BEGEL

2016/06/23

LAGUNTZAILE EKIPOA

Ikasturte bukaera iritsi da eta neri dagokidanez, ezin joan gure liburutegiko laguntzaile izan direnen lan bikaina aitortu gabe.
Mila esker zuen laguntzagatik
Eskerrik asko zuen partaidetzagatik 
Esker mila zuen iniziatiba eta borondateagatik.
Zuei zor dizuegu Liburutegiaren arrakasta. 
Mota askotako lanak egin dituzue: mailegu eta itzulpenak, beste irakurlei emandako orientabideak, aurten ekarri ditugun hainbat eta hainbat libururen forraketa, erakusketa muntaien kolaborazioa eta txukun mantentzeko ardura hartu izan duzue. Giro onean eta alai etorri izan zarete.Ziur naiz zerbaitetarako balio  izango dizuela eta esperientzi hau gogoan izango duzuela. 
ZORTE ON opa dizuet 6. mailakoei ibilbide berrian eta 4.-5. mailakoei animatu datorren urterako lan talde berriaren parte izateko.
Ba al dakigu nola izango garen datorren ikasturtean? Edonola ere, ez zaigu kemenik faltako proiektu honekin aurrera egiteko, posible baldin bada behintzat.
 Argazkia egiteko garaian Peru falta zitzaigun baina ez dugu zure ezinbesteko lana ahazten, lan ixila eta benetan eraginkorra izan baita.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina