BEGEL

2018/04/04

Haur liburuaren nazioarteko eguna

Timg_oepli
Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna oporretan egokitu da beste askotan bezala, apirilak 2an, eta IBBYk (International Board on Books for Young People), urtero lez, testu bat eta kartel bat zabaldu ditu ospakizun hori gogoratzeko. Galtzagorri Elkartea arduratu da mezua euskaratu eta Euskal Herrian zabaltzeaz.Inese Zandere idazlearen TXIKIA HANDIA DA LIBURU BATEAN! da aurtengo testua, Iñaki Mendigurenek itzulia; kartela Reinis Pētersons ilustratzaileak egin du.
1967.urtetik,Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko ospatzen da egun hau.
Liburuaren egunean, apirilaren 23an, ospatuko dugu eskolan ekintza ugarirekin.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina