BEGEL

2017/10/29

SAN SIMON ETA SAN JUDA

Urriaren 28an, larunbatean, ospatu zen San Simon eta San Juda eguna. Gogora dakargu Xabier Letek ezagutu arazi zigun kanta herrikoia.
Joan zen uda  dion arren, gustura gabiltza besamotzetan lasai eguzki printzak hartzen. Igandetik aurrera beste kontu batzuk izango ote diren...
Bitartean abes dezagun!
                                           San Simon eta San Juda
           joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..
Gure aurrekoentzat, egutegi mugarrietako bat izan da hau, Santu Guztien eta Animen eguna bezala, San Martin, San Andres, Santa Luzia… Egunari berari bezainbat, alditxo honi begiratzen zioten. San Martin inguruko goxa aldia bezala, ez egun batekoa, baizik, alditxoa.
Ez ote da aurten, oraintxe daukagun hau San Martin ingurukoaren ordezkoa? Uda joaten ari dela, kontu nabarmena da: argi akordatuko gara igandeko ordualdatze dontsu horrekin. 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina