BEGEL

2015/10/11

Svetlana Aleksiévich Literaturako Nobel saria


Idazle eta kazetaria da Aleksievich: Sobietar Batasun zaharra desagertutakoan, bertakoak bizi izandako hainbat tragedia erretratatu ditu bere obran, kazetaritzatik gertuko lengoaia tresnatzat izanik. Baita Txernobylgo tragedia nuklearra, Afganistango gerra eta egungo hainbat gatazka...
Berarekin, aurrenekoz saritu da Erreportajearen generoa.
Euskarara ekartzeko dago oraindik haren lana eta Espainian, "Voces De Chernóbil" da bere obra ezagun bakarra.
2004ean izan zen Euskal Herrian, eta BERRIAko kolaboratzailea de Miel A. Elustondok egindako elkarrizketan   honako hau esan zion idazleen konpromisoaz : "Gu, idazleok, mundua baketzeko gaude. Ez dugu jenderik hil behar, baina bai zenbait ideia. Hortik datoz eta okerrak. Izan ere, horixe da nik onartzen dudan gerra bakarra, ideien kontrakoa. "


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina