BEGEL

2015/05/28

LITERATURIA 2015

ODOLEAN DARAMAGU
Gaur hasi eta igandea bitartean Literaturia 2015 ospatuko dugu Zarautzen. Gaia Ardoa izango da eta lema “Odolean daramagu”.  Egitarauko performance eta ekitaldiak ahalik eta berritzaileenak izan daitezen saiatu dira. Estrainekoz Literaturian argitara emango dira zenbait idazleren lanak. Besteak beste gurekin izango ditugu: Bernardo Atxaga (Garoan egingo den aurrekitaldi batean), Harkaitz Cano Mursegorekin, Edorta Jimenez Aurresku dantzariekin, Jon Alonso eta Pagadi, poteo literarioak gidatuz herriko tabernetan, Itxaro Borda, Urretabizkaia etab.  Ekitaldi gehienak propio apaindutako Modelo Aretoan egingo dira (bertsosaioa Gaztetxean izango bada ere), liburu-azoka Zigordia kalean eta liburu aurkezpenak Garoa liburudendan.
Gaur, osteguna, jaialdia irekitzeko, "Zentzumenen zoramena" ekitaldia izango da Talaiberri txakolindegian. Bertan idazle batzuk beren azken lanetako pasarteak irakurriko dizkigute eta bakoitzari egokien datorkien txakolin,ozpin edo pattarra proposatuko die dastatzeko eta propio ekoitzitako lurrina ere ekarriko dute, bertaratzen diren guztiek usaindu dezaten.
Bihar Anjel Lertxundik egingo du irekiera-hitzaldia eta ondoren, Porto ikuskizuna eskainiko dute Harkaitz Canok eta Musergok.
Informazio guztia helbide honetan eskura daiteke:http://literaturia.eus/ 
Egitaraua.
Zenbait ekitaldirako beharko diren sarrera-bonoak Sanz Enea Kultur Etxean eta Garoa liburu-dendan lor daitezke aurretik. literaturia@gmail.com posta elektronikora idatzita ere
erreserba daitezke bonoak.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina