BEGEL

2018/10/30

ARIMEN GAUA-Halloween

Euskal Herrian aspalditik ospatu izan da Halloween, baina hemen,Arimen Gaua deitu izan diogu. 
Lehen umeen festa zen, orain mundu mailako negozioa bihurtu da.
Orain dela urte gutxira arte ospatu izan den festa da, baina ohitura alde batera uzten joan gara. Hala ere, asko gogoratzen dira zaharrenak, urri bukaera eta azaro hasierako gau ilunetan, umetan nola ibiltzen ziren baratzetatik kalabazak  edo arbiak ostu, hustu, aurpegiak zulatu, argiztatu eta herriko zenbait txokotan ipintzen zituzten jendea beldurtzeko. Domu Santu egunez hainbat herritan etxez etxe eskean ateratzen ziren umeak, horretarako esaldi bereziak erabiliz:
  • Sosa ala pota
  • Ziria ala saria
  • Txingila mingila kurruskario, sagarrak merke ta udareak kario
  • Xanduli, manduli, kikirriki...eman goxokiak guri!

Eske errondako "truco o trato"- ren hainbat itzulpen txarren ondoan badago aldea ezta?


                                                      Iturria: https://dantzan.eus/bideoak/arimen-gaua
Aurtengo urtarrilean hitzaldi interesgarri bat eman zigun eskolan OIER ARAOLAZAk  Neguko euskal festei buruz: Halloween, Olentzero, joaldunak… Nora doaz neguko festak?  .
Euskal Herriko eta, oro har, Europako kultura tradizionalean bi aro nagusitan bereizten da urtea: negua eta uda. Festa zikloak ere horiei oso lotuta daude. Neguko festak, esaterako, Domu Santu Egunarekin hasten dira, Ihauteriak arte. Herritarrok, ordea,  jai horiek ez ditugu ziklo bereko festak bezala identifikatzen; bakoitza bere horretan bakarra eta gainontzekoenganik desberdina balitz bezala ulertzen dugu. Kuestazioa edo eskea da neguko festen ezaugarri nagusietako bat; nahiz eta mozorroa aldatu, Halloween edo Arimen Gauak, San Martinek, San Tomasek, Olentzeroren eskeak, Santa Agedak eta Ihauteriek, denek eskea dute oinarrian....
Gehiago jakiteko: 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina