BEGEL

2018/10/11

ROMEO ETA JULIETA Balletaren Tertulia Musikala

Azkenengo urteetan, ohikoak ditugun tertulia literarioaz gain, musika eta arteari buruzko tertuliei ere ekin diogu eta oso esperientzi ona jaso dugu gainera.
Sonia Delaunay artista haundia ezagutu genuen iaz, eta baita Vivaldi eta bere Lau urtaroak ere.
Picassoren Gernikari ere eman genion astindu eder bat duela 2 ikasturte.
Aurtengoan, Romeo eta Julietari buruz arituko gara. Aste honetan HHtik hasi eta LH6 arte, SERGUÉI PROKÓFIEV MUSIKARIAK konposatutako obra gozatuko dugu.
Eskolako sarrera-irteeretako eta jolasgaraiko txirrina ere aldatuta dago eta Ballet honetako doinu atsegina entzun dezakegu aste hauetan.

WILLIAM SHAKESPEAREK idatzitako antzerkian oinarritu zen eta istorioaren berri jakingo badugu ere, gu Prokofieven BALLETa ezagutuko dugu batik bat. 
Antzerkia eta Balleta generoetara hurbilduko gara bide batez. Ipuina eta zenbait pelikula ere ikus ditzakegu girotzeko: Hirukiak, Gnomeo y Julieta etabar.

Shakespeareren antzerkiaren argumentoa: 
ELKARREN AURKA HASERRE BIZIAN DIHARDUTEN ITALIAKO BI FAMILIA NOBLEEN ARTEKO ISTORIOA DA.
GORROTO, EZIN IKUSI ETA KONPONDU GABEKO ARAZOEK DAKARTEN ONDORIOEZ HITZ EGITEN DU. 
Mundu guztian aitortua,bere omenez ospatzen da LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA, APIRILAREN 23AN. Berak idatzitako beste lanak:
  • HAMLET
  • ROMEO ETA JULIETA
  • AS YOU LIKE IT
  • MACBETH
  • UDA GAU BATEKO AMETSA
PROKÓFIEV ukraniarrak berriz, 5 urtetarako koposatu zuen bere lehen kanta:"INDIARRAK TROSTAN" eta 9rekin bere lehenengo opera. Geroztik makina ballet, sinfonia, suite, koroko abesti, zinemarako musika eta opera egin ditu. Berea da PERU ETA OTSOA orkestrarako lan ezaguna.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina