BEGEL

2017/02/21

Ama-hizkuntzen Nazioarteko eguna

Gaur, Otsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Urtero bezala, norberaren hizkuntzaren eta eleaniztasunaren aldeko mezua zabaldu du UNESCOk, eta aurten hezkuntza eleaniztasunaren garrantzia azpimarratu nahi izan du.
Adierazpen instituzionalarekin gogoetarako abagunea sortzeaz gain, dibertitzeko aitzakia ere eman du nazioarteko egun honek, eta Rising Voices erakundeak ama hizkuntzen 'meme' lehiaketa (Mother Language Meme Challenge) jarri du abian. 34 hizkuntzatan, tartean euskaraz, egin daiteke muntaia edo broma.
                                                                   
 


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina