BEGEL

2017/06/06

MILA MILOI ESKER

Bada hilabete luze Liburu eguna pasa zela. Hala ere, badira oraindik geletara azaltzen zaizkigunak bere borondate handiz, ipuina kontatzera, poematxoren batzuk esatera, nor bere bizipenak adieraztera, kantatzera, musika tresnaren bat jotzera edota hitzalditxoren bat azaltzera. Eta gu, noski, beti prest entzuteko eta ikusteko! 
Nola adierazi gure eskerrak hain jator etortzen zareten guztioi!
Ez da erraza izango guztiak hemen behar bezala azaltzea, baina aipamen txiki bat egin gabe ezin utzi.
 1.,2. ETA 3. MAILETAKOAK

Mila esker Antxon, Asier, Danel, Ibai, Lara, Dorleta, Maider, Laura, Yarir, Rai, Eli, Goretti, Leticia, Brendan Susana, Josune, Mireia,..1., 2. eta 3. mailetako umeengana hain goxo hurbiltzeagatik.

4.,5. ETA 6. MAILETAKOAK
  
Eta mila esker baita, nola ez, Mikel, Gloria, Ibai, Arrate,Iñigo, Itziar, Luis Mari, Joana, Saida, Carlos...horrelako gai interesgarriekin  4., 5. eta 6. mailetako ikasleei  jakinmina sustatzeagatik.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina