BEGEL

2016/04/17

Asier Serranok irabazi du Xabier Lete Poesia Saria - Sari kuttuna

Sari bolada handia daukagu eta ezin denak aipatu. Baina hau kuttuna egiten zaigu, Asier lankide moduan ezagutu dugulako eskolan eta horregatik oso gertukoa.

Oraintsu Irun Hiria poesia lehiaketa irabazi zuen eta, orain berriz, Xabier Lete III. poesia saria eskuratu du Linbotarrak poemarioarengatik. Linboa egungo munduarekin parekatu du, linboa lurra da: gure Europa hau, gure Euskal Herria hau. Bizirik dirauten hildakoak, eta era berean, hildakoa bere baitan daramaten biziak ageri dira liburuan".
Epaimahaiko kide Gartziak azaldu duenez, "linboaren metaforak besterik iradoki balezake ere, ez da hemen aingeru konturik batere. Aitzitik, arras kontu mundutarrak dira poemotan jorratzen direnak, eguneroko jokabideetatik hasi eta kritika sozial eta politikorainoko esparru guztian. Bestalde, ez dira gutxi poemotan agertzen diren ukitu surrealistak, eta poemategiak dezente du popetik edo are poesia filosofokotik ere. Ororen buru, hizkera eta irudi zuzenak erraz biltzen du irakurlea poetak egiten duen barne bidaira".
Sarituak  eskultura bat eta 12.000 euro jasoko ditu. Pamiela argitaletxeak plazaratuko du lana, aste gutxi batzuk barru.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina