BEGEL

2018/05/04

LITERATURIA

Bosgarren urtez Euskal Letren Plaza bihurtuko da Zarautz, eta maiatzaren 24tik 27ra ospatuko dute, euskal idazle, argitaletxe eta irakurleen topaleku izan dadin: liburu azoka, aurkezpenak, tailerrak eta zuzeneko musika eta antzerki emanaldiak izango ditugu. Txilikuri omenaldia ere egingo dio Literaturiak, "haur eta gazte literaturari egindako ekarpen erraldoiagatik".

Donostian egin zuten atzo aurkezpena:


Aingura izango da aurtengo Literaturiaren gaia eta haria. «Berez da elementu metaforikoa, oso gai erabilia literaturan.  
Orain arte, Modelo aretoan eskaini izan dituzte emanaldiak, baina eraberritze lanetan ari direnez, Antoniano aretoa erabiliko dute.

Umeentzat ere:
Iaz haurren gunea atondu zuten estreinakoz Musika Plazako kioskoan, Jon Braunen Tipia izenez, eta aurten esperientzia errepikatuko dute, «are toki handiagoa eta egitarau oparoagoarekin». Maite Frankok, Miriam Mendozak eta Juan Kruz Igerabidek ipuinak kontatuko dituzte, eta irakurle txokoa ere jarriko dute, begirale batekin.Igandean, gainera, umeentzako Literattipia, literaturaren festa egingo dute, herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatuta. Alde batetik, liburu truke bat egingo dute haurrek, eta bestetik, Jesus Olaizola Txiliku idazle zarauztarra omenduko dute, haur eta gazte literaturan egindako ekarpenagatik.
Joxean Artze zena izango dute gogoan Literaturiaren irekiera ofizialean.
Egitaraua (Sakatu bertan)                                                  Iturria: Hitza

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina