BEGEL

2017/03/06

Herria moreztatu

Emakumearen Naziorteko Egunari lotuta, udalak eta herriko hainbat eragilek askotariko ekitaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako. Gizon eta emakumeen parekidetasuna aldarrikatzeko, udalak balkoietan jartzeko zapi moreak eskainiko ditu. Martxoaren 1etk aurrera, Kale nagusiko Etxezabalako beheko solairuan jasotzeko aukera izango duzu.
Ikasgeletan gaia landuko da eta 8rako, ikasle bakoitzak bi kartulina more prestatuko ditu: bata norbere etxeko leihoko kristalean ipintzeko eta bestea, ikastetxean bertan, inguruko dendetan edo familiako beste norbaiti eramateko. 
Martxoaren 8an bertan, giza katea egingo dute udaletxe inguruko kaleetan eta 11:45ean foruen plazan parekidetasunaren aldeko manifestua irakurriko dute udaletxeko balkoitik ikastetxe guztietako ikasleek. Eskoletan ere antzeko ekintzak gauzatuko ditugu. 
 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina