BEGEL

2017/03/13

Hainbat emakumeren kokapena eta biografia

Emakumeen inguruko materiala bilatzen, jarraian txertatzen dizugunarekin egin genuen topo. Mapa kolaboratiboa da, 6. mailako ikasle batzuek eginda. Munduko mapa batean, markaturik daude hainbat emakumeren jaioterriak baina haien gainean klikatuz gero, emakume horren argazkia zein biografia agertuko zaizkizu. Gehienak ezezagunak dira eta ez dago eskubiderik emakume ospetsuak existitzen direlako!! Historian beti agertu ohi dira gizonezkoak eta buelta eman diogu horri. Horregatik, geure eskoletan martxan jarriko gara horren antzeko bat sortzeko, baina geurea euskaraz. Prest daukagunean, elkarbanatuko dizugu. 

https://baloreak.blogspot.com.es/2017/03/martxoak-8-emakumeen-nazioarteko-eguna.html

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina