Ortografia da hizkuntza baten idazkuntzaren oinarrietako bat. Teknologiaren eta sare sozialen eraginez, inoiz baino gehiago idazten du orain jendeak, eta adituek diote idazketa modu berri bat sortu dela. Gakoa da lagunartekoa eta maila jasoa bereiztea eta bakoitza noiz erabili behar den zehaztea.
Etortzn bazra + poztuko naiz :). Mx.
Edonork ulertuko luke mezu hori, gaur egun. Bi
erregistro bereizi behar direla esan du Kike Amonarrizek . «Orain arte, maila formalean bakarrik idazten
genuen; baina, gaur egun, idazteko modu informal bat sortu da. Hitz
egiten dugun bezala idazten dugu. Ez dugu asaldatu behar horregatik»... XXI. mendean agertutako fenomenoa dela dio, eta sakelako
telefonoak agertzearekin lotu du....Harreman pertsonaletan eta sare
sozialetan erabiltzen da idazteko modu informal hori. Ez dira
errespetatzen ortografia arauak, hitzak laburtu egiten dira, hizkuntzak
nahasten eta emotikonoak erabiltzen.... Garai batean ahoz egiten
ziren zenbait harreman idatziz egiten dira. Egoera berriaz jabeturik,
baikor ageri da Amonarriz, eta hizkera informala eta lagunartekoa
garatzeko aukera gisa ikusten du fenomenoa. Erregistroak ongi bereiztea
da gakoa. Norberak jakin behar du noiz, norekin eta zein unetan erabili
behar duen idazteko modu bat edo bestea. .......Amonarrizen ustetan. «Ortografia akatsek hizkuntzarekiko utzikeria adierazten dute, eta ortografia errespetatzeak, hizkuntzarekiko jarrera bat. Hizkuntza maite duen pertsonak beti zainduko du hizkuntza hori, bai ortografian, hiztegian eta sintaxian, alderdi guztietan»...
...Leire Narbaizak 25 urtez euskaltegietan euskara irakasle, azken urteetan ortografiaren gainbehera sumatu du. «Kaskartu egin da jendearen ortografia maila»...
Ortografia heziketa kontu bat dela uste du Narbaizak. «Norbaiti irakurri nion mahaian ongi jatea bezala dela, irakurtzearen eta idaztearen manera onak dira ortografia, eta egia da. Hartzen duzu akats ortografikoz betetako testu bat eta atzeraka ematen dizu. Testu kaskarragoa izan arren, akatsik ez duena, aldiz, errazago irakurtzen da».
Irakurtzeko ohituraren inguruan ere mintzatu da irakaslea. Orokorrean ikasleek lehen baino gutxiago irakurtzen dute.Horrek eragin zuzena du jendearen ortografiaren mailan. «Asko irakurriz gero, hitzak barneratu egiten dira. Gaur egun, mezu laburrak eta informalak irakurtzen dira gehien; Twitterreko txioak eta whatsapp-ak»...
Iturria: Berria,2015-05-09,Bizigiro, Ongi idaztearen dotorezia
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina