Familia agurgarriak:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak datorren urterako ACEXeko jardunaldi erdiko proiektu guztiak kentzea erabaki duela jakinarazten dizuegu. Bizkaiko 65 ikastetxe publikoetan izango du eragina, hurrengo urteeetan gainontzeko ikastetxeetara helduz. ACEXeko irakasleek gure seme- alabak eskolaz kanpoko ordutegian hartzen dituzte zenbait aukera eskainiz: liburutegira joan, ipuinak irakurri, lanak egin, jolasak antolatu, kirol- lehiaketak egin, ekintza plastiko eta sortzaileak sortu, teknologia berriekin lotutako ekintzak burutu eta baita ingurua ezagutu. Ekintzek dohainik izateak giza- desberdintasunak orekatzen laguntzen dute.Arrazoi ekonomikoek ez dute ume bat ere baztertzen. ACEXeko programak bertan behera botatzea erabakiak gure seme- alabengan daukan eragin zuzena dela eta informatu nahi zaituztegu eta programa hauek aurrera jarraitzeko zuen sinadura eskatzen dizuegu ( gure kasuan , liburutegia).
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina