BEGEL

2018/11/06

Isidoro Unzueta 49. eskolarteko krosa

Eguzki goxoaren laguntzaz eta giro ederrean aritu dira lasterka adin desberdinetako korrikalari gaztetxoak Isidoro Unzuetaren oroimenezko krosean. Bere seme-alabek hainbat anekdota azaldu dituzte sariak banatu aurretik, 10.000 Kilometroko modalitatean Espainiako txapeldun izan zenari buruz.
Iratxe Aranburu Isidororen bi semekin, Juantxo eta Xalbador.

Abendañoko pistan benjaminak hasi eta  lasterka alebinek eta infantilek jarraitu zuten ondoren. Bakoitzak, bere mailari dagokion distantzia eginez. Jendetza inguratu da ekitaldira, zarauztarrez gain, Gipuzkoa osoko hainbat herritako atletismo taldek izan baitute hizordua bertan.

Benjamin neskak:

1. Maren Esteberena (Orokieta, Zarautz)

Benjamin mutilak:

3. Oier Mancisidor (Orokieta, Zarautz)
 Ikus Emaitza guztiak.  Zorionak denei!!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina