BEGEL

2016/04/23

ONDO BIZI JOKIN!

Nork ez du ezagutzen Jokin? Eskolako Ospakizunetan ikusten genuen argazki edo bideo kamara esku batean eta mugikorra bestean, Sare Sozialetan gure ekintzen berri emanez, han hemenka erreportari lanetan.
Ostiraleko OROKIETAko irratsaioan ordea, bera izan zen protagonista eta 6. mailakoek elkarrizketatu zuten. Izan ere, iritsi zaio erretiroa gozatzeko garaia, sasoi betean gainera.

Jokin Izar De La Fuente IKT arduraduna
izan dugu eskolan azken urteotan. Informatika eta eskultura eta aldizkari digitalaren tailerreko irakaslea ere bai.

Errenteriarra izatez, Hernaniko Zikuñaga auzoko eskola txikian hasi zen maisugintzan duela 36 urte. Handik urte gutxira hasi ziren ordenagailuak eskoletara sartzen eta orduztik datorkio mundu honen inguruko interesa; ikastaro, liburu eta jardunaren bitartez erabat murgildu zelarik informatika arloan.
Zalantzarik ez izan aurrerantzean ere hor jarraituko duela bere blog eta web orriekin, buru belarri; esaterako:
https://jokinizar.wordpress.com/
http://jokin-ikt.blogspot.com.es/
http://quark2.blogspot.com.es/
http://jokin-ikt.nirudia.com/
http://jokinizar.wix.com/1 ...
Beldurrezko eta Zientzia fikziozko film zalea, musika du gogoko batik bat. Rocka eta Heavya eta gehiago zehaztuz: Yes, Genesis, Pink Floyd eta Led Zeppelin rockaren aldetik, eta Iron Maiden, Judas priest heavyarenak, eta nola ez Rammstein. Ea lortzen duen sarrerik aurtengo uztailean azken talde honek  Berlinen egingo duen emanaldirako!


Mila esker Jokin! Hemendik aurrera malekoitik agurtuko zaitugu zure eguneroko ibilaldian!

1 iruzkin :

  1. Mila esker Marijo egin duzun nire panegirikoarengatik. Ez zuen merezi. Ondo dakizu nik beti atzetik egotea nahiago izan dudala.
    Hala ere -eta berriro eskerrak emanez- aurrerantzean eskolako liburutegiko blogaren jarraitzailea izango nauzuela argi dago.
    Eskerrik asko!

    ErantzunEzabatu