BEGEL

2014/11/19

Mariasun Landa 2014ko azaroko protagonista Donostiako Haur Liburutegi Nagusian

Mariasun Landa (Errenteria, 1949) idazleak (Haur Literaturari eskainia batik bat), eta Jean-Baptiste Orpustan (Ortzaize, 1934) ikertzaileak (Toxikologia eta euskal literaturan espezialista) , Eusko Ikaskuntza-Lan Kutxa Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien 2014 Saria  saria jaso dute.



 Azaroaren 20an Haurren Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Mariasun Landak "Los derechos de la infancia" argitalpenean parte hartu du, beste bederatzi idazle ezagunekin batera.  Horretarako aukeratu dugu, bereziki. Beste hizkuntzetara itzulitako lanak eta liburuak ikusi nahi dituenak Donostiako Haur Liburutegiko lehenengo pisuaren erakusketa txokoan izango du aukera. Ibilaldi birtuala nahi izanez gero, hona hemen: Mariasun Landaren bilduma beste hizkuntzetan irakurketa gida.
Euskaraz eta gazteleraz eginiko gida honetan beste hamazazpi hizkuntzetara!!!! itzulitako lanak topatu ditzakegu: arabiera, esloveniera, greziera, koreera, poloniera, esperantoa, araniera, galiziera, katalana...

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina