BEGEL

2016/06/26

IKUSTEKO GAUDENAK!!! Xake kluba

Nork pentsa lezake  Istanbuleko (Turkia) TAYFUR SÖKMEN ESKOLA, Xalbadorren heriotza kantatzen?
Gehiagotan hitz egin izan dugu blog honetan eskolak daraman e-twinning proiektutaz, atzerrriko beste eskoletakoekin eramaten dituzten lan amankomunetaz.
Proiektuaren izena  CHESS CLUB DA (Xake Kluba). Izan ere, talde elkar-eragileetan xakean aritzen dira 5. eta 6. mailako ikasleak eta Orokietakoekin batera honako eskola hauetako ikasleak ari dira lanean:
Ozel Ismail Kaymak Ortaukulu, Çanakkale (Turkia)
Szkola Podstawowa, Zabrze (Polonia)
SE OS Dante Alighieri, Isola Izosa (Eslobenia)
École privée de Limerol, Feillers (Frantzia)

Istambuleko gure ikaskideek bideo hau bidali digute. Primeran ikasi dute Xalbadorren Heriotzean abestia. ZORIONAK!

Lehendik eskolakoek bidali zioten:

Eta Orokietakook haiek irakatsitako dantza ikastera!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina