BEGEL

2018/09/12

Ekin eta aurrera!


Irailaren 7an, eskolan hasi orduko, bixita polita izan genuen liburutegian: iaz fin asko laguntzaile taldean jardundako Danel eta Harry etorri zitzaizkigun agurtzera eta lanean hasteko beren buruak eskaintzera. Ekipoa egiteko dagoen arren, 5. mailan hartu zuten eskarmentua aprobetxatuz, geletarako liburuak prestatzen eta erregistratzen ari dira.

Ez da lan xamurra 30 liburutik gora gela bakoitzari banatzea. Baina...eta hemen dago meritua,  langile fin eta fundamentozko hauek borondate handiz hasi dira laguntzen  beraien jolas garaian. Beraiei esker, uste baino lehenago hornituko gelak beren liburutegi propioarekin.

Bejondeizuela, Danel eta Harrry! 
Zerrendak eguneratu , ikasle berrien irakurle-txartelak berritu,...badago zer egina eta ordutegiak osatu bezain pronto egingo dugu deialdia ekipoa osatzeko.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina