BEGEL

2016/06/08

ESKOLA LIBURUTEGIAK KINKA LARRIAN

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu hainbat eskola-liburutegi


El Departamento de Educación da el cerrojazo a un buen número de bibliotecas escolares.(Clicar sobre el título para leer todo el artículo)



Aurreko sarreran aipatzen genuen albiste txarra, guri ere erro-errotik eragin diguna. Orain arte jardunaldi erdira murriztuta bagenuen liburutegirako dedikazioa, erabat kendu digute eta urteotako lana hankaz gora geratuko ote zaigu? 
Murrizketa ekonomikoa beste helbururik ez duten ildo hauen ezarpena, ez dator inongo justifikazio pedagogikok bermatuta. Are gehiago, ez dute aintzat hartzen sasi-legelarien hitz onez betetako paperek zein erreferentetzat ditugun herrialdeek, eskola-liburutegiei ematen dieten garrantzia.
Programa hauek, lanaldi osoko lehen hezkuntzako irakasleek kudeatu behar dituzte.

WEB DEL PROGRAMA ACEXEskola bakoitzak proiektu bat aurkezten zuen urteroko deialdira eta hauek sakonean aztertu ondoren, proiektuak ontzat eman edo ukatu egiten ziren. Eusko Jaurlaritzak, 2010ean utzi zion deialdi hauek iragartzeari. Ordutik hona, zerbitzu-eginkizunetan izendatutako ardura hauek aurrera eramateko beren-beregiko prestakuntza jaso duten irakasleak arduratu dira, lanaldi osoan, eginkizun hauez.

Gipuzkoan, 65 eskolatik gora dira programaren onuradunak. Ez baina, baldintza beretan.
Orain dela 6 urtetatik, lekuz aldatu diren irakasleak, erretiroa hartu dutenak edo zendutakoak, kasu gehienetan eskola bereko irakasleek ordezkatu dituzte. Lanordu erdia liberatuta, eskola-liburutegien ardura hartu dute. Horrek, esfortzu handia eskatzeaz gain, formakuntza beharrak asetzea zein liburutegien kudeaketa digitala eta irakurketa sustatzeko ekintzen garapena gainontzeko taldekideekin koordinatzea zaildu ditu. Hau da gure kasua.
Hezkuntza sailak hurrengo 2016-2017 ikasturtean gauzatuko duen ildo nagusia, lanaldi erdian liburutegiak kudeatzeaz arduratzen diren irakasleak dituzten eskoletako liburutegiak kolpe batez ezabatzean datza. Honek, Gipuzkoan bakarrik, 30 eskola-liburutegiren itxiera dakar berarekin. Hauetarako beren-beregi eskuratutako eta katalogatutako milaka liburu eta hauek kudeatzen emaniko orduek ez dute ezertarako balioko.
Hau gutxi balitz, gure lurraldean erretiroa hartu duten 10 liburutegitako arduradunetik gora, eskola bereko irakasle banak ordezkatuko dituzte lanaldi erdian. Neurri hau baina, hurrengo ikasturterako baino ez da. Denborarekin, argi dago eskola-liburutegiak ez direla Euskadiko memoria historikoaren atal bat izango.
Laburbilduz: hainbat eta hainbat irakasleren kontutan hartu gabeko esfortzua; funts bibliografikoetan zein ikus-entzunezko materialetan inbertitutako hainbeste diru publiko erabilerarik gabe geratuko dira; irakaskuntzaren beraren kalitatea kaltetuko da; gero eta egoera larriagoan dauden familia askok ez dute liburutegien mailegu zerbitzurik izango; hainbat lanpostu gutxituko dira, bereziki bitarteko irakasleen taldean,...
Programa eta proiektu berriak jaioko dira, deuseztatu nahi den programa sakonean aztertu gabe. Gaizki jantzitako saindua biluztu, beste bat txarto janzteko. Eskolaz kanpoko ekintza gehigarrietan eta bereziki eskola-liburutegien eremuan beste hainbat tokitarako erreferentea zena galduko da.
Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatzeko ideia ezin hobea!

Gozamena, aizu!
Otsailean, gure susmo txarrak aurrikusiaz sinadura bilketa egin genuen. Honako sarreran ikus dezakegunez:

Salba ditzagun eskola liburutegiak / Salvemos las Bibliotecas Escolares


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina