BEGEL

2014/11/05

EUSKADI SARIAK 2014

Aurreko astean eman genituen aditzera lehen Euskadi sariak . Orain eman dituztenekin, horrela banatu dira 2014koak:

- Euskarazko literatura. Bernardo Atxaga
- Gaztelaniazko literatura. Idoia Estornes
- Euskarazko haur eta gazte literatura. Harkaitz Cano
- Euskarazko literatura itzulpena. Iñigo Roque
- Literatura lanaren ilustrazioa. Maite Gurrutxaga
- Euskarazko saiakera. Joseba Gabilondo
- Gaztelaniazko saiakera. Jon Juaristi

Haur eta Gazte Literatura atalean Euskadi Saria:  Harkaitz Canoren 'Orkertra lurtarra' (Elkar).
Hirugarren aldiz irabazten du Harkaitzek Euskadi Saria. Aurrekoak Beluna Jazz eta Twist lanekin.
'Orkestra lurtarra' lanean Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da.Bremengo musikariak tradiziozko ipuinaren zantzuak ditu liburuaren abiapuntuak
- Ilustrazio arloko Euskadi Saria:
 Maite Gurrutxagaren 'Habiak' (Txalaparta). Dejabu Panpin Laborategiaren eskaera baten emaitza da liburua, eta epaimahaiak nabarmendu duenez, «ilustratzailearen gaitasun narratibo eta adierazkor izugarriari esker, xehetasun eta sentimendu handiz deskribatzen da oroitzapenez eta emozioz gainezka dagoen istorioa» AHTko trenbidea eraikitzeko etxea kendu dioten Simon baserritarraren eta Bosniako gerratik ihesi Euskal Herrira iritsitako Selma errefuxiatuaren arteko harremana kontatzen du


- Saiakera alorreko saria:
 Joseba Gabilondoren 'New York-Martutene'-k jaso du ,Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberriaren azterketarekin. 
Gaztelaniazko saiakeraren alorrean:
 Jon Juaristiren "Espaciosa y triste" lanak irabazi du saria.Azkeneko 25 urteetan idatzitako saiakera sorta batek osatzen du liburua.

Joxean Muñoz, Maite Gurrutxaga eta Jon Juaristi, Donostian eginiko agerraldian. (Harkaitz Cano Italian eta Joseba Gabilondo AEB n zeuden.)

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina