BEGEL

2014/10/18

MUNDUKO JANGELAn 5. mailakoak

Otordu berezia egun honetakoa! 

5. mailakoak ez dira etxera joan bazkaltzera, ez dira ere jangelan gelditu.
Egungo errealitatea ezagutu asmoz, bakoitzari kontinente bat egokitu zaio zozketa bidez, eta munduko egoera gordina pairatu behar izan dute: espazio/biztanle proportzioa, janari kopurua, janari mota, mahai tresnak, aulkiak,...

Ondoko kontinentera begiratu eta ...inbidia! Mugak ezin gaindi (irakasleek mugak itxita mantendu behar zituzten, haur bakoitza bere kontinentean mantenaraziz eta elikagaien lekualdatzea galaraziz...) 

Batzuk ohi baino gutxiago bazkaldu dute, beste batzuk gehiegi... Hausnartzeko modu bat izan da eta egunerokotasunean eragingo ote digu zertxobait!
..........................
 Ekimen honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, klik egin hementxe.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina