BEGEL

2014/10/09

GURASOEI GUTUNA.

II. TTIKLIK!  IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA:

ZERGATIK EZ IDATZI GURASOEI?
EZ BAKARRIK MAITE DITUZULA ESATEKO.  EDO BAI
 Gutun bat, olerki bat, oroimenak… IDATZI GURASOEI!

Datorren irailaren 29n, 16 urte beteko dira gurasoak istripuz galdu genituela... 

Hori dela eta, beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, bigarrengo aldiz,  TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu.

Edozein adinetako idazleak animatu nahi zaituztegu, gaztetxo zein ez hain gaztetxo, ‘gurasoei gutuna‘ lemapean beraiei esan nahiko zenizkiekeen hitzak paperean idaztera.
Idatziak ez du luzea izan behar eta gai hori oinarri hartuta edozein motako idazlana izan daiteke. Animatu parte hartzera. Oinarrien berri jakiteko egin klik hemen:

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina