BEGEL

2015/10/07

Martxan da MINTZALAGUN programa

"LOTSARIK GABE, praktikatu gurekin"
2015

Ekin diogu ikasturte berriari eta abian da 2015-16 ikasturteko Mintzalagun Programa.

Mintzalagun programa: zer da?
Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Zer lortzen dugu:
    • Bidelariak, euskaldun berriak: euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du.
    • Bidelagunak, euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu…
Urola Kostan 7 urte darama eta partehartzaile kopuruak gora egin du. 2009an 41 mintzakiderekin hasi ginen eta azken urteotan urtero 20 talde inguru eta 75-80 pertsonak hartu dute parte.
Asteroko hitzorduak, ekitaldiak, irteerak, zozketak
Mintzalagunak astero elkartzen dira, euskaraz aritzeko. Hori osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dugu (hitzaldi, diaporama, ipuin emanaldia…). Horrekin batera, irteerak, topaketak, eskualdeko kultur emanaldietara joateko sarrerak…
Argibideak jaso edo izena eman
Interesa duenak honako telefono eta helbide hauetara jo dezake argibideak jasotzeko eta izena emateko:


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina