BEGEL

2018/09/19

Haurrentzako zinema

Zinemaldiaren barruan haurrei zuzendutako sail hau ez da lehiaketarako eta bereziki haurrei zuzendutako filmen estreinaldiak biltzen ditu, guztiak euskarara bikoiztuak.
Gainera, Belodromoan eskolekin hitzartutako programaren bitartez, ikasleek pantalla erraldoian film bat ikusteko aukera izaten dute. Aurten, Friends: Mononokeshima no Naki / Friends: Naki on the Monster Island (Friends – Abentura munstroen uhartean) Japoniako animaziozko filma emango dute, euskarara eta gaztelaniara bikoiztua. Gainera, Ricardo Ramon eta Beñat Beitiaren Dixie eta matxinada zombia  filma estreinatuko da Belodromoan.
Guretik 1. eta 2. mailakoak joango dira ostiral honetan, irailaren 21ean.
Itsas zabalean, lainopean, ba omen da munstro-familia bat bizi den uharte misteriotsu bat. Erabat debekatuta dago bertara hurbiltzea. Behin, ordea, Kotake izeneko gizaki-mutiko bat uhartera bertaratu zen eta ustekabean izaki misteriotsu batzuekin egin zuen topo. Kotakeren etorrerak izua zabaldu zuen uhartean, izan ere, gizakiek egundoko izu-ikara eragiten baitzieten uharteko munstroei. Hori zela eta, Naki suminkorraren ardurapean utzi zuten mutikoa. Hasieran, Naki eta Kotake ez ziren bata bestearekin ondo moldatzen, baina elkarrekin denbora igaro ahala, azkenean lotura hautsiezina eratu zen bien artean. Bi horiek gorabehera, ezinezkoa zen gizakiak eta munstroak elkarrekin bizitzea eta agur esateko une tristeak noizbait iritsi behar zuen. Hala ere, bien arteko adiskidantza gailenduko ote zaio munstroak eta gizakiak ezin direla elkarren adiskide izan dioen tabuari?

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina