BEGEL

2017/02/07

AHOTS GORA IRAKURTZEN

Hasi gara bai, aurrekoan aipatu bezala.(Ikus sarrera bertan sakatuaz)
Otsailaren 6an, 16:45etan, 3.Ako Asier Ferret Boquete, Janari Biltegi magikoa liburua ekarri zuen etxetik eta zein ondo irakurri zigun! Rasi katagorriaren bitartez hurrak zer diren ezagutu eta bertan geundenon artean dastatu ere bai, energia hartuz!  Nahiago genuke geuk ere gure eskolako patioa belardia balitz eta kattagorriak ibiliko balira hurritz, sagarrondo eta laranjondo artean...

June Uranga Mancilla, 5.Dkoak Pintto eta fanfarrea liburu musikatua aurkeztu digu. Doinu polit eta musika tresna desberdinak goxatu ahal izan ditugu berarekin.

BEJONDEIZUELA BIOI!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina