BEGEL

2014/11/21

TRIBUAREN BERBAK Orokietan

Ostegunean Kike Amonarriz eta bere kuadrila izan genituen eskolan, euskararen transmisioa etxeetan nola ematen ari den aztertzeko asmoz eta, nola ez, oso pozik hartu genituen gurean. 6.Dkoekin egon ziren, hain zuzen ere, berriketan. Guretzat ohore bat izan da eta beti izango dituzue gure ateak zabalik.
Besteren artean,kolore desberdinetako txartelak hartu behar zituzten ikasleek eta erantzunaren arabera, margo bateko edo besteko papera jaso behar zuten.
Galderak hauek ziren:
- Normalean zeintzuk egiten duzue euskara hutsean etxean?
- Zeintzuk euskaraz eta gazteleraz?
- Gaztelera hutsean?
- Edota gaztelera edo euskara ez den beste hizkuntza batean?
Ondoren zeintzuk zeuden, Kike eta bere taldea,  beren etxean hartzeko prest eskatu zuten eta horrela joan ziren ikasle baten etxera ikerkuntza osatzekotan.
Programa, abenduaren 7an, igandea, gaueko 10:30etan, ikusteko aukera izango dugu, merezi du eta ez utzi!.
Eta egunean ezingo bazenute ikusi, eitb.com/blog/euskara atalean sar zaitezkete.
                                                    TRIBUAREN BERBAK 6Dn

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina