BEGEL

2017/03/09

Antzerkia:"Koadernoa zuri"

  • Martxoak 10, Ostirala, 22:00etan
Lekua: Modelo aretoa
Emakumeen Nazioarteko Egunaren egitarauaren barnean
Sarrerak aldez aurretik salgai Sanz Enean.(8€)
Koadernoa zuri antzelana “emozioen bidaia bat” da. “Begoña eta Arrate ahizpen istorioa da. Batek Afrikara egin zuen ihes, eta besteak amaren ondoan eman du bizitza osoa. Begoñak borrokaren bidea aukeratu zuen, eta Arratek obedientziarena. Ama hil berritan, 25 urte bananduta egon ostean, bi ahizpak etxean elkartzen dira berriro”. 
Intxaurraga zuzendariak azaldu duenez, “aspalditik” zuen Lorcaren Bernarda Albaren eleberria kontuan, eta bazuen Bernarda hezurmamitzeko gogoa. Obra konplikatua da, momentu tragikoak eta umore- tsuak azaltzen dira bertan. “Kastratzailea, fededun fanatikoa eta tradizioaren defendatzaile sutsua” den ama baten eta haren bi alaben istorioa taularatuko du Intxaurragak, Miren Gojenolarekin eta Itziar Ituñorekin batera.
Gainera, badu berezitasun bat obrak. Izan ere, koaderno zuri bat eramaten dute emanaldietara, eta bukatzean, bertaratzen direnek han nahi dutena idatzeko aukera izaten dute. “Lekukotzak oso onak dira guretzat, eta, batez beste, hogei bat lagunek idazten dute koadernoan”.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina