Young Enterpresing Students) proiektua. "Harro eta pozik gaude Erasmus+ programaren barruan gure proiektua izan delako Gipuzkoa osoan, Lehen Hezkuntzan, aukeratu izan den bakarra» diote merezimendu osoz.


Duela 5 urte hasi zuen Orokieta Herri Eskolak bere internazionalizazio prozesua eTwinning plataformaren bitartez. Duela 4 urte, euskaraz egin zen lehenengo eTwinning proiektua koordinatu zuten. Proiektu hari esker eTwinning kalitate zigilua lortu zuten.Arrate Ugaldek hartu zuen parte, Future Classroom Lab-en (Etorkizuneko Ikasgeletarako Laborategian), Ikasgela Interaktiboa izenez burututako ikastaroan.

 Sakatu gainean ETWINNING PROIEKTUA - Harremanak zabaltzen ikusi ahal izateko. (Ikus baita Done Jakue bideak Euskal Herrian mapa digitala gainean sakatuz).  Norberaren herria eta kultura ondarea ezagutu eta balioesteaz gain, E. H.ko herrialde ezberdinetako umeen arteko harremanak sustatzea eta teknologia berrien bitarteko komunikazio ekintzetan euskara erabiltzeari bidea irekitzea izan dira. Denen artean sortutako Done Jakue Bideak http://new-twinspace.etwinning.net/c/portal/layout?p_l_id=31461900 Euskal Herrian mapa digitala publikatzeko eta ikaskide digital izan direnak aurrez aurre ezagutzeko, 200 bat ikasle elkartu ziren Zarautzen 2014eko udaberrian.
                      
Orduztik gure ikasleak Europako hainbat herrialdetako ikaskideekin lankidetzan aritu izan dira plataforma honek eskaintzen dituen aukerak baliatuz. 

Europar Batasunaren Erasmus+ programaren helburua herrialde ezberdinetako eskolen artean elkarlana eta praktika onen trukaketa ahalbideratzea da. Hainbat proiektu aurkezten dira urtero eta gutxi batzuk akarrik izaten dira aukeratuak. Aukeratutakoek Europar Batasunaren finantziazioa jasotzen dute proiektua aurrera eramateko.Proiektu honen helburu da matematika, atzerriko hizkuntza, IKTak eta arte hezkuntza bateratuko dituen curriculum berritzailea sortzeaenpresa-sorkuntza erabiliz arlo guzti hauen arteko lotura gisaProzesu horretan, eskola guztietako ikasleek enpresa fisiko eta digitala sortu beharko dute, ekoiztuko dutena erabaki (merkatu ikerketa bat egin eta gero), ekoiztu eta saldu. Enpresarekin lortutako irabaziak gobernuz kanpoko erakunde bati emango zaizkio. 

2016an, Erresuma Batuko  Royal Society of Chemistry (RSC)erakundeak proposatuta, hidrogelen inguruan aritu ziren 3. mailakoakek.Erakunde honek gai bat proposatzen du mundu guztiko ikasleei kimika gerturatzeko eta benetako ikertzaile bihurtzeko aukera eskaintzeko asmotan. Iazko gaia hidrogelak eta hauek uraren zikloan duten eragina izan zenMunduko beste hainbat eskoletako umeekin  batera  burutu zuten lan hau.(230.000 kidetik gora dituen plataforma da hauxe, eta 5.000 proiektu baino gehiago lantzen dira bere baitan).

Iaz ere Xake Taldea sortu zuten : CHESS CLUBa.(Sakatu ikusteko) 3. zikloko ikasleak Turkia, Eslobenia, Polonia eta Frantziako eskolekin. Dantzak eta kantak elkarren artean partekatu zituzten. Nork pentsa lezake  Istanbuleko (Turkia) TAYFUR S├ľKMEN ESKOLA, Xalbadorren heriotza kantatzen?

Lagunak egiteaz gain, ikasleek IKTak eta ingelesa modu esanguratsuan erabili dituzte proiektu horiek burutzerakoan. Bide honek ikasleei eta irakasleei eskaintzen dizkien onuraz ziur gaude eta aurten aurrerapauso handia eman dute.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina