BEGEL

2015/03/17

Galtzagorrik 25 urte, 2015ean


Aurten 25 urte beteko ditu Galtzagorri Elkarteak eta Galtzagorriok beste era batean egiten ez dakigunez, lanean ospatuko dugu. Urtebetetze festa, Galtzagorri Elkartearen jaiotegunean izango da, datorren urriaren 24an
Baina aldez aurretik, hamaika SORPRESA prestatzen gabiltza.
Bestalde, zuri irakurle edo jarraitzaile zaitugun horri, 25 urte hauetako ibilbidean Galtzagorri Elkarteari buruz gordeta dituzun oroitzapenak gurekin konpartitzera gonbidatu nahi zaitugu. Bidali zure argazkiak, idatzi zure oroitzapenak eta bildu anekdotatxoak. Guk gustura jaso eta zabalduko ditugu guztiak, gure sare sozialen bitartez.


Ospakizunen urte hau abiatzeko gure Galtzagorritxoari FESTA JANTZIA ipini dio (pajaritatxo bat) Elena Odriozolak. Beraz, urte honetan zehar izango ditugun ospakizunetan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.
                                                                          Iturria: www.galtzagorri.or

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina