BEGEL

2015/03/13

DENOK KORRIKARA!

AEK-ko ikasle eta irakasleen artean ere badira musikariak eta aurtengo Korrikaren kanta horien artean sortu dute. Kantak Denok Korrikara! du izena,eta musikariak honako hauek ditugu: Amaia Ezenarro (ahotsa), Andoni Tolosa (gitarra), Asier Goieaskoetxea (dultzaina), Cedric Ilhardoy (bateria), Jojo Bordagarai (ahotsa), Mattin Sorzabalbere (kontrabaxua), Maxime Diribarne (dultzaina)


Korrika 19ren kantaren egileek ez dute doinu berririk sortu. Hori egin beharrean, doinu ezagun bat hartu dute eta moldaketa batzuk egin dituzte. Doinua Oskorri taldeak 1977an argitaraturiko Sautrela kantarena da eta hitzak, berriz, Bernat Etxepare idazlearen poema bat dira.
Astearteko Tribuaren Berbak telebistako saio berrian, Pariseko Liburutegi Nazionaletik Kike Amunarrizek zioen bezala, benetan hasiera alaia eman zion Etxepare jaunak Euskal literaturari  poema eder honekin: Euskara da kanpora eta goazen denok dantzara!
Gose, Esne Beltza, Fermin Muguruza, Betagarri, Niko Etxart eta El Drogas.. bezalako musikalarien erritmora ohitu geunden aurrekoetan eta harritu egin zait aurtengo hau. Guretzat errazagoa da, makina festa eta afaritan kanta izan bait dugu:
Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara
O, Euskara lauda ezan Urepele herria
handikan baitu Korrikak hasiera berria
Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena
Xalbadorren babesean emanen du lehena
Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika!
Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara.
Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen
eta gure mintzaeraz denak harro gagozen,
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen
Giza katea eten gabe oro laster goazen
Urepeletik Bilbora...
Euskahaldun den guztiak burua altxa beza,
gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza.
Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute,
nola zabaldua dagon prezia bezate.
Urepeletik Bilbora...
Gogoa konpli dezala euskal jendarteak,
euskahaldun bihurtuz datozen urteak.
Hamar egun eta gauez Korrika ta Euskara;
euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra.
Urepeletik Bilbora...
Batzuk herriaz orroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.

Kantaren azken bertsoa beste kanta batena da: Mikel Laboaren Herria eta Hizkuntza
kantarena. Kanta eta doinua Laboarenak dira, baina bertsoa Xalbador bertsolariarena da.
Ohi legez, bideoa ere aurkeztu dute antolatzaileek.
........................

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina